90 likes | 260 Views
Alurr Dantza Taldea. Alurr dantza taldea:. Ibarran daude bi lokal: Azkue auzokoa (lokal berria) eta Ibaiondokoa (lokal zaharra).
E N D
Alurr Dantza Taldea
Alurr dantza taldea: • Ibarran daude bi lokal: Azkue auzokoa (lokal berria) eta Ibaiondokoa (lokal zaharra). • Alurr dantza eskolan talde asko daude. Eta hiru motatako taldeak daude: Haurren talde asko, gazteenak eta helduenak ere bai. Helduen artean batzuk jada irakasleak dira.
Alurr taldearen pausoak eta aktuazioak : • Gure helburua, Ibarran euskal dantza talde bakarra mantentzea zen, eta lortu dugu, gero eta indar gehiago baitugu. Gure dantza batzuk tradizionalak dira eta beste batzuk ez hain tradizionalak. Pauso tradizionalak erabiltzen ditugu koreografiak egiteko. • Momentu honetan 3 emanaldi aurkeztu ditzakegu: • BANINTZ (tradizionala) • SORKA (tradizionala gehi modernoa) • SUA (orain dela gutxi berria ateratakoa) Nolabait esateko, SUA egin dutenak Alurr dantza taldekoak dira, beste guztiak Alurr dantza eskolan sartzen dira.
Sua ikuskizun berria: • Sua Eneko Haritza filmean dago oinarrituta. Osagai nagusia sua da ikuskizunean. Oinarri-oinarrian, Sua ikuskizunak Jauntxoen eta herriaren arteko gatazka islatu nahi du. "Beti egon da bi aldeen arteko gatazka, bai hamaseigarren mendean eta baita gaur ere", dio Nosellasek. Gatazka honetan ordea ez dago ez irabazle, ezta galtzailerik ere. "Guk soilik gatazka hori erakutsi nahi dugu. Inor ez da irabazle ateratzen. Borroka egiten dute baina bakoitza bere aldetik joaten da".
Sua ikuskizun berria: • Suarekin hasi eta suarekin bukatu, eta tartean jauntxoen dotorezia, herritarren indarra, sorginen sentsualitatea, emakume izaera... Guztia dantzaren bitartez irudikatua. Alurr dantza taldearen Sua ikuskizun berriari buruzko zertzelada batzuk besterik ez dira. Ikusmin handia sortu du eskualdean eta eskualdetik kanpo, espero baino gehiago agian, eta horrek erantzukizun handiagoa izatea esan nahi du egileentzat. Eli Nosellas Alurr dantza taldeko lehendakariak eta Edu Muruamendiaraz taldeko irakasleak, ikuskizuna «inflexio-puntu» bat izango dela Alurrentzat azaldu dute.
Alurr dantza taldearen irakasleak: • Esan beharra dago, guzti honen atzean, Eli Nosellas dugula, arduradun bezala. Bere lana oso garrantzitsua izan da eta izango da. Hau dena aurrera eramateko egin duen lana ezin baita hitzez adierazi. • Alurr dantza eskolan irakasle asko daude. Gehienak gazteak dira; ikasten ari direnak, lanean daudenak… Baina badago irakasle bat Alurr dantza taldeari indarra eta berrikuntza eman ziona, Edu Muruamendiaraz, hain zuzen ere. Honek, 4 talde ditu; bertan, Alurr dantza taldekoak daude, beteranoenak nolabait esateko (SUA egin dutenak).
Alurreko propaganda: • Alurrek motxilak saltzen ditu. • Bandolerak ere ditu salgai. • Baita zapatileroak ere. Alurreko logotipoarekin eta kolore lisoekin dira hauek guztiak.
Alurren aroak: 1. aroa:1974/1975 Orduan, Ibarrako gazte talde handi batek Ikastolako Gurasoen Batzordeak egindako deialdiari jarraitu zion. 2. aroa:1982/1990 Aro horretan Edurne Izagirre, Garbiñe Olano eta Amaia Ugarte aritu ziren irakasle lanetan. 3. aroa:1990/1992 1990 urte aldera beste garai bat heltzen da: unibertsitateak, lana, etab. Horrela, lehen zebiltzanak joan eta haien ordez beste batzuk etorri ziren. 4. aroa:1992/1995 Jose Luisi galdetu zioten ea prest ote zegoen Ibarran dantza erakusteko, eta baietz esan zuen, baina arin-arina eta fandangoa bakarrik erakusteko.
Alurren aroak: 5. aroa:1995/1997 garai hartan Jon helduen irakasle zen, eta taldeko gazteen laguntza zuen, gaztetxoei irakasteko. Gaztetxoen irakasleak hauek ziren: Eider Epelde, Eider Ijurko, Saioa Mendia, Ainara Zubeldia, Oihana Lopetegi eta Jon Garmendia. 6. aroa:1997/1999 garairik okerrena izan zen. Jendea unibertsitatean hasia zegoen. Eider Epelde eta Josune Ezeizak gaztetxoei irakasten zieten. 7. aroa:1999/2000 aro honetan gaztetxoak besterik ez ziren geratu taldean. Josune Ezeiza eta Eider Epelde aritu ziren irakasle lanetan. 8. aroa:2001/2007 Eduri Alurren nahiak azaldu eta 2001eko urrian ikastaroa ematen hasi zen.