290 likes | 574 Views
BBB Teknika. Gaurko Lana. BBB Teknika Teknikaren ezaugarriak. Zelan egiten dan teknika. BBB TEKNIKA.
E N D
Gaurko Lana • BBB Teknika • Teknikaren ezaugarriak. • Zelan egiten dan teknika.
BBB TEKNIKA • BBB teknika, bihotz eta arnas-gelditze bat gainditzeko jarduera multzoa da; lehendabizi arnasa eta zirkulazioa artifizialki ordezkatzen dira, eta ondoren, arnasa eta zirkulazioa berez etortzeko ahaleginak egiten dira. • Biktima onik urtetako, 3 baldintza euki behar dira kontutan: • Bizkortze teknikak hasi arte pasatu dan denbora. • Zaurituaren gaixotasuna. • BBB tekniken kalitatea.
Motak: • Oinarrizkoa: • Garunera oxigenoa heltzea dauka helburu nagusia eta baita bihotza edota garrantziskoak dira organuetara, tratamentu aurreratu batek bihotzaren jarduera berreskuratu daian. • Aurreatua: • Zirkulazioa era espontaneo baten berreskuratu eta bihotza egonkortzeko maniobra multzoa da. • Jakitunak direnak egin behar dabe, medikamentuak eta aparatu bereziak erabiltzen direlako.
Pertsona batek hainbat arrazoirengaitik itxi ahal deutso arnasa hartzeari: • Bihotz arnasa gelditzea. • Asfixia. • Itotzea. • Elektrokutazioa. • Eztarria trabatzea. • Droga-gaindosia, etab.
OINARRIZKO BBB TEKNIKA • Lehendabizi egin behar dan gauza gaixoaren konorte egoera egiaztatzea da, sorbaldetik astindu eta zarata eginez. Honeen ostean arnasketa dagoan edoa ez baloratu behar da eta azkenik zirkulazio egoera. • Hau egin ostean 4 posible situazio egongo dira:
4 egoera emon ahal dira: • Gaixoa kontziente egotea. • Gaixoa konorte barik egotea baina arnasketa eta pultsua dauka: • Segurtasun albo-posizioan ipini behar da gaixoa. KONTUZ!! Muineko lesio bat egon ahal dalako. • Gaixoa konorte barik, arnasketa barik baina pultsioarekin: • 10 arnasketa emon behar jakoz eta pultsoa konprobatu. • Konorte, arnasketa eta pultso bako gaixoa. • BBB teknika.
BBB teknika “ABC” siglekin ezaguna diren mugimenduetan oinarritzen da. • A: Aire bidea zabaltzeko teknikak: • Kopeta-kokotsa mogimendua • “Subluxacion de mandibula” • Ahoa zabaldu eta garbitu.
B: “Ventilación”/ Arnasketa: • Ahoz-ahozko arnasketa: • Soroslea belauniko, biktimaren alboan ipini behar da. • Arnasketa bidea zabaldu eta sudur-zuloak zarratu ondoren biktimaren ahoa zabalik soroslearen barruan ipini behar da eta airea bota, bularra igoten dala ikusiz. • Aho-sudurra arnasketa: • Ume txikietan edo ahoa zabaldu ezin danean edo apurtuta dagoanean
C: “Circulación”/Zirkulazioa: • Konpresio torazikoak egiterakoan, sorosleak bularra estutu egiten dau bihotza ustiatzeko bularrezur eta bizkarrezurraren artean. • Ekintza honek odola arterietara bueltatzea dauka helburu.
Bularreko konpresioak egiteko urratsak: • Biktimaren alboan belaunokatu. • Eskuaren orpoa biktimaren bularraren erdian ipini. • Beste eskuaren orpoa aurrekoaren gainean ipini.
Eskuetako atzamarrak gurutzatu eta egiaztatu biktimaren saihetsetan preziorik ez dozula egiten. • Zaurituaren bularraren gainetik bertikalean ipini eta besoak zuzen dekozuzela bularrezura 4-5 zm behera zanpa egizu.
Konpresio bakoitzaren ostean, bularraldean presioa egiteari utzi, beti zure eskuak eta biktimaren bularrezurrak elkar ikutzen dabela. • Konpresioak eta deskonpresioak bardin iraun behar dabe.
Bularraldeko konpresioak eta ahoz-ahozko aireztapena tartekatzearen urratsak: • Heldua edo haurra suspertzeko pertsona bakarra ari danean, erabiliko dan zanpatze/airestatze erlazio bakarra 30:2 izango da. • Bularraldean 30 konpresio egin ondoren, kopeta-kokotsa mogimendua erabiliz, ostera arnasbidea zabaldu. • Zaurituaren sudurra itxi hatz erakuslea eta lodiagaz eta zure eskua haren kopetan ipini. • Biktimaren ahoa zabaldu daiten itxi haren kokotsa jasota mantenduz.
Arnsa behin hartu eta ezpainak biktimaren ahoaren inguruan ipini, ahozuloa erabat estaliz. • Biktimaren ahoan arnasa erritmo konstantean eta bitartean goratzen dan begiratu; haizea emoteko eragiketa honek segundu bat iraun beharko dau gitxi gorabehera. • Burua atzeraka eta kokotsa gora mantenduz, zure ahoa biktimarenetik askatu eta begiratu arnasa botatzean bularrak beherantza egiten badauen. • Arnasa normal hartu eta biktimaren ahora eroan barriro, ahoz ahoko 2 arnasketa eraginkor lortzeko.
Ondoren, bereha eskuak biktimaren bularrezurraren gainean posizio egokian ipini eta bularraldean 30 konprensio gehiago egin. • Bularraldeko konpresioekin eta ahoz ahoko aireztapenarekinjarraitu, 30:2 erlazioarekin. • Biktima behatzeko gelditu zaitez bakarrik normaltasunez arnasa hartzen hasten bada; bestela, suspertzea ez eten.
Hasierako ahoz-ahokoaz biktimaren bularra igon egiten ez bada, barriro saiatu baino lehen: Egiaztatu biktimaren ahoan ez dagoela aireztatzea trabatzen dauan ezer. Egiaztatu bitimaren kokotsa jasota dagoela eta burua luzatuta. • Aldi bakoitzean airea bi alditan baino gehiagotan ez emon, bularreko konpresioei ekin aurretik. • Ahoz-ahozkoa ezin badozu edo egin nahi ez badozu, bularreko konpresioak bakarrik emon.
Bizkortzearekin jarraitu, harik eta: • Laguntza profesionala heldu eta zure lekua hartu arte. • Zauritua normaltasunez arnasa hartzen hasten dan arte. • Nekatu/akitzen zaren arte. • Segurtasuneko albo posizioaren urratsak: • Ezaugarriak: Posizioa egonkorra izan behar da. Benetan alboratua. Burua bermatuta egon behar dau. Bularraldean aireztapena trab egin ahal deutson preziorik ez da egon behar.
Biktimak betaurrekoak badaukaz, kendu. • Zaurituaren alboan belaunikotu eta hankak luzatuta daukazala ziurtatu. • Soroslearengandik hurbilen dagoan besoa biktimaren gorputzarekin angelu zuzen osatu, ukondo tolestuz eta esku-azpia goraka dabilela.
Urrunen dagoan besoa, bularraldean ipini eta esku-gaina zurengandik hurbilen dagoan biktimaren masailaren kontra. • Beste eskuarekin, urrunen dagoan hanka belaunaren gainetik ebatu, eta goraka tira egin, oina lurrean mantenduz.
Biktimaren eskua masailaren kontra mantenduz, urrunen dagoan hanka zuregana erakarri, biktima alde batera bueltatzeko. • Goiko hanka bai aldaka bai belauna, angelu zuzenean tolesteko moduan ipini. • Burua atzera eroan, arnasbidea zabalik jarraitu daian. • Aireztapena sarritan egiaztatu.
Adinen araberako desbardintasunak BBB teknika egiterakoan: • Bularreko umeetan (0-1 urte) eta umeetan (1-7 urte), hasteko 5 arnasketa emon behar dira eta helduetan (8 urtetik gora) barriz, 30 konpresioekin hasten da.
Sorosle bi dagozanean, helduetan 30:2 maniobrak mantentzen dira, beste kasu bietan barriz,15:2 (arnasketak lehenengo) maniobra mantenduko da. • 0-1 urte bitarteko umeengan konpresioak 2. eta 3. atzamarrekaz egingo da.
1-7 urte bitartekoetan esku bateko orpoagaz egin behar da. • 0-1urte bitarteko umeei kopeta-kokotsa mogimendua oso txikia izan behar da, arnas bidea zarratu ez daiten.
Jaio barrien eta bularreko umeen BBB: • www.youtube.com/watch?v=nFh-RxiHTas&feature=related • Umeen BBB: • www.youtube.com/watch?v=T0cv1qHilvM • Helduen BBB: • www.youtube.com/watch?v=xwuxsM0nVxQ&feature=related