200 likes | 440 Views
ASMAKIZUNAK. EGILEAK: Kepa eta Martxel. Ematen dizkigu fruituak edo garizpea eta itzala. Ekaitza iristen denean... azpian babes gaitzala Zer daaaaaaa?. Zuhaitza. Txaleko zuriz eta fraka beltzez jantzia, hegarik egiten ez duen itsasoko egaztia. Zer daaaa? . Pinguinoa.
E N D
ASMAKIZUNAK EGILEAK: Kepa eta Martxel
Ematen dizkigu fruituak edo garizpea eta itzala. Ekaitza iristen denean... azpian babes gaitzala Zer daaaaaaa? Zuhaitza
Txaleko zuriz eta fraka beltzez jantzia, hegarik egiten ez duen itsasoko egaztia. Zer daaaa? Pinguinoa
Balio dute jateko eta orri hau pasatzeko. Asmatzen baduzu baita txalo jotzeko. Zer daaaa? Eskuak
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea Zazpi anaietatik nagiena naiz, beti daukat jai beti nago alai. Nor naiz ni? Igandea
Aldizka-aldizka, orriz orri dute biluzten, urtearen amaierako ez diote bat bera ere uzten Zer daaaaaaa? Egutegia
Hiru ahatetxo gara Uretan igerian, bakoitza bi eta batuketaz sei. Zer daaaaaaa? 222
Denok dugu bat. Eta bi. Hotza da, eta bero dago beti. Zer daaaaaaa? Bihotza
Gauza beltz bat jausi zen itsasora, hurrengo goizerarte ezin atera gora Zer daaaaaa? Gaua
Irteten zure ahotik izan nintzen lehena, beste guztien aurretik zerrendan nago lehena. Zer daaaa? A hizkia
Hankarik ez eta sigi-saga dabil, besorik ez eta zuhaitzetan kiribil. Zer daaaaaa? Sugea
Beti lehorrean eta beti bustia. Zer daaaaa? Mihia
Burua dut biribil. Ez dut aurpegi edo kopeta, nire gorputza dabil ale txuriz beteta. Zer daaaaaa? Baratxuria
Zuri eta beltz, gazte eta zahar, denek batera egiten negar. Zer daaaaa? Hodeia
Gizakia beti ari da kentzen, eta halere ez da gutxitzen. Zer daaaaa? Airea
Begitxo biribila egiten du gau-beila, hildakoen argia omen, baita bizion gozamen. Zer daaa? Ilargia
Bi lagun ditut iluna eta isiltasuna, haurrik txikiena ere ni baino nahiago eguna. Zer daaaaaaaa? Gaua
Kontuz ez bazabiltza moztuko dizu behatza, Orixe bai gaiztoa Labana edo .......oa Zer daaaaaa? Aiztoa
Zakurrak aldean darama. Upeltxo barruan dago. Nik ez dut sekula izan, eta zuk beti hor. Zer daaaaa? U hizkia
Amak bi ditu. Aitak ere bai. Semeak bat ere ez. Eta alabak hiru. Zer daaaaaa? A hizkia