1 / 31

Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE-saioetan Mikel Zalbide. Lasarte 2009ko udal-topaketak. Sarrera moduko azalpena. Zertaz jardungo dugu gaurkoan, eta nola? Zer da aurrez aurreko jarduna ?; Zer dira funtzio (edo jardun-gune) nagusiak ?; Zer dira gertuko harreman-sare informalak ?;

leyna
Download Presentation

Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE-saioetan Mikel Zalbide

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE-saioetanMikel Zalbide Lasarte 2009ko udal-topaketak

  2. Sarrera moduko azalpena • Zertaz jardungo dugu gaurkoan, eta nola? • Zer da aurrez aurreko jarduna?; • Zer dira funtzio (edo jardun-gune) nagusiak?; • Zer dira gertuko harreman-sare informalak?; • Zer dira HINBE-saioak? • a) posible al da gertuko harreman-sare informaletan eragitea, jardun-esparru nagusietan eragin gabe? • b) non eta nola jarri behar dira lehentasunak, eta horren arabera noiz-nola mugatu lehentasunezkoak ez diren esparruetako saioak?; • c) udalerri bateko lan-programetan zeintzuek elikatzen dute HINBEko 6. urratsa, eta zeintzuek ez?

  3. I.- Kontzeptu-argitzea: bateratze-saiotxoa • I.1.- Aurrez aurreko jarduna • I.2.- Mintzajardunaren aldakuntza-iturriak • I.3.- Jardun-guneak (funtzioak) • I.4.- Rol-harremanak • I.5- Mintzaldaketa; • I.6.- HINBE saioak: seigarren urratsa

  4. Aurrezaurrekojarduna • Lau osagai nagusi • 1.- solaskideak elkarren ondoan daude, elkarren presentzian, aurrez aurre; • 2.- interakzio betea dute: solaskide guztiak dira mezu-jasotzaile eta, potentzialki bederen,mezu-igorle; • 3.- egokitasun kontestuala: aurrera daramaten hizketa kontestu jakin horri dagokion modukoa da (situazioak berez eskatzen duen modukoa), eta • 4.- elkar-ulergarria: solaskide guztiek konpartitzen dute, nork bere aldaera-sortatik, besteek darabilten aldaera bera edo, gutxienez, solaskideen aldaera-sorta osotik abiatuz ulergarria den hizkera-moldea

  5. Mintzajardunaren aldakuntza-iturriak • agerbidea (ingelesezko media) : hitz egitea, irakurtzea eta idaztea. • zabalera (overtness) : barne-hizkera, mezua jasotzea eta mezua igortzea • Situazioa. erabilera-kontestuak markatzen: nork norekin diharduen, noiz-non, zertaz eta zertarako. Hiru mota nagusi: • c1) situazio (estilo) formala: jasoa, landua, jendaurreko hizkera edo idazkera zaindua; • c2) situazio (estilo) informala: kolokiala, lagunarteko hizkera (gutxiagotan idazkera) bizi-piperduna, zuzentasunari baino gehiago bizitasunari eta inpresio-lanketari begiratzen diona, eta • c3) situazio (estilo) intimoa: barrenkoia, barne-emoziorik gordeenak azaltzeko edo iradokitzeko aplikatzen dena, konfiantza handiko giroan.

  6. Jardun-guneak (funtzioak) • Haugen-ek, Weinreich-ek, Mackey-k eta abarrek funtzio • Schmidt-Rohr-ek eta, gero, Fishman-ek eta abarrek domain of language use. Guk erabilera-esparru, funtzio, jardun-gune,… • Ez dago multzo predeterminaturik, ez kopuru jakinik: 2, 5, 9.. Abstrakziozko kostruktua, baina intuitiboki ulergarria. • Adibidez: etxea, eskola, lantegia, komunikabideak, administrazioa,...

  7. Mintzaldaketa • DEF: hiztun-talde jakina bere eguneroko jarduera arruntean beti edo nagusikiA hizkuntza egitetik beti edo nagusiki B hizkuntza egitera pasatzen denean, hiztun-talde hori mintzaldatu egin dela esaten da. Hori da beraz mintzaldaketa. Hori da, hiztun-elkarte osoaren azken burura eramanik, luze-zabaleko mintzaldaketa. • espazio soziofuntzional jakinean definitzen da mintzaldaketa: gizaki guztiok ezin itzurizkoa dugun eguneroko jarduera arruntean (etxean, kalean, lagunartean,...) • Hitzezkomintzajardunean mamitzen da nagusiki. Hitzezko agerbidean eta situazio informal (zenbaitetanintimo) jakinetan. • Mintzaldaketaez da espazio fisiko-territorial osoan bateragertatzen. Espazio soziofuntzional osoan ere ez: selektiboa da berez.

  8. Revival and revitalization (reinforcement): “biziberritzea” eta indarberritzea • Revitalization indarberritzea da: ahuldurik baina bizirik dagoenari indar berri bat ematea. Revival, aldiz, hildako hizkuntza berpiztea, “bizi berri bat ematea”. Irlandan revival (biziberritzea). • Oso kasu gutxi dira munduan, revival-biziberritze arrakastakorik. Swahili-rena, revitalization modukoa. Hebraiera bera, funtzio batzuetan bizirik zegoen. Revernacularization: gutxi batzuen jardun-gune jasokoa guztien eguneroko mintzaira bihurtzea. • Mintzaldaketaren kontrakoak dira biak, baina diferenteak: gauza bat da errioxarrak euskalduntzea; beste gauza bat Goierrin, Durangaldean edo Baztanen euskara indarberritzea. • Oso gauza diferenteak dira biak: bai kontzeptu aldetik eta bai, bereziki, adostu beharreko helburuen, ezarri beharreko lehentasunen eta aplikatu beharreko metodoen aldetik..

  9. HINBE (ahuldutako Hizkuntza INdarBErritzea):seigarren urratsa • IngelesezkoRLSrenordaina (Fishman 1991). HINBErenseigarrenurratsa da giltzarri: etxean, auzoan, lagunartean, aurrezaurrekojardunarrunteanoparoabilizahuldutakohizkuntzarenbelaunezbelaunekojarraipenasegurtatzea. • Horretandagokoska: unibertsitatea eta eskola, administrazioa eta (batez ere goi-mailako) lan-mundua, luze-zabaleko komunikabideak eta kale-bizitza gehiena galdurik dituzte hiztun-talde askok. Batzuek beren esku dute ordea, oraingoz, etxea eta auzoa, eguneroko bizimodu arrunta eta aurrez aurreko mintzajarduna. • Autorregulazio soziokulturala eta, horren bidez, beren etnokulturaren (eta horren barruan doan etnohizkuntzaren) belaunez belauneko jarraipena babestua daukate hainbatean. Ez erabat, baina bai neurri on batean. Eguneroko bizimoduan hain noraezekoa dugun etxe-auzo-lagunarte hurbilaren “azken harresi” horrek babesten ditu mintzaldaketaren arrisku bizitik. • Horren bila joan behar du, nagusiki, bizirik segitu nahi duen hiztun-herri ahulduak. Hori du lehentasun guztien patroi. Hobe da hankamotz bizi, hiltzea baino.

  10. II.- Mintzajardunaren nagusitasun-moldaera. Nagusitasun-moldaerako taulak • II.1.- Arakistaingo nagusitasun-moldaerako taula • II.2.- Adibide konkretu bat: Aramaio • II.2.1.- Aramaioko auzo- eta kale-erabilera • II.2.2.- Aramaioko hizkuntza-erabilera eskolan

  11. Mintzajardunaren nagusitasun-moldaera

  12. Aramaioko mintzajardunaren nagusitasun-moldaera:B) auzoan eta kalean; D) eskolan

  13. Aramaiokoauzo- eta kale-erabilera

  14. Aramaioko mintzajardun arruntaren nagusitasun-moldaera: ahoz, auzoan eta kalean

  15. LMH6ko bi ikasgeletako ikasleen nagusitasun-taulak

  16. Jardun-gunea. Rol-harremanak  1: Familia • 1.1, ikasleak beren gurasoekin; 1.2, anai-arrebak beren artean; 1.3, gurasoak beraien artean. 2: Auzoa eta kalea • 2.1.- ikasleak kaleko lagunekin; 2.2, ikasleak auzoko ezagunekin; 2.3, ikasleak auzoko ezezagunekin 3: Eskola • 3.1, ikasle/ikasle gelan; 3.2, ikasle/irakasle gelan; 3.3, ikasle-lagunekin jolaslekuan; 3.4, ikasle/irakasle gelatik kanpora 4: Komunikazio alorra • 4.1, telefonoz; 4.2, interneten; 4.3, irrati-musika entzunez; 4.4, TB, bideoa, zinea, prentsa

  17. Aramaioko mintzajardunaren nagusitasun-moldaeraahoz, auzoan eta kalean; ahoz, irakurriz eta idatziz, eskolan

  18. III. Arnasguneen inguruko gogoeta: izaera, garrantzia eta aurrerabidea • III.1.- Arnasguneak non? Orain dela 30 urte inguruko egoera • III.2.- Arnasguneetako mintzaldaketa: zergatik? • III.3.- Dislokazio demografikoa • III.4.- Arnasgunea bizirik eta indarrean zaintzearen garrantzia • III.5.- Kritika: arnasguneak, nostalgiazko ihesbide? • III.6.- Labur bilduz:

  19. Arnasguneakzerzer • demographically concentrated : demagun, konbentzioz, biztanleen (edo solaskideen) gutxienez %80 euskaldun. • intergenerationally continuous: aitona-amonen hizkuntza bera ikasten dute ilobek etxean, eta hizkuntza horretan jolas egiten dute kalean, auzoan eta herrian beren kideko neska-mutilekin. • Errezilen garantizatua dago, gaur-gaurkoz, intergenerational continuityhori; Algortan, aldiz, ez.

  20. Arnasguneak non? Orain dela 30 urteko egoera • Urola bailara: Azpeitia eta Azkoitia, Errezil, Bidagoian eta Beizama, Zestoa eta Aizarnazabal, Getaria eta Aia arnasgune genituen 1975 inguruan. Ez, aldiz, Urola garaiko Zumarraga, Urretxu eta Legazpia. Erdibidean gelditzen ziren, gero eta erdaldun-kopuru zabalagoaz, Kostaldeko Zumaiaeta Zarautz. • Tolosaldea: Aduna eta Asteasu, Larraul eta Alkiza, Albiztur eta Legorreta, Elduain eta Hernialde, Belauntza eta Berastegi, Leaburu eta Gaztelu, Legorreta (aurreko lerroan lehendik aipatua) eta Ikaztegieta, Alegi eta Altzo, Lizartza eta Orexa, Baliarrain eta Abaltzisketa, Amezketa eta Bedaio. Hortik kanpora zeuden dagoeneko, aldiz, biztanle gehieneko Tolosa herriburua alboko Ibarra eta Berrobirekin, eta N-1eko Anoeta, Billabona, Andoain eta Zizurkil. • Goierri: Inguru horretatik kanpora zegoen, garbi-garbi, Ordizia-Beasain-Lazkao bilgunea: hots, Goierriko biztanle gehien biltzen dituen kale-giroa. Olaberria (behe)ak eta Zegamak ere utzia zioten arnasgune izateari. Kontzeptu horren barruan sartzekoak ziren, aldiz, Itsasondo eta Arama, Zaldibia eta Ataun, Idiazabal eta Segura, Zerain eta Mutiloa, Gabiria eta Ormaiztegi, Itsaso eta Ezkio. • Deba ibarra: Hor sartzekoak dira Oñati, Leintz-Gesaltza eta Elgeta. Arabakoa izan arren multzo horretan sartzekoa genuke osorik, ikuspegi geolinguistikotik, Aramaio. Goien-barren harturik Deba bailararen bizkarrezurra osatzen duten udalerri industrialdu ugariak, aldiz, arnasgune horretatik kanpoan zeuden dagoeneko. Bergarak eta Antzuolak bakarrik eusten zioten aski euskaltasun-maila ohargarriari. Egia da, aldiz, udalerri horietako zenbaitek (Debak eta Elgoibarrek, Eskoriatzak eta Aretxabaletak kasu) nekazari giroko auzo euskaldun petorik bazutela. Udalerriak berak, bere osoan hartuta, galdua zuen ordea arnasgune izaera hori.

  21. Orain dela 30 urtekoarnasguneenjarraipena: Bizkaikozerrenda • Lea-Artibai: Ondarroa eta Berriatua izan ezik udalerri guztiak hemen sartzekoak dira: Izpaster eta Lekeitio,Mendexa eta Gizaburuaga, Amoroto eta Murelaga, Markina eta Etxebarria, Mallabia eta Ziortza. • Busturialdea: Bermeo, Forua, Gernika, Kortezubi eta Arratzu arnasgunetik kanpora gelditzen ziren, halere. Barruan, aldiz, Mundaka eta Sukarrieta, Elantxobe eta Ibarrangelu, Ea eta Murueta, Arteaga eta Ereñu, Errigoiti eta Nabarniz, Muxika eta Mendata, Gorozika eta Ibarruri. • Uribe-Butroe: Sopela eta Lemoiz, Maruri eta Bakio, Laukiriz, Gatika eta Maruri, Mungia eta Meñaka, Arrieta eta Fruiz, Gamiz-Fika eta Morga. Kanpoan ziren, aldiz, Plentzia eta Gorliz, Barrika eta Urduliz. • Arratia: Areatza-Villaro kanpoan gelditzen zen, bere ingurumen gehiena barruan ordea: Zeberio eta Arantzazu, Gaztelu Etxabeitiaeta Dima, Orozko eta Zeanuri. Barruan zeuden, baita ere, Ubidea eta Otxandio alde batetik, eta Mañaria bestetik.

  22. Arnasguneetakomintzaldaketa: zergatik? • 1.- Hizkuntza erabiltzeko debekua • Demagun, eskola-munduari dagokionez, XVIII. eta XIX. mendeetako eraztun-metodo zigorbidezkoa, edota 1902-03ko arauzko debeku zorrotzak. Debeku-kontua ez da eskola-munduan bakarrik aplikatu izan: beste zenbait jardun-esparrutan ere bada debeku-politikaren adibide mingarririk  • 2.-Dislokazio fisikoa • Gosetea, katastrofe naturalak eta norbaitek (beste herri batek edo beste pertsona batzuk) eragindako txikizioak (gerrak eta gerraondokoak, genozidioa, “scorchedearth” edo “tierraquemada”-ko inbasio-politikak, mehatze- eta oihan-esplotazio neurrigabea eta, berrikitanago, airea, ura, lurra, fruitu-landareak, animaliak eta are gizakiak berak pozointzea,.. • 3.- Dislokazio demografikoa • Hiztun-elkartea (edota bere baitako hiztun-talde jakin bat) dentsitatez eta, batez ere, kontzentrazio fisikoz nabarmen ahultzea, gero azalduko diren fenomeno jakinen ildotik. Dentsitate eta kontzentrazio horren faltan, nork bere hizkuntza bereko hiztunekin beren hizkuntza horretan jarduteko aukera eta beharra nabarmen ahultzea. • 4.- Dislokazio soziala • Gizarte (berri)aren ordainsari-sisteman hiztun-talde horretako kideak gero eta beste hizkuntzaren beharrago gertatzea. A hizkuntzako hiztunak, gizartean aurrera egingo badu, B hizkuntza ondo menderatu beharra eta, hainbat jardun-esparru eta hainbat harreman-saretan, ezinbestean B hizkuntzan jardun beharra. • 5.- Dislokazio kulturala • Gizarte molde berriak eragindako lehen ez bezalako bizimoduak eta, oro har, modernizazioak berekin dakartzan berrikuntzak B hizkuntzaren indargarri eta A hizkuntzaren galgarri gertatzea.

  23. Dislokazio demografikoaren iturriak 1.- A hiztunen emigrazioa (nagusiki) B hizkuntza egiten den hiztun-herrira (hiztun-elkartera, hiztun-taldera). Adibidez Ameriketara joandako euskaldunak, iparretik zein hegoaldetik. • 2.- B hiztunen immigrazioa A hiztunen herrira (elkartera, taldera). Adibidez, 1955etik 1975era arteko immigrazio bortitza EAEn eta Nafarroan. • 3.- A hiztunen haurgintza nabarmen ahultzea (kasu estremoetan, erabat etetea). Adibidea begien bistan daukagu: 1977an 41.000 haur jaio ziren EAEn. Kopuru hori 16.000 eskasera jaitsi zen urte gutxiren buruan eta 20.000ra iritsi ezinik-edo ari gara. Europako azkenak omen gara, haurgintza-tasan.

  24. Arnasgunea bizirik eta indarrean zaintzearen garrantzia • Kontzentrazio demografikoa: euskaldunek euskaldunekin hitz egiteko aukera betea ; • Transmisio naturala indarrean egotea: belaunez belauneko harreman-katea bizirik; • Bi ezaugarri horiei esker, euskarazko mintzajarduna berez bezala sortzen da bertan, aparteko interbentzio instituzionalik gabe; • Hori da, azken-azkenean, arnasgunea arnasgune ez direnetatik gehien bereizten duena

  25. Kritika: arnasguneak, nostalgiazko ihesbide? • Firstthingsfirst: Bizirik eta osasuntsu dauden hizkuntza guztiak (begiratu ezker-eskuin, ea salbuespenik ikusten duzuen) demographicconcentration eta institutionalreinforcement horretan oinarriturik daude. Ongi antolatzen eta behar duten babes-neurriz hornitzen badira, arnasgune horiek dira euskarak gaurkoz dituen zurkaitz-gune eta bizitasun-pizgarri sendoenak. • Ghettorik ez. Kontzentrazio demografikoa eta ghettoa ez dira, urrundik ere, sinonimoak. Zenbat eta euskaldunak elkarren peganteago bizi, hainbat eta anparo handiagoa emango diote batak besteari, erdaldunak euskara ikastera eta euskaldun motelak (ele-erasanak) hiztun sendoago bihurtzera bultzatzen dituzten “socialnorms” eta “interactivesituations” direlakoak (hots, gizarte-arauak eta elkar-eraginezko situazioak) ugarituz. • Euskara-erdaren arteko oreka modu bat: Gizaki gehienon eguneroko bizibide arruntean oinarri-oinarrizkoak diren esparru bakar batzuetan bederen euskarak nagusi izaten jarraitu dezakeela

  26. IV.- Oraingo egoera: zenbait ezaugarri eta hainbat erronka • IV.1.- Gazte euskaldunen emigrazioa • IV.2.-.- Inmigrazioaren goraldi berria • IV.3.- Bilakaera ekonoteknikoa • IV.4.- Bilakaera soziokulturala • IV.5.- Familiak eta ingurumen hurbilak lehen baino babes-indar ahulagoa • IV.6.- Lurralde-antolamenduaren bilakaera • IV.6.1.- Bide-sare berritua. • IV.6.2.- Hiriak gainezka egin du eta kanpora irten da • IV.6.3.- Industriaren kokaera berria • IV.6.4.- Harreman-sare berriak • IV.7.- Labur bilduz

  27. Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE-saioetan • a) posible al da gertuko harreman-sare informaletan eragitea, jardun-esparru nagusietan eragin gabe? • Alderantziz garbiago: “goian” eragiteak bakarrik ez du, besterik gabe, behean aldeko ondoriorik.Ikus Aramaioko eskola. • b) non eta nola jarri behar dira lehentasunak, eta horren arabera noiz-nola mugatu lehentasunezkoak ez diren esparruetako saioak?; • Hiztun-elkarteen (harreman-sare, auzo, udalerri ,bailara edo eskualde mailako hiztun-talde aktiboen) belaunezko belauneko transmisioa oinarri: hori da lehentasuna. Transmisio horri laguntzen dioten, eta efektua erlatiboki bizkor (ez 50 urteren buruan) dakarten elementuak lehenetsi behar dira • c) udalerri bateko lan-programetan zeintzuek elikatzen dute HINBEko 6. urratsa, eta zeintzuek ez? • Hiztun aktiboen kontzentrazio demografikoa eta belaunez belauneko jarraipena indartzen dutenak edo, gutxienez (oso inportantea da hori, hemen eta orain) ahultzen ez dutenak.

  28. V. Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE-saioetan • V.1.- Ganorazko euskal girorik gabe, etorri oneko hiztunik ez. • V.2.- zer etekin du jardun-esparru “nagusi”etan eragiteak, horien bidez gertuko harreman-sare informaletan eragiteko? • V.3.- Posible al da gertuko harreman-sare informaletan eragitea, jardun-esparru nagusietan eragin gabe? • V.4.- non eta nola jarri behar dira lehentasunak, eta horren arabera noiz-nola mugatu lehentasunezkoak ez diren esparruetako saioak?

  29. Ganorazko euskal girorik gabe, etorri oneko hiztunik ez • Etorri oneko hiztunak behar ditu edozein hiztun-taldek, hizkuntza horretan funtzionatuko badu. • Ez, ezinbestean, hiztun garbiak eta jatorrak, “gure aurrekoen pare eta guztiok egiten dugun moduan” hitz egiten dakitenak. • Bai, ordea, etorri onekoak: esan behar dutena esateko gai direnak, “aski euskera xelebrean” jardungo badute ere: hitz-etorria, fluency.

  30. VI.- Azken gogoeta-saioa • VI.1.- Euskara ez doa, oro har, berehala galtzera • VI.2.- Elebitasuna, euskaldunon bizi-aukera bakarra • VI.3.- Euskarak “bere lekua” behar du, galduko ez bada • VI.4.- Perspektiba horretan txertatu behar dira eguneroko mintzajardun arrunta eta harreman-sare informalak • VI.5.- Eguneroko harreman-sareen ondorioa corpus-plangintzan

More Related