20 likes | 132 Views
BATZEN GARA! V. Irudien lehiaketa. Elkarbizitzaren irudia. Aurkezpena Eskola Publikoa ezagutzak eta esperientzia sozio kultural desberdinak biltzen dituen gune interesgarria bihurtu da.
E N D
BATZEN GARA! V. Irudien lehiaketa Elkarbizitzaren irudia • Aurkezpena • Eskola Publikoa ezagutzak eta esperientzia sozio kultural desberdinak biltzen dituen gune interesgarria bihurtu da. • Ezin dezakegu ahaztu heziketa-eremua bizikidetasunerako eta sozializaziorako gune garrantzitsua dela. • Honek beharrezko egiten du gure ikasgelen aniztasuna kontuan izatea eta gure ikuspuntuak handitzeko esperientzia-ondasun hori aprobetxatzea. • Horrek guztiak gure eskoletako eguneko erronka errespetuan oinarritutako bizikidetasun interkulturala bihurtzea dakar. • Eskolan elkarrekin bizitzen ikasten dela onartzen badugu, gure gaurko errealitatearen dimentsio interkulturala landu eta jatorri, sexu eta erlijio desberdinetako ikasleen arteko bizikidetasuna sustatu behar du. • Helburuak: • Kulturartekotasunaren irudia bilatzea eta gure eskoletan hedatzea. • Arrazismo eta xenofobiaren kontrako prebentzioa indartzea. • Berdintasunean eta berdintasunaren gainean heztea. • Errespetu-balioetan eta tolerantzian heztea. • Ikasleek bere ingurunerik hurbileneko bizikidetasun interkulturalaren gainean hausnar dezatela eta ikasle parte-hartzaileak bultzatzea. BIGE Gurasoen Elkartea | Ronda, 27 1. ezk. | 48005 Bilbao T. 944169360 M . 688 628 624 iuria@bige.org www.bige.org Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Saila Area de Igualdad, Cooperación y Ciudadanía
Lehiaketaren oinarriak • 1.- Bilboko eta Bizkaizko ikastetxe publikoetakoikasleek parte hartu dezakete lehiaketa honetan. • 2.- Bi kategoria ezartzen dira: • Lehen Hezkuntza: 5. eta 6. mailako taldeek euren lanak paper formatuan aurkeztuko dituzte ( marrazkia, murala, “collage”, ....) Lanak azalpen txiki batekin lagundu ditzakete. • Bigarren Hezkuntza: euren lanak formatu digitalean aurkeztuko dituzte (argazkiak, argazki-sekuentzia, bideoa,...). Lanak azalpen txiki batekin lagunduko dira ( 150 hitz gehienez). • 3.- Elkarlana sustatzeko gela bakoitzak gehienez 3 lan aurkeztu ditzake. Horrela taldeak gaia, irudia eta lanaren edukia eztabaidatu eta adostu beharko du. • 4.- Sariak: • Lehen Hezkuntza: 2 sari ( 5. eta 6. maila): gaiaren inguruko aisialdiko jarduera (antzerkia, hitzaldia, tailerra, ludoteka, ...) • Bigarren Hezkuntza: 2 sari ( 1. zikloa eta 2. zikloa): kultur-bonoa ( liburuak, diskak ....) • Talde guztiek parte hartze diploma jasoko dute • 5.- Baloratze irizpideak: • Kulturartekotasuna eta bizikidetzaren trataera • Lanaren originaltasuna • Genero ikuspuntua • Testua: taldearen burutazioa • 6.- Lanen aurkezpena: • Aurkezteko epea 2012ko azaroaren 19an bukatuko da • Lehen Hezkuntza: DIN A1 ( 59,4 x 84,1 ) • Bigarren Hezkuntza: bereizmen handiko argazkia/k TIF edo JPG formatuan • Taldearen datuak ( maila eta eskola/institutua) • Lanak BIGEn entregatuko dira edo postaz bidali: BIGE Gurasoen Elkartea, Ronda 27-1ezk; 48005 Bilbao. Argazkiak emailez ere bidali ahal izango dituzte • 7.- Parte hartze hutsagatik, egileak marrazki eta filmen komunikazio publiko, erreprodukzio eta zabalkunderako eskubideak uzten dizkio betiko BIGE Gurasoen Elkarteari. • 8.- BIGEk izendatutako hiru pertsonek osatuko dute lehiaketaren epaimahaia. • 9.- Lehiaketan parte hartzeak esan gura du oinarriak onartzen dituela