250 likes | 368 Views
MEMORIA 2008-KO MENDIEXPO-UREXPO 5. edizioa. AURKIBIDEA. Aurkezpena Antolamendua Azokaren ezaugarriak Publizitatea eta sustapena Azoka datetan Azoka kopuruetan eta datuetan Laburpena. AURKEZPENA.
E N D
AURKIBIDEA • Aurkezpena • Antolamendua • Azokaren ezaugarriak • Publizitatea eta sustapena • Azoka datetan • Azoka kopuruetan eta datuetan • Laburpena
AURKEZPENA Bosgarren edizio honetarako, Ficobak Mendiexpo erakusketa-espazio berri batekin (Urexpo) berriztatzearen planteamendua egin zuen, aurretik ere azokan tokia bazeukaten uretako jarduerei berezko espazioa emanez. Erakusketari guztientzat azokan parte hartzea errentagarriagoa izan zedin, batzordearekin batera, azokaren iraupena hiru egunekoa izatetik bi egunetakoa izatera murriztea erabaki zen. Urexpok izan duen arrakasta baieztatu digute bisitarien inkestek, eta azokaren iraupena onena izan dela adierazi dute erakusketarien erantzunek. Azkenik, bosgarren edizio honetatik pasa diren 7800 bisitariek lurraldean egiten den sektore horretako ekitaldi garrantzitsuenetako bat bezala finkarazi dute Mendiexpo-Urexpo. Elena Casuso
ANTOLAMENDUA • MENDIEXPO 2008 FICOBAko talde profesional batek eta Batzorde Antolatzaile batek burutu zuten, Lehiaketaren Araudiaren 2. artikuluak xedatzen duena betez. • Batzorde Antolatzailearen kideak • Aran Bidaiak • Mendiak eta Herriak • Industrias Savidai S.L. (LORPEN) • Gipuzkoako Mendizale Federazioa • Euskal Mendizale Federazioa • Sua Edizioak • Izadi • Import Arrasate S.A. (TERNUA) • Santiagotarrak K.E.
AZOKAREN EZAUGARRIAK • Data 2008ko urriaren 25etik 26ra (larunbata eta igandea). • Ordutegiak Larunbata, urriak 25: 10:00 - 20:00 Igandea, urriak 26 10:00 - 20:00 • Ezaugarri hauek izaera berezia eman zioten 2008-KO MENDIEXPO-UREXPOri: -Aurtengo berritasun handiena UREXPOren aurkezpena izan da, alegia berezko espazio bat uretako ekintzetarako, zeinak arrakasta handia izan baitu bere lehenengo edizioan. -Alderdi komertzialari dagokionez, azokak erosleei eta aholkulariei zuzendutako produktuen hedapen teknikoaren aldeko apostua egiten du, materialaren salmenta zuzena saihestuz. -Aurten MENDI MARKETen bigarren edizioa egin da; bertan eskiatzeko materiala nagusi izan da eta salmenta kopuru handia egin da. -Eta, jakina, ekitaldiaren izaera ludikoaren eta hezitzailearen aldeko apostua egiten jarraitzen dugu, proiekzioei eta jarduera paraleloei garrantzi berezia emanez, eta bereziki Boulder III. Nazioarteko Openari.
Elkarrizketak MENDIEXPO 2008 • Irailaren 7an, Radio Euskadiko Lorea Madinak Elena Casusori egindako elkarrizketa • Irailaren 18an, Bidasoa Infok Elena Casusori egindako elkarrizketa • Urriaren 21ean, Onda Cerok Elena Casusori egindako elkarrizketa • Urriaren 21ean, Radio San Sebastianek (Kirolak) Elena Casusori egindako elkarrizketa • Urriaren 21ean, Punto Radiok (Albistegiak) Elena Casusori egindako elkarrizketa • Urriaren 21ean, Punto Radiok (Kirolak) Elena Casusori egindako elkarrizketa • Urriaren 22an, Punto Radioko David Juanmartiñenak Elena Casusori egindako elkarrizketa • Urriaren 22an, Antxeta Irratiak Elena Casusori egindako elkarrizketa • Urriaren 23an, Berrexin Irratiak Elena Casusori egindako elkarrizketa • Urriaren 23an, Herri Irratiko Victor Amadok Elena Casusori egindako elkarrizketa. • Urriaren 24an, Roge Blascok Elena Casusori egindako elkarrizketa • Urriaren 25ean, Antxeta Irratiak Elena Casusori egindako elkarrizketa + zuzenean egindako elkarrizketak • Urriaren 26an, Radio Euskadik Elena Casusori egindako elkarrizketa • Urriaren 26an, Antxeta Irratiak Edurne Pasabani egindako elkarrizketa • Urriaren 28an, Antxeta Irratiak Elena Casusori egindako elkarrizketa • Azaroaren 2an, Radio Euskadiko Lorea Madinak Elena Casusori egindako elkarrizketa
AZOKA KOPURUETAN ETA DATUETAN • Azalera: 937 m2 • Erakusketariak: 32 (43 zeharkakoak) • Bisitariak: 7.871
ERAKUSKETARIAK • Erakusketariek ordezkatzen dituzten sektoreak SEKTOREAK ERAKUSKETARIAK
BISITARIAK • Bisitariak eguneko: 2008-10-25 larunbatean 3.776 2008-10-26 igandean 3.871 GUZTIRA 7.871
BISITARIAK • Sailkapena jatorriaren harabera
Ikastaroak eta jarduerak • Orientazio ikastaroa GPSarekin • Mendiexpo V. Ibilaldia • Lehen sorospenetako ikastaroak • Boulderraren III. Nazioarteko Opena • Material gogorraren azoka • Rokodromo puzgarria, rokodromoa, tirolina, zubi tibetarra • Argazki erakusketak: Félix Baltistán, Marco Polo, Los Colores del Cantábrico
Aurreko taulan ez dira kontuan hartu hamarnaka konta daitezkeen pertsonak —haurrak eta gazteak gehienak—, haietako batzuek Gurutze Gorriak lehen sorospenei buruz emandako ikastaroetan parte hartu zuten, beste batzuek primeran pasa zuten tirolinan, zubi tibetarrean, rokodromoetan, eta abarretan. Milaka pertsonak ere argazki erakusketak bisitatu zituzten edizio honetan. Sekulako arrakasta izan zuen MENDIMARKET material gogorreko azokak. Bere bigarren edizioan 50 eski pare baino gehiago saldu ziren.
LABURPENA Mendiexporen bosgarren edizioak eta Urexporen lehen edizioak finkatze seinale garbiak erakutsi dituzte beren parametro guztietan, eta bereziki bisitarien kopuruan, zeina hirugarren urtez jarraian handiagotu baita. Erakusketarien kopurua %50etik gora gehiagotu da. Uretako jarduerekin lotutako sektore berriak sartzeak erakusketariak eta bisitariak erakartzeko eremu berri bat sortu du, eta gauza bera gertatzen da jardueretarako kolaboratzaileekin eta jardunaldi teknikoekin. Helburu zen bisitari eskiatzailea erakartzea lortu da, beste jarduera batzuen artean, 2. eskuko taula azokari esker. Mendiexpo marka 5 ediziotan finkatu egin da inguruan egin diren eta finkatu ez diren beste proiektu saiakeren aldean. Erakustazokara iristeko erraztasunak oso garrantzitsuak dira Donostia –Irun metropoliko publikoa erakartzeko, toki horretan biltzen baita biztanleria gipuzkoarraren %70.