100 likes | 238 Views
ABENDUA 2. domeka. SALMOA (71). Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, eta bakea ugari betieran. Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, eta bakea ugari betieran. Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeri, zure zuzentasuna errege-semeari. Zaindu begi zure herria zuzentasunez,
E N D
ABENDUA 2. domeka
SALMOA (71) Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, eta bakea ugari betieran.
Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, eta bakea ugari betieran. Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeri, zure zuzentasuna errege-semeari. Zaindu begi zure herria zuzentasunez, eta zure gizajoak zuzenbidez.
Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, eta bakea ugari betieran. Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, bakea ugari iretargia amatau artean. Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino, Ibaitik legor-mugaraino.
Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, eta bakea ugari betieran. Onik atarako daualako oihuka diharduan jende behartsua, eta laguntzailerik ez dauan zoritxarrekoa. Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia, salbauko dau behartsuen bizia.
Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, eta bakea ugari betieran. Betirako izan bedi haren izena, eguzki-argia haina haren izenaren iraupena. Lurreko leinu guztiak haregan izango dira bedeinkatuak, dohatsu autortuko dabe ha herri guztiak.
ALELUIA Urratu egizue bidea Jaunarentzat, zuzendu Haren bide-zidorrak; eta ikusiko dabe guztiak Jaungoikoaren salbamena.
EBANJELIOA ”Bihotz-barritu zaiteze, Zeruetako Erreinua hurrean dago-ta”
“Nik urez bateatzen zaituet, bihotz-barritu zaitezen... Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue”