140 likes | 246 Views
BIZIKIDETASUN DEMOKRATIKOA ETA INDARKERIA DESLEGITIMATZEA (2010 - 2011). Betetze-mailaren jarraipena (2010. urtea) Laburpena. 2010ean, oinarrizko bi esku-hartze motatan zentratu da Planaren jarraipena: . METODOLOGIA. EGINDAKO JARRAIPENAREN IRISMENA ETA MUGAK.
E N D
BIZIKIDETASUN DEMOKRATIKOA ETA INDARKERIA DESLEGITIMATZEA (2010 - 2011) Betetze-mailaren jarraipena (2010. urtea) Laburpena
2010ean, oinarrizko bi esku-hartze motatan zentratu da Planaren jarraipena: METODOLOGIA. EGINDAKO JARRAIPENAREN IRISMENA ETA MUGAK • Aurreikusitako ekintza eta eragile bakoitzeko informazio jasotzeko tresna bat, Sail bakoitzari, hiru Foru Aldundiei eta EUDELi zuzenduta. • Planaren diseinuan nahiz gauzapenean inplikatutako Sail bakoitzeko arduradunekin, eta Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntza Elkarteen Foroarekin elkarrizketak. EUDELen eta Foru Aldundien kasuan, Plana birformulatu zenean ez zenez jaso aurretik pentsatutako haien ekintzak eguneratzerik, egindakoa zehaztu eta baloratzeko eskatu zaie erakunde horiei. OHAR GARRANTZITSUA Planaren birformulatzeak ekarri zuen ikuspegi-aldaketaren neurri esanguratsuentzat har daitezkeenetako batzuk 2011tik aurrera hasi dira garatzen indar handiagoz.
Eusko Jaurlaritzak abian jarritako ekintzak 2010 PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENADatu orokorrak 2010ean, aurreikusitako ekintzen % 88 jarri ditu abian Eusko Jaurlaritzak. Abian jarritako ekintzen garapena. Abian jarritako ekintzen % 70,5 burutu egin da.
PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENADatu orokorrak Aurre-azterketa hau funtsean kuantitatiboa da eta, beraz, egindako edo egiteko bidean dauden ekintzak garrantzi handikoak edo txikikoak diren baloratu beharrean, zenbat ekintza egin diren hartu da kontuan. Halatan, aurrekontua aztertuz gero, Planak 2010ean izan zuen “benetako” garapenari buruzko hurbilpen zorrotzagoa eskura dezakegu. 2010ean gauzatutako aurrekontuari buruzko datuak Eusko Jaurlaritzak egindako ekintzak baino ez ditu aipatzen. Kopuru hori aurreikusitakoaren % 75,9 da, gauzatutako ekintzen portzentajea baino pixka bat txikiagoa. Ekintzetarako aurreikusitako aurrekontua eta gauzatutako aurrekontua. 2010.
Plana lau ildo estrategikoren arabera garatzea aurreikusita zegoen. 1. Gizarte-sentsibilizazioa 2. Gizarte-gaikuntza 3. Instituzioen gaikuntza 4. Koordinazioa Ildo horietako bakoitzak hainbat ekintza jasotzen zituen, eta ekintza bera ildo estrategiko batean baino gehiagotan egon zitekeen. Aurrekontuaren gauzatze-mailaren azterketa ildo estrategikoaren arabera egin ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren ekintza bakoitzerako aurreikusita zegoen aurrekontura jo behar da (Planeko fitxetan dago zehaztuta), baina Planaren birformulatzearen aldi osorako (2010-2011) iraupena zuten ekintzen kasuan, fitxa horietan ez da agertzen aurrekontua urtearen arabera banakatua. Horregatik, ildo estrategikoaren arabera aurrekontua zein mailatan gauzatu den aztertzekotan, ekintza bakoitzean aurreikusitako aurrekontua haztatu egin dugu, hau da, 2010ean eta 2011n, bi urteetan egingo diren ekintzen aurrekontua bitan banatu dugu. PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENAPlanaren garapena Ildo Estrategikoen arabera
Aurrekontuaren ikuspuntutik gehien garatu den ildo estrategikoa Koordinazioa izan da, 2010ean aurreikusitako aurrekontu haztatuaren % 97,9 gauzatu da eta. Eusko Jaurlaritza. Aurrekontua Ildo Estrategikoaren arabera, 2010. . PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENAPlanaren garapena Ildo Estrategikoen arabera * Aurreikusitako aurrekontu haztatua: 2010ean eta 2011n garatuko diren ekintzen aurrekontua bitan zatitzearen emaitza.. Ia koordinazio-ekintza guztiak burututa daude. Beste aldean, gizarte-sentsibilizaziorako ekintzak garatu dira gutxien: aurreikusitako 16 ekintzetatik 6 burutu dira. Eusko Jaurlaritza. Garapen-maila Ildo Estrategikoaren arabera, 2010. .
2010eko Aurrekontua Eusko Jaurlaritzako Sailaren arabera. Eusko Jaurlaritzako Sailek 2010ean aurreikusitako aurrekontuaren % 75,9 gauzatu dute: Justizia Saila, Herrizaingo Saila eta Kultura Saila hurbildu dira gehien aurreikusitako aurrekontura, eta Hezkuntza Saila dago urrunen. PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENAPlanaren garapena Sailaren arabera Eusko Jaurlaritza. Garatze-maila Sailaren arabera, 2010. Sail bakoitzari atxikitako ekintzen garatze-mailari dagokionez, Lehendakaritzak bere 3 ekintzak burutuak ditu, Justiziak 17tik 13, Herrizaingo sailak 6tik 5, Hezkuntzak 13tik 7 eta Kulturak 11tik 3.
Lehendakaritza Lehendakaritzak 2010ean Planaren arabera egin behar zituen hiru ekintzak burutu ditu. PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENAPlanaren garapena Sailaren arabera • Planeko ekintza guztien gauzapenaren eta Plana kudeatzeko eta koordinatzeko organo guztien (Sailen arteko Batzordea eta Aholku Batzordea) koordinazio gorena: testuak Lehendakaritzari aitortzen dion eginkizun nagusiarekin bat, instituzio hori izan da Planaren gauzatzearen aitzindaria. • EITB erakunde publikoarekin lankidetzarako hitzarmen-markoa sinatzea, hedabide publikoetan bizikidetasun demokratikoa sustatu eta indarkeria deslegitimatzeko jarduera- programa bat abian jartzeko. Hitzarmena sinatuta dago eta 2010ean burututako ekintzen zerrenda luzea dago. • Iritzi publikoak, eta batez ere gazteek, EAEn bizikidetasun demokratikoa sustatzeari buruz eta indarkeriaren deslegitimatzeari buruz zer iritzi dioten neurtzeko jardun estatistikoak sustatzea, Plana ebaluatzeari begira. • .... Lehendakaritza. Ekintzen garapena 2010ean. .
Hezkuntza Saila Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ekintzen artean, araudian egin beharreko bi aldaketa daude: Herritartasunerako Heziketari buruzko Curriculumaren Dekretuaren aldaketa, dagoeneko eginda, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eskolako Bizikidetzako Behatokia sortzen duen 85/2009 Dekretuaren aldaketa, oraindik egiteko bidean. Halatan, aurreikusitako beste ekintza -Behatokia bera abian jartzea- ezin izan da egin. Burututako ekintzen artean daude: Gizarte eta Herritartasuneko Gaitasunean prestatzeko eta esperimentatzeko mintegia, Eskola Bakegune ekintza, eta UEPI proiektua. Beste ekintza batzuk, hala nola materiala edo Bizikidetza Planen koordinatzaileentzako Jardunaldiak prestatzea. Horiek guztiek balorazio ona jaso dute. PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENAPlanaren garapena Sailaren arabera Bestalde, 2010rako aurreikusitako ekintza batzuk 2011ko hasieran burutu dira. Horregatik, ekintza horiek 2010ean egindakoen artean ez dauden arren, 2011ko ebaluazioak jaso beharko ditu, Plana indarrean dagoen artean bete direla adierazteko. Ekintza horiek dira Bakerako Urratsak eta "Markatzen gaituzten historiak" berriz formulatzea. Garaturen hiru ikastaroak ere 2011ra atzeratu dira: “Bake Hezkuntza Tutoretzaren bidez, eta antzerki-forumaren bidez” eta Ikasleen Gurasoen Elkarteei emandako diru-laguntzak. Hezkuntza. Ekintzen garapena 2010ean. .
Kultura Saila Kultura Saileko Gazteria eta Komunitate Ekintzako Zuzendaritzari atxikitako ekintzak askotan bi urtekoak izan dira eta, ondorioz, 2010ean zehar horiek prestatzeko eta kontaktuak egiteko lanak egin dira. Ziur aski 2011n burutuko da programa eta, ondorioz, aurrekontua. Horrexegatik, 2010ean egin gabeko sei ekintza daude. Bestalde, aurrekontuaren doikuntzak direla eta, ez da egin gazteen artean bake-kulturaren eta giza eskubideen alde urtero egiten den informazio-, hedapen- eta sentsibilizazio-kanpaina. Aldiz, aurreikusitakoaren arabera burutu dira honako ildo hauek: gazteak balio eta bakearen kulturan hezteko programak garatzeko diru-laguntzen ildoan aldaketak egin dira, indarkeria terroristaren deslegitimatze etikoa eta soziala sustatzeko elementuak eransteko; eta Gazteen Behatokiaren Dokumentazio Zentroan bake- eta giza hezkuntzaren aldeko gaiak garatu dira, gazteei zuzendutako programetan. PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENAPlanaren garapena Sailaren arabera Kultura. Ekintzen garapena 2010ean..
Justizia Saila • Justizia Sailari atxikitako ekintzak, funtsean, aurreikusitakoaren arabera gauzatu dira. Honako ekintza hauek burututa daude: • Bake eta giza eskubideen alorrean trebatzeko programa. • Giza Erakundeei zuzenduta, bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntza-proiektuak diruz laguntzeko programa. • Bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntza-proiektuak diruz laguntzeko programa. • Hezkuntza-elkarteen foroekin lankidetza-hitzarmena egin da, bake eta giza eskubideen aldeko hezkuntzaren alde. • Giza eskubideen eta bake-hezkuntzaren esparruko testuen itzulpen eta hedapena. • Giza eskubideen eta bakearen aldeko urteroko kanpaina. • Sailen arteko Batzordearen kudeaketa eta koordinazioa. • Aholku Batzordea kudeatzen laguntzea. • Hezkuntzan bizikidetza demokratikoaren eta giza eskubideen aldeko jokabide egokiak sustatzeko udal jardunaldia. • Terrorismoaren biktimen alorrean graduondoko ikasketak sustatzea. • Zinemaren eta antzerkiaren bidez hezkuntzan esku-hartzea. • Giza eskubideen eta bake-hezkuntzaren alorreko nazioarteko erakundeekin lankidetza-hitzarmena. • Gizarte erakundeekin jokabide egokien jardunaldia. PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENAPlanaren garapena Sailaren arabera
Honako ekintza hauek garatzeke daude: • “Bakegune” Baliabide Zentro Birtualaren edukiak eguneratzea. • Unibertsitate-esparruan, giza eskubideen eta bakearen alorrean ikerkuntza eta hausnarketa. • Tolerantzia alorrean jokabide egokiei buruzko jardunaldia. PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENAPlanaren garapena Sailaren arabera Justizia. Ekintzen garapena 2010ean.
Herrizaingo Saila • Justizia Sailari atxikitako ekintzak aurreikusita zeuden bezala gauzatu dira. • Terrorismoaren biktimei buruzko graduondoko unibertsitate-ikasketak garatzen laguntzea. • Bakerako Hezkuntzan terrorismoaren biktimen eginkizun pedagogikoa jasoko duten proiektu eta jarduerak sustatzea. • Publizitate-kanpaina, terrorismoaren biktimen oroimenez. • EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetza, eremu publikoak bizikidetzako eremu izateko zaintzan eta defentsan. • Oso aurreratuta dago honako ekintza hau: • Terrorismoaren biktimak ikasgeletan egoteko lankidetza: orain arte emandako urratsek ezarritako aurreikuspenak eta helburuak bete dituzte. PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENAPlanaren garapena Sailaren arabera Herrizaingoa. Ekintzen garapena 2010ean.
Kopuruari dagokionez, aurrekontuaren diru-sail nagusien helburuak Elkarteak eta Administrazioa bera dira. Erlatiboki hartuta, Elkarteak dira aurreikusitako aurrekontu haztatua maila altuenean bete duten hartzaileak. PLANAREN EZARPENA ETA GARAPENA Desarrollo del Plan por Colectivo Destinatario Aurrekontua, Kolektibo hartzailearen arabera. 2010. * Aurreikusitako aurrekontu haztatua: 2010ean eta 2011n garatuko diren ekintzen aurrekontua bitan zatitzearen emaitza..