50 likes | 319 Views
Materiaren azterketa Grezia klasikoan hasi zen, duela 2 400 urte, gutxi gorabehera. Garai hartan, bi pentsamolde izan ziren nagusi:. Materia ez-jarraitua da. Materia jarraitua da. ideia hori defendatu zuten. ideia hori defendatu zuten. Leuzipok eta Demokritok.
E N D
Materiaren azterketa Grezia klasikoan hasi zen, duela 2 400 urte, gutxi gorabehera. Garai hartan, bi pentsamolde izan ziren nagusi: Materia ez-jarraitua da Materia jarraitua da ideia hori defendatu zuten ideia hori defendatu zuten Leuzipok eta Demokritok Enpedoklesek eta Aristotelesek teoria horren arabera, materia hauen konbinaketa da: teoria horren arabera, hauek dira materiaren osagaiak: hau esan nahi du: hau esan nahi du: Materiaren zatigarritasunak muga du Atomoak (partikula zatiezinak eta aldaezinak) eta hutsa Materia mugarik gabe da zatigarria Lau elementu eta lau ezaugarri Aurrera
Leuziporen eta Demokritoren ideiak ez ziren onartu garai hartan, Aristotelesenak onartu ziren (okerrak ziren, ordea). XIX. mendearen hasieran, J. Dalton zientzialari ingelesak proposatutako teoria atomikoari esker, materia atomoz osatuta zegoelako ideia berreskuratu zuten zientzialariek. Horrela, ordura arte egindako aurkikuntza esperimental asko azaldu ahal izan zituzten. Zientzia-jakintzaren bilakaera XIX. mendera arte onartutako ideia Materia jarraitua (Aristoteles) Gaur egun arte onartutako ideia Materia ez-jarraitua (Leuzipo eta Demokrito) Errefusatutako ideia Teoria atomikoa K.a. IV. mendea XIX. mendea
Daltonen teoria atomikoak hipotesi hauetan du oinarria: • Materia partikula txiki diskretu, aldaezin eta tamaina finkokoez osatuta dago. Atomoak dira partikula horiek. • Substantzia bereko partikulak berdinak dira elkarren artean, baina beste substantzia baten partikulen desberdinak dira. • Konposatu kimikoak sortzen dira zenbait substantziaren atomoak elkartzean. • Erreakzio kimikoetan, jatorrikoaz bestelako modu batean berrelkartzen dira atomoak, baina ez dira sortzen, ezta suntsitzen ere.
Gaur egun, teoria atomikoa garatuago dago, eta badakigu materia osatzen duten atomoak beste partikula txikiago batzuek osatzen dituztela. Partikula horiek elektroiak, protoiak eta neutroiak dira. Protoia eta neutroia atomoaren nukleoa osatzeko elkartzen dira, eta elektroia, berriz, biraka higitzen da nukleoren inguruan, azala izeneko eremuan. Nukleoaren eta azalaren artean hutsunea dago. Elektroiek karga negatiboa dute, eta protoiek, berriz, positiboa. Materia elektrikoki neutroa denez, atomo neutro batean elektroi adina protoi daude. Irudian, karbonoaren atomoa ageri da.
Ariketak • Nola liteke Aristotelesen ideiak horrenbeste mendez onartzea, okerrak baziren? • Materia jarraitua dela esateak esan nahi du mugarik gabe zatitu daitekeela zati txikiagotan. Nork defendatzen zuen ideia hori? • Bilatu informazioa lau elementuen eta lau ezaugarrien teoriari buruz, eta adierazi haien izenak. • Zertan dira desberdinak Daltonek proposatutako atomoari buruzko teoria eta gaur egun atomoei buruz dakiguna?