220 likes | 444 Views
AHOZKO LITERATURAREN TRANSMISIOA ESKOLAN Udako ikastaroak- 2012 Itziar Zubizarreta. Hitzen arteko harmoniarik gabe, ez dago esaldi ederrik. Hitzekin armonian ibili gabe ere ez. Lertxundi, A. Eskarmentuaren paperak . Alberdania, 2009.
E N D
AHOZKO LITERATURAREN TRANSMISIOA ESKOLANUdako ikastaroak- 2012Itziar Zubizarreta
Hitzen arteko harmoniarik gabe, ez dago esaldi ederrik.Hitzekin armonian ibili gabe ere ez.Lertxundi, A. Eskarmentuaren paperak. Alberdania, 2009
- Hizkuntzaren bidez, gizakiak bereganatu egiten du mundua.-Hizkuntzak laguntzen dio gizakiari fenomenoak aztertzen eta bideratzen, esperientziak metatzen eta horiek transmititzen.-Gizakia komunikatzen hasten denean, bere beharrak adina, jokoak, erritoak, egunero gertatzen direnak adierazten ditu.“Gizakiak entzuten ditu gauzak, bere baitan gorde eta eraikitzen ditu. Kantuan hasten da orduan, edota kontari.”V. Propp
Ahozko Euskal Literatura-Memoria eta ahoz ahoko transmisioak ekarri digu altxor hau guregana, transmisio natural hori galdu da hizkuntzak berak atzera egin duen neurrian, besteak beste.-Euskal Ahozko Literatura oso aberatsa da eta dokumentatua dago: R.M. Azkue, M.Lekuona, Aita Donostia, J.M. Barandiaran…-Hizkuntza berreskuratze prozesuan, euskal haur literatura lagungarri paregabea bilakatzen zaigu.-Eskolaren parte hartzea ezinbestekoa zaigu honen transmisioan.
DEKORAZIO OLERKIA Lekuona,J.M. Ahozko Euskal literatura. Erein, 1982 “Apaingarri gisako piezak ditugu, jostailu diruditen poema txikiak.” “Haur leloz, haur kantuez eta formula laburrez josiak … oso jatorri zaharreko arrastoak dituztela dirudi.”-Jolasean aritzeko poesiak dira: Hitz lerroen errepikapena, estilizazioa eta onomatopeia erabiltzen dute teknika gisa.-Euskal gizarteak hauek erabili ditu haurrei gauzak kontatzeko, kantatzeko eta gorputz espresio bideak aurkezteko. -Hizkuntz lorpenaren garaian ezinbesteko papera jokatzen dute, haien ezaugarri erritmiko eta fonetikoei esker.Eskolan hauek erabiltzeko beharra nabarmenduko dugu hizkuntzaren transmisioa kontutan.
DEKORAZIO OLERKIEN ADIBIDEAKSehaska kantu honen esanahia, onomatopeiaren barnean aurkituko dugu.Sehaska zurezko lurraren gainean sortzen duen soinu errepikakorra agertzen zaigu bertan eta lo egitearen erreguarekin batera, haurrari “kuttuna”esaten diogu. Ttun kurrun kuttun, kurrun kuttun kurrun kuttuna; run kuttunku run kuttun kuttun kurrun kuttuna. loooooooo
Esan nahi iluna dutenak: Xirristi-mirristi, gerrena plat, olio-zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik… Ikimilikiliklik.Sorgin afaria? Jolasa?
Onomatopeiak eta istorioak tartekatzen dira honelakoetan:Donostiako Gaztelupeko sagarduaren gozua; hantxe edaten ari nintzala hautsi zitzaidan basua. Eta kristitin krasketin arroza krabelin, basua kristalezkua.
ESKOLAKO ERABILPENA0-2 urte bitartean, eten gabe erabiliko dira eguneroko ekintzen lagungarri eta elkarketa uneetan jolaserako.Zubizarreta, I. Bularretik mintzora. GaltzagorriBegirada bideratzeko sehaskan“Maro Marotxu, Eragiozu eskutxuari,Behin batarita, behin besteari”Eskuen koordinazioa“Txalo- txalo- txalo txin. Atoz etxera Mattin,Taloa dago kabarrian,Mattinen belarrian” Trostan aritzeko“Arre , arre mandoko, bihar Iruñerako,Etzi Tolosarako.Handik zer ekarriko?Zapatak eta gerriko
2-4 urteKorro jolasak, zotz egiteko jolasak, zenbaki jolasak, kantuak…Egunero erabiliko dira egitura hauek, jolas giro batean, saio oso laburrak eginez. Haurraren ahotan jarri behar dira, Bakarka errepikatuko dituzte besteen aurrean.Sekuentziak osatuko dira, baina behin eta berriz errepikatuko dira gustuko jolasak. Ahozko eta idatzizko adierak erabiliko dira saio atsegin eta laburrak eginez.Adibideak: Zubizarreta, I. Bularretik Mintzora. Galtzagorri
JOKO BATEN ADIBIDEA:Amona mantangorri,gorri-gorri.Hegoak irekitahegan egin. AHOZKO JARDUERAK Paperezko amonamantangorri bat egin.Sorbalda aginean jartzen zaio bat edo bati.Horrek hegan egingo du eta besteren bat harrapatuko du. Hori izango da amonamantalgorri berria. IDATZIZKO JARDUERAK Beste poemekin batera gorde, poesia bilduman.Hitzik luzeena aurkitu...Irakurketa imintzioak egin, gelan, beste geletan…
5-6-7 urteHaurraren hizkuntzaren garapenak eskatzen ditu baliabide berriak erabiltzea.Hitzen ebakera, silabak eta sintaxiak kezka desberdinak sortzen dizkio haurrari eta desafio berriak behar ditu.Esanahi anitzak ulertzen ditu, ez bakarrik literalak eta umorea garatzen hasiko da.Genero literario desberdinak dastatzea gustatzen zaio eta hitzekin jolasean ibiltzea.
AHOKORAPILOEN ERABILERAAurkezpena Ezaguna delako ez dugu aurkezten. Ahokorapilo bakoitza istori txiki, sinple, ahal dela barregarri batean kokatu. Ea azkar eta nahastu gabe esateko nahiko trebetasuna ote duen ikustea. Lehendabizi buruz ikasiJolasakOso poliki esan , azkarrago, oso azkar.Txartel idatzietan aurkeztu. Txartelak trukatuz eta nahastuz , ahokorapilo berriak sortu. Bokal jakin batez ahokorapiloak esan, idatzi eta irakurri. Sortu diren egitura berri barregarriak erabili istorio bitxi txikiak sortzeko, Istorio xelebren bilduma bat sortu. Haurrek elkarren arteko diktaketak, zuzenketak burutu jolas gisa.
IGARKIZUNEN ERABILERATestuingurua sortu: Aurkezpen formula zuzena erabiliz… Tipi taki Tapi tiki Zer naizen, Nork daki? Irteera formula zuzena: Asmatzen, asmatzen hasia naiz asmatzen. Zer den asmatu arte errepikatu. - Igarkizunaren logikari lotu erantzunak. - Igarkizunean dagoen deskribapen izkutua azpimarratu. - Pixkanaka baztertu logikari lotzen ez diren erantzunak. - Pistak luzatu. Erantzunak arrazonatu arazi igarkizunaren deskribapen mota agerian utziz.
Igarkizunekin jolasean - Kaxa batean gorderiko objektu txikien deskribapenak irakasleak egin eta haurrek asma dezatela zer den. - Deskribapenerako erabiliko diren irizpide logiko eta linguistikoak erabaki: - Objektuaren itxura, forma, kolorea, testura, tamaina... - Zertarako balio duen, zertan erabiltzen den... - Zer bezalakoa den, konparazio motak mailakatu: Honelako tankera du , Hala ere..., baina..., ez da ... ordea. - Konparazioaren bigarren atala desagertu arazi eta metafora sortuz Igarkizun berriak sortu: - Sorpresa kaxan erabiliriko irizpideaz baliatuz.- Gustukoak idatzi, hizkuntza txukunketa egin ondoren. - Hizkuntz misteriotsua da Igarkizunetan erabiltzen dena. Saiatu errimak egiten.
SAIOAK ANTOLATZEKO PROPOSAMENA Ahozkoak :Jostaketa saio laburrak egunero. Gustuko jolasak eta kantuak erabiliz. Besteen aurrean aurkezteko adierazpen saio formalak sortzea noiz edo noiz.Genero desberdinak.Idatzizko saioak: hauek ludiko zentzuari eusten diote:Ahokorapiloak, egunero ordenatu, hizkiz hizki idatzi, nahastu eta “tranpak” egin…Irakurketa saioak: testu txikiak, behin eta berriz errepikatzen direnak.Hitz jokoak egin: hitz handiak, gozoak, zikinak, nazkagarriak…
8-10 urte. Eguneroko saioa laburrak.. Gela barnean ospatzen dira.. Korroan eserita egongo dira, aurpegiei begira.. Ikuspegi ludiko bat izango dute.HELBURU ZABALAK. Hizkuntzaren xehetasunak ezagutzea, eta haietaz gozatzea.. Irakurzaletasuna suspertzea.. Haien ahozko nahiz idatzizko espresioa garatzea.. Hizkuntza hobetzeko desioa suspertzea.. Hizkuntz atal batzuk nabarmentzea: intonazioa, erritmoa, hiztegi egokiaren erabilpena, ortografia, baliabide gramatikalen erabilpena.. Egunari jolas batekin hasiera ematea.
AHOKORAPILOAK.Ahoskatzeko trebetasuna da jolas hauen erronka, eta desafio baten moduan aurkeztuko dira: “ezetz…” . Irakurtzeko proposatuko dizkiegu hauetako zenbait. Pausak eta intonazioak saiatuko ditugu. Espresioa hobetzen denean xamar daudenean, grabatuko ditugu.. Zenbait ahokorapilo kanon baten gisa esan ditzakegu, talde batek hasiera ematen dio ahokorapiloari, zati jakin bat irakurri duenean, beste talde batek emango dio hasiera.... Ahokorapiloetan marka daitezke intonazio irizpideak, etenak, azentua eta erritmoa... irakurketaren espresioa hobetzeko.
POESIA ERREZITALDIAKHainbat autoreen poemak erabili errezitaldiak egiteko, adibidez:Juan Kruz Igerabide, Joxan Ormazabal, Lutxo Egia, Xabier Olaso Norberak aukeratu behar du gehien gustatzen zaiona, edota barregarrien iruditzen zaiona…Txandaka–txandaka poema bakoitzaren irakurketa ozena prestatu: mintzagaiak galdegaiak, etenak, espresioa...Prestatua dagoenean, txikien talde bati egiten zaio errezitaldia, intonazioa eta abiadura oso ondo zainduz.(Urtean behin edo bitan).
IDATZIZKO SAIOAKAurreko jolas guztiekin batera, proposatu ideia zaku bat antolatzea, atera diren gauza barregarriak, harrigarriak, interesgarriak... Beraz, zenbaitetan egin dutenaren ohar azkarrak hartuko dituzte: hitz zerrendak, pertsonai xelebreak, istorio harrigarriak... Hauek lau bost lerrotan laburtuko dituzte, eta irakasleak behatuko du zirriborro hauen kalitatea hobetzen den hala ez.Ohar hauek idazten lagunduko diegu espresio hobeago baten bila: istorioa nola dagoen laburtuta, ideiak nola dauden lotuak, ortografia...Beste zenbaitetan poemen berridazketak egitea proposatuko diegu, aldaeraren bideak erakutsiz
BIBLIOGRAFIAAPURRAKA.A. Begira-begira. Elkar A.A. Egizu lo. ElkarIgerabide, J.K. Haur Korapiloak. PamielaIgerabide, J.K. Mintzo naiz isilik. Elkar, Dona-dona sailaLertxundi, A. Olariaga, A. Maria Goikoarenak batbirulau. Erein, KlisklasikoakLertxundi, A. Olariaga, A. Aizan eta aizak, elkarrekin dantzan. Elkar Olaso, X. Pupuan trapua. Pamiela Olaso, X. Auskalo. Pamiela Zubizarreta, I. Bularretik mintzora. Galtzagorri Zubizarreta, I. Sasi guztien gainetik. Galtzagorri Zubizarreta, P. Urrezko giltza. Erein