240 likes | 1.35k Views
LANDAREEN ERLAZIO FUNTZIOA. Landareen erlazio funtzioa Fitohormonak: Auxinak Gibelerinak Zitokininak Azido abszisikoa Etilenoa Tropismoak: Fototropismoa Grabitropismoa Hidrotropismoa Nastiak: Fotonastiak eta termonastiak Tigmonastiak. LANDAREEN ERLAZIO FUNTZIOA.
E N D
LANDAREEN ERLAZIO FUNTZIOA Landareen erlazio funtzioa Fitohormonak: Auxinak Gibelerinak Zitokininak Azido abszisikoa Etilenoa Tropismoak: Fototropismoa Grabitropismoa Hidrotropismoa Nastiak: Fotonastiak eta termonastiak Tigmonastiak
LANDAREEN ERLAZIO FUNTZIOA • Landareek kanpoko zein barruko estimuluei erantzuten diete ingurugiro baldintzei egokitzeko. • Beren funtzioak koordinatu behar dituzte. • Hainbat estimuluri erantzuten diete:argiari, grabitateari, ukipenezko estimuluei, substantzia kimikoei... • Ez dute nerbio sistemarik, eta funtzio hau LANDARE HORMONEN bidez, hots FITOHORMONEN bidez koordinatzen dute.
FITOHORMONAK • Substantzia kimikoak dira • Kantitate txikitan eragiten dute • Hormona desberdinek elkarrekin eragiten dute, kontzentrazio erlatiboen arabera • Zenbait ehunen zeluletan sintetizatzen dira eta zelulaz-zelula edo ehun eroaleen bidez beste ehun edo organoetara garraiatzen dira. • Nagusiak dira: AUXINAK, ZITOKINIKAK, GIBELERINAK, AZIDO ABSZISIKOA ETA GIBELERINAK.
AUXINAK (Azido inolazetikoa AIA) • Zurtoineko meristemo apikaletan sortzen dira. • EKINTZAK: • Nagusitasun apikala: ernamuin axilarren hazkuntzaren inhibizioa eta ernamuin apikalaren hazkuntza eragin.
AUXINAK (EKINTZAK) • Zurtoinaren hazkuntza - Aldaxketan sustraiak haztea - Sustrai arrotzak haztea
AUXINAK (EKINTZAK) • Fruituaren haztea eta heltzea bultzatzen du • Hosto eta fruituen erorketa berandutu. - Geotropismoa eta fototropismoak eragiten ditu - Hostoen erorketa atzeratu. ERABILPENA: Udara bukaeran fruituetan lurrunduz gero, beren erorketa berandutzen duenez, hauek denbora gehiago dute zuhaitzean handitzeko, horrela fruitu handiagoak lortzeko erabiltzen da.
GIBELERINAK • Edonon sintetizatzen dira, baina bereziki hazietan eta hosto gazteetan eta meristemo primarioetan • Ekintzak: • Haziaren ernalketa eragin • Loratze goiztiarraren sustatzea: hainbat landarek loratzeko behar duten hotzaldia ezabatzen dute. • Fruitu partenokarpikoen sorrera (ernalketarik gabekoak, beraz hazirik gabekoak) • Zurtoina luzatzea adabegien artean • Fruituen heltzea atzeratu Garagar hazi batean gibelerinak duen jarduera
GIBELERINAK • ERABILPENA: • Mahats-mordo estu-estuak sahiesteko. Adabegien arteak luzatzean mahats-ale bakoitzak toki gehiago izango du hazteko. • Azukre kainaberaren zurtoina handitzeko, errendimendua hobetuz
ZITOKININAK • Landarearen atal guztietan sintetizatzen dira, baina nagusiki sustraietan EKINTZAK: • Albo adabegien garapena bultzatu, nagusitasun apikala inhibituz. • Hostoen zahartzea (horiketa) atzeratu • Fruituen eta hazien tamaina handitu.
AZIDO ABSZISIKOA • Fruituetan sintetizatzen da nagusiki FUNTZIOAK: • Orohar auxinen, gibelerinen eta zitokininen ekintza antagonikoa :zurtoinaren hazkuntzaren inhibitzea • Estresarekiko tolerantzia handitu: lehorketa, gazitasuna eta tenperatura baxuak direla eta. • Hazi eta adabegien letargia (lozorroa) eragin • Seneszentzia eragin: hostoen zahartzea, fruituen erortzea • Hostoetako estomen ixtea erregulatzen du.
ETILENOA • Ehun guztietan sintetizatzen da, bereziki fruituetan EKINTZAK: • Fruituen heltzea eragin: horrela fruituen heltzea kontrolatzeko erabiltzen da; fruituak erabat heldu gabe hartu eta salgai jarri aurretik etilenoz lainoztatzen dira saldu aurretik heltzeko (laranja, platanoak...) • Hostoen erorketa eragin
TROPISMOAK • Kanpo estimuluei landareak eragiten dituen mugimenduak dira, landarearen hazkuntzaren ondorioz ematen dira eta behin emandakoan ez dira itzulgarriak • Estimulura hurbiltzen badira tropismo positiboak(+) dira eta aldentzen badira tropismo negatiboak (-) • Nagusiak fototropismoa eta grabitropismoa dira eta auxinek parte hartzen dute
FOTOTROPISMOA: Argitasunaren aldaketari ematen dion erantzuna • Argiak auxinen ekoizpena eragiten du. • Auxina alde ilunerantz doa eta ondorioz alde iluneko zelulak alde argitsuko zelulak baino gehiago hazten dira • Hazkuntza diferentzial honek eragiten du zurtoin edo sustraiaren kurbadura.
FOTOTROPISMOA Zurtoinak fototropismo positiboa izan ohi du Sustraiek fototropismo negatiboa izan ohi dute
Estimulua grabitatea denean Zurtoinek grabitropismo – dute Sustraiek grabitropismo + dute GRABITROPISMOA EDO GEOTROPISMOA
BESTE TROPISMO BATZUK • HIDROTROPISMOA: Estimulua ura da • TIGMOTROPISMOA: Ukipenezko estimuluei ematen zaion erantzuna
NASTIAK • Landarearen mugimendu azkar eta itzulgarriak dira • Kanpo estimulu batek eragiten ditu • Tropismoetan ez bezala, ez du estimuluaren norantzarekiko loturarik • Ez dute hazkuntzarekin zerikusirik • Mugimenduak egiten dira zeluletara (edo zelulatik) ura sartzen edo kanporatzen delako
NASTIAK • Tigmonastia (seismonastia): ukipenezko estimuluen aurreko mugimenduak Mimosa pudica Landare haragijalea
NASTIAK • Fotonastia: Argitasunak eragiten dituen erantzunak