50 likes | 348 Views
3. Erlazio-funtzioa. NERBIO-KOORDINAZIOKO PROZESUAREN LABURPENA. Natura Zientziak – DBH 2. 3. Nerbio-koordinazioko prozesuaren laburpena. Estimulua hartzea. Nerbio-sistemak zentzumen-organoen bidez estimulu bat jasotzen duenean hasten da.
E N D
3 Erlazio-funtzioa NERBIO-KOORDINAZIOKO PROZESUAREN LABURPENA Natura Zientziak – DBH 2
3 Nerbio-koordinazioko prozesuaren laburpena Estimulua hartzea • Nerbio-sistemak zentzumen-organoen bidez estimulu bat jasotzen duenean hasten da. • Estimulu hori nerbio-sistema zentralaren zonetara arte iristen da, haiei baitagokie estimulua prozesatzea. Begiak hartutako ituaren irudia informazio hori prozesatzeaz arduratzen den garuneko zatira joaten da. Demagun itu bat tirabidean duen arkulari bat. Begiek irudia hartzen dute, itu horren irudia. Natura Zientziak – DBH 2
3 Nerbio-koordinazioko prozesuaren laburpena Erantzuna prestatzea • Behin estimulua jasota, eman behar den erantzuna prestatzen dute nerbio-sistema zentraleko hainbat zatik. • Erantzun hori sistema zentraletik bidaltzen da hainbat nerbiotara, eta horiek erantzuna eramango dute efektoreetara. Arkulariaren ereduarekin jarraituz, behin garunak ituaren irudia prozesatzen duenean, erantzuna prestatzen du. Nerbio-sistema zentralak erantzun horiek eramango ditu efektoreetara. Natura Zientziak – DBH 2
3 Nerbio-koordinazioko prozesuaren laburpena Erantzuna gauzatzen da • Erantzuna efektoreetara eramaten denean, horiek erantzuna gauzatzen dute. • Zenbaitetan, erantzuna ez da muskuluekin lotuta egoten (jariapen bat, adibidez); baina, oro har, kasu gehienetan, muskuluen mugimendua eragiten dute, nahigabekoa, erreflexua edo nahita egindakoa. Azkenik, arkulariaren muskuluek erantzuna gauzatuko dute; hau da, besoen, muskuluen eta abarren mugimendua eragingo dute, eta hala, tiro egingo du ituan jotzeko asmoz. Natura Zientziak – DBH 2