40 likes | 211 Views
LAN PRAKTIKOA. Talde txikitan. Praktika egiteko orientabideak. Irakasleek egokitzapen asko egin ditzakete ikasleen premien arabera. Batzuk sartzeko egokitzapenak izango dira, eta beste batzuk curriculumari eragiten diotenak; beraz, egokitzapen-esparrua oso zabala izan daiteke.
E N D
LAN PRAKTIKOA Talde txikitan
Praktika egiteko orientabideak • Irakasleek egokitzapen asko egin ditzakete ikasleen premien arabera. Batzuk sartzeko egokitzapenak izango dira, eta beste batzuk curriculumari eragiten diotenak; beraz, egokitzapen-esparrua oso zabala izan daiteke. • Hainbat hezkuntza-premia bereziri emandako erantzun inklusiboaren ezaugarriak landuko ditugu. • Imajina ezazue desgaitasuna duen ikasleren bat duzuela klasean (asperger nahastea; itsutasuna edo gortasuna duen ikaslea; gaitasun handiak dituena; mugitzeko ahalmen-urritasuna duena!); hurrengo laukia kontuan izanda, iradoki itzazue egin daitezkeen egokitzapenak.
Praktika egiteko orientabideak: - Gehienez 10 orri. - Letra: Arial 11, lerroartea 1,5. - Lanak derrigorrez hiru maila kontuan izan behar ditu (ikastetxea, ikasgela eta indibiduala) eta kasuaren arabera elementu desberdinak gehiago garatu behar izango dira. Erabilitako bibliografia eta web-interesgarriak ere sartu beharko dira.