200 likes | 527 Views
EUSKAL LITERATURA XX. MENDEAN. GERRAOSTEA: ILUNPEETATATIK SORTZEN. Testuinguru sozio-kulturala. Gerraosteko urte latzak (1945-1957) Gerra Zibila (1936-1939) Franco jenerala, eskuindarren laguntzaz, errepublikaren aurka altxatu
E N D
EUSKAL LITERATURA XX. MENDEAN GERRAOSTEA: ILUNPEETATATIK SORTZEN
Testuinguru sozio-kulturala • Gerraosteko urte latzak (1945-1957) • Gerra Zibila (1936-1939) • Franco jenerala, eskuindarren laguntzaz, errepublikaren aurka altxatu • Izugarrizko kolpe latza gizarte eta kulturarentzat (miseria, atzerapauso handia eta diktadura) • Gerraosteko diktadura (1940-1975) • Etsipena, erbestea, debekua…euskal kultura, ohiturak eta hizkuntzan. • Bigarren Mundu-Gerra (1939-1945) • Potentzia totalitarioen (Alemania, Italia, Japonia…) eta aliatuen (Ingalaterra, Frantzia, AEB) arteko gerra. • Hegoaldeko euskaldunek urrutitik (Francoren diktadurapean) • Iparraldera erbesteratu zirenak, beste gerra bat jasan
ERBESTEA • Biziberritzen hasitako euskal kulturaren etena • Erbestea gertaerarik aipagarriena (Bizk. eta Gip. “probintzia traidore” izendatuak) • Kartzela eta heriotza saihesteko kulturgile askok atzerrira ihes egin behar
ERBESTEA • Gerraurreko idazle eta pentsalari garrantzitsuenak hilik (Lizardi, Aitzol, Lauaxeta): pizkundearen etena • Proiektu bateratuak argitaratzeko zailtasuna (baliabide eskasak eta sakabanaketa) • Euskal kultura desagertzeko zorian egonik, idazleen helburua: hizkuntza bera gorde eta indartzea • Euskal kultura biziberritzeko lehen pausoak atzerrian
ARGITALPENAK • Gerraostean ere eragin handia. • Lehen pausoak erbestean: • EKIN argitaletxea (Buenos Aires, 1942) • Euskal literatura garatzeko esparru bakanetarikoa • Sortzaileak: Andres Mª Irujo eta Ixaka Mendizabal • Euzko-Gogoaaldizkaria (Guatemala, 1950) • Sortzailea: Jokin Zaitegi (1906-1979) • Kanpoan eta EHn esperantzarik gabe zeudenen arteko zubia • Belaunaldi eta pentsaera desberdinetako idazleak bildu • Idazle gehienentzako erreferentzia (Orixe, Aresti, Mirande, Krutwig)
ARGITALPENAK • Erbestean hasitako ekimenak EH bertan jarraitu: • Apurka-apurka argitalpen batzuk agertu • Gerraurrekoak berrargitaratzen hasi: Karmel, Zeruko Argia, Euskera, Gure Herria, Gernika… • 50eko hamarkadarenamaieran idazle gazteagoen eskutik sortu: Egan (Donostia, 1948) eta Jakin (Arantzazu, 1956)
NARRATIBA • Bitartekorik gabe eta errepresio-giroan, literatur jarduera gerraostean berandu hasi baina kopuru polita argitaratu • Orokorrean gerraurreko tradizioari eutsi (ohitura-nobela)
NARRATIBA • Jon Etxaide (1920-1998) • Genero guztiak: eleberriak, ipuinak, itzulpenak, antzerkiak, garaiko aldizkari askotan kolaboratzaile… • Eleberri historikorako joera: • Dokumentazio zehatza (errealismoa) • Hizkuntzarekiko ardura: estiloaren perfekzioa eta adierazpenaren garbitasuna (argitaratu ondoren ere zuzenketak eta moldaketak) • Alos-Torrea (1950), Joanak joan (1955), Gorrotoa lege (1964)
NARRATIBA • Eusebio Erkiaga (1912-1993) • Genero guztiak landu • Hizkuntzarekiko kezka (garaiko ezaugarria) • Euskara batua heltzear, euskalki ezberdinetan idatzi • Garai honetan hiru eleberri: • Arranegi (1958) • Araibar zalduna (1962) • Batetik bestera (1962)
LIRIKA: Lizardi eta Lauaxeta galduta, hasitako berrikuntza-bidearen etena Telesforo Monzon (1904-1981) • Bergararra jaiotzaz, gerraostean Mexikora ihes egin zuen • Lizardiren lanaren miresle: • Poesia sintetiko eta iradokitzailea • Naturako irudi sinbolikoetan gorderik aberriaren aldeko apologia • Abesteko idatzi zituen bertsoak oso ezagunak: Itziarren semea, Lepoan hartu, Euskarari bai…
LIRIKA • Salbatore Mitxelena (1919-1965) • Frantziskotarrak atzerrian burutu zuen lan gehiena (Bolibia, Ekuador, Panama, Costa Rica, Cuba…) • Zalantza existentziala, ezkortasuna, frustrazioa… • Arantzazu: euskal-sinesmenaren poema (1949) gerraostean liburu moduan kaleratu zen lehena Euskal Herrian • Poemak eragin handia Arantzazu inguruan sortzen ari zen giroan (euskal literatura bultzatu zuten idazle asko hemendik) Bere poemak irakurri eta entzuteko
LIRIKA • Beste poeta batzuk: • Nemesio Etxaniz (1899-1982) • Lizardiren jarraitzaile sutsua, honen eragin handia • Lur berri bila (1967) • Jean Marie Diharce “Iratzeder” (1920)
DRAMATIKA • Labaien: • Gerraurre eta gerraostean euskal teatroaren bultzatzaile nagusienetakoa • Teatro modernoaren izen handiko idazleen lanak itzuli zituen (Castelao, Bertol Brecht…) • Pierre Larzabal • Lan komikoak eta kritika politiko zein sozialak • Maria Dolores Agirre • Toribio Alzaga hil zenean, bera arduratu zen Euskal Iztundeaz • Aurreko idazle zahar (Soroa, Alzaga, Barriola…) eta berrien (Larzabal, Monzon…) lanak eszenaratu ziren Euskal Iztundearen bidez. Euskararako bihurtutako lanak ere bai (Molliere, Lorca, Buero Vallejo…)
Nornairi diru pixka bat kentze, ludian lapurketa izena du. Erriai azkatasun ostutze, izen gogorragoa bear du...! Zugaitzetatik zugaitzetara, basoan azke zebil txoria. Belatzak eldu, egak atera ta utzi zun, ager odol gorria. " «Biotza —zion— nai dizut ausi. Debeka dizut abestea! Nai ba'dezu nik abesten utzi, zuk artu bear abots nerea! Ta nere izkuntzaz oyu egizu: Gora belatza nere ama...!» Antziñatik ala dabilkigu gure Euskalerria'kin, España... Hona naturako elementuen bidez errealitatea azaltzen duen T. Monzonen olerkia.Zein da olerkiaren gaia?Zeren ordez agertzen dira hemen txoria eta belatza?
ERANTZUNAK Zein da olerkiaren gaia?Alegoria honek euskal nortasunaren ukapena du gaitzat. Zeren ordez agertzen dira hemen txoria eta belatza? • Txoria: EUSKAL HERRIA • Belatza: ESPAINIA Lirikara itzuli
SALBATORE MITXELENA • Arretaz irakurri S. Mitxelenaren bertsook: • Non ikus daiteke kristau pentsaeraren ikuspegitik sortu dela poema? • Abertzaletasun- kutsuaz gain zer ezaugarri du azpimarragarri?
Lirikara itzuli ERANTZUNAK • Non ikus daiteke kristau pentsaeraren ikuspegitik sortu dela poema? • Kristauen aipamena, • Birjina amari eskerrak ematea (artzain euskaldun bati azaltzen zaio), • Arantzazu saindutegia azaltzea (euskaldunon biltoki bihurtuz) • Abertzaletasun- kutsuaz gain zer ezaugarri du azpimarragarri? • Herrikoitasuna bai doinuz, bai teknikaz (bertsolaritza eta erromantze zaharren moldetan eratutako poema da).
Egilea: Maite Goñi Eizmendi • Euskaljakintza • Jakintza Ikastola (Ordizia) • Euskara, DBHO 2