120 likes | 346 Views
SKINHEADS. Egileak : Andrea Anton , Eider Martinez , Julen eta Cristian. SKINHEADS-en MUGIMENDUA. 1960ko hamarkadan Britania Handian sortutako gazte mugimenduko kideak izendatzeko terminoa da. Skinhadsak Mod mugimenduaren ondorengoak ziren.
E N D
SKINHEADS Egileak : Andrea Anton , Eider Martinez , Julen eta Cristian
SKINHEADS-en MUGIMENDUA 1960ko hamarkadan Britania Handian sortutako gazte mugimenduko kideak izendatzeko terminoa da. Skinhadsak Mod mugimenduaren ondorengoak ziren. Mod mugimendua, klase erdiko gazteak ziren, arropa dotorea, Scooterrak, kale borrokak, soula eta Rythm & Blues… atsegin zituzten.
60ko hamarkada erdialdean, hippismoa mod mugimendua inbaditzen hasi ziren. Mods batzuk, egoera honekin ados ez zeudenez , haren jarrera erradikalizatu zuten eta hartu zuten estetika askoz oldarkorragoa zen, horregaitik hard-mods deitu zien mugimendu horri. Hard-mods talde horietan, gazte batzuk ile moztuarekin eta bota pisutsuekin ikusten hasten dira eta zenbait izen hartzen dituzte (noheads, baldheads, cropheads, kids spya, peanutsak) 1969an skinheads bezala ezagutzen da mugimendu hau.
Denbora pasatu ahala, mugimendua indargabetzen hasi zen. Gazte asko zer esan nahi zuen jakin gabe skinheads egiten ziren. Gainera indarkeria muga exajeratuetara iritsi zen, ondorioz 1972rako skinak ia guztiz desagertu ziren errepresio polizialagatik. 1972tik aurrera, skin zaharrak haien janzkera aldatzen eta ilea pixka bat luzatzen hasi ziren poliziak ez gehiago molestatzeko eta suedeheadsetan eta smoothiesetan bihurtu ziren.Hauek Skinen antzekoak ziren baina jarrera lasaiagokoak eta janzkera formalagokoak.
MUSIKAREN ONDORIOAK Jamaikanobeltzekinondo konpontzen ziren eta beraienmusikak entzuten zituzten. 1981an, Gary Bushell kazetariak, street-punka Oi! Izenarekin berrizendatu zuen. Oi ren banda garrantzitsu batzuk: 4-Skins, Last Resort, Infa-riot, Blitz, The Business, 84 Combat, Red Alert, 84 Condemned.
Abesti hauek gazteen bizitzaz, abertzaletasunaz, politikari gezurtiez, sistemari gorrotoaz, errepresio polizialaz… mintzatzen ziren. Horrela sortzen dira skin berri hauek 1977an.
Hasieran bi belaunaldi hauek liskarrak izan zituzten. Musikan egin zituzten aldaketengatik eta janzkerarengatik. Skin zaharrek begi onekin ez zuten ikusten transformazio hau, eta zenbait borroka egin eta gero 2 belaunaldiak elkartu ziren.
Mugimenduko kideak langile auzoetako gazteak ziren, asko eta asko immigrante jamaikarren seme-alabak. Mugimendua kulturala zen batez ere, eta estetika eta musika jakin bat entzutean oinarritzen zen. Zehazki, mod mugimendu estetikoaren erradikalizazioa ziren, eta ska, rocksteady eta reggae musika entzuten zuten. 1970ko hamarkadan, elementu faxistak (National Front alderdi ingelesa, adibidez) skin mugimendua bereganatzen saiatu ziren, skinhead-ak betirako zatituz.
GAUR EGUNGO SKIN-AK Skin antifaxistak TALDEAK: • Komunistak: jarrera ideologiko antikapitalista argia defendatzen dute. • Anarkistak: antifaxismoa eta antirrazismoa azpimarratzen dute.
Skin arrazista edo neonaziak Skin antifaxisten ustez hauek ez dira skinheak, skin mugimendua etnia nahasketatik (ingelesen eta jamaikarren seme-alabak) sortutako langile mugimendua da, eta bonehead deitzen diete neonaziei. Skin neonazien artean talde batzuk aurki ditzazkegu: Hammerskins edo Blood & Honour.
BESTE MOTA BATZUK Skinheads 69: skinheads klasikoak dira, ez dira razistak eta politikan ez dute posiziorik. 69 zenbakia ,arraza beltza ingalaterrara imigratu zuten urteari dagokio. Rash: ez dira anarkistak eta gorriak, anti razistak dira. Mugetan eta estatuetan ez dute sinisten. Sharp: razismoaren kontra dauden skinsak dira. Skinheads naziak edo boneheadsak: eskubikoak dira eta “cabeza huecas” deitzen zaie. Talde honen barruan batzuek bikingoen jainkoetan eta gai horietan sinistendute.
SKINGIRL-ak Mugimenduaren hasieratik emakumea bertan egon da, hasiera batean skinhead-en emazteak bezala ezagutzen ziren baina denbora pasa ahala skingirl izena hartu zuten erradikalizatzen hasi zirelako. Normalean flekiloa, patila luzeak eta ile oso motza eramaten dute. Ile mozketa mota honi Chelsea deritzo.