300 likes | 561 Views
GERRAURREKO LITERATURA: PIZKUNDEA. Testuinguru sozio-kulturala (1923-1936) POLITIKA. Miguel Primo de Riveraren diktadura (1923-1930) Abertzale kutsuko alderdi, langile-elkarte…debekatu. Euskalgintza ezerezera behartu. Bigarren Errepublika (1931-1936)
E N D
Testuinguru sozio-kulturala(1923-1936)POLITIKA • Miguel Primo de Riveraren diktadura (1923-1930) • Abertzale kutsuko alderdi, langile-elkarte…debekatu. Euskalgintza ezerezera behartu. • Bigarren Errepublika (1931-1936) • Mundu mailako 1929ko krisiak behartua, Primo de Riverak kargua utzi. • Herri bozketa bidez, Bigarren Errepublika ezarri zen.
Testuinguru sozio-kulturala(1923-1936)POLITIKA • Lehen Autonomia Estatutua • Legeak egin nahiz betearazteko gaitasun handiagoa • Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza (1936) • Errusiako Iraultza (1917) • Ideologia ezkertiarraren hedakuntza eta alderdi sozialista eta komunisten ugaritzea Mendebaldeko herrialdeetan. • TOTALITARISMOA EUROPAN: ideologia iraultzaileen aurka (Hitler, Franco, Mussolini) • Egoera honetan kokatu behar dira Gerra Zibila eta Bigarren Mundu-Gerra.
Testuinguru sozio-kulturala(1923-1936)KULTURA • Aurreko belaunaldiekin haustura:abangoardismoa (arte autonomoa, didaktismoa edo irakatsi morala alde batera utziz). • Literaturan: espresionismoa (Brecht), ultraismoa (Borges), dadaismoa (Tzara), surrealismoa (Breton) • Arte plastikoetan (pinturan bereziki): espresionismoa (Kandinsky), kubismoa (Picasso) eta surrealismoa (Dalí)
Gerraurrea • Euskal irakaskuntzaren hastapenak • Eusko Ikaskuntzaren biltzarra (1918): irakaskuntza euskalduntzeko beharra • Ikastolen sorrera: hezkuntza herritarra, klase sozial orori irekia, euskalduna, kristaua eta pedagogi korronte berrien aldekoa. • Eusko Ikastolen Batza (1932) • Lehen eskola-liburuak: Umearen laguna (1920), Xabiertxo (1925), Martin Txilibitu (1931)
Gerraurrea • Euskalgintzaren eragileak • Aitzol (1896-1936) • Prentsako artikulu mordoa idatzi eta eragin handia garaiko giro politikoan (1936an fusilatua) • Berari zor zaio euskal kulturaren sustapena eta euskal literaturaren Pizkundea. • Euskaltzaleak elkartea sortu zuen (1927). • Euskal Olerti-Egunak • Euskal Antzerti-Egunak • Euskal Eleberri-Egunak
LIRIKA: OLERKIGINTZAREN PIZKUNDEA • Arlorik landuena eta aberatsena • Aurreko poeten abertzaletasuna oinarri, baina literatura europarraren ildoari jarraitu.
LIRIKA: OLERKIGINTZAREN PIZKUNDEA • Gerraurreko idazleen hainbat ezaugarri: • Zuztar erromantikoak: • Galtzen doazen ohituren nostalgia • Subjektibotasun handia (sentimenduen adierazpena) • Izadiaren eta itsas zein baserri-giroaren erakargarritasuna (hiriari kontrajarriz) • Euskararen goraipamena baina europar ereduetara hurbilduz • Galdera existentzialak (bizitzaren zentzua…) • Elitismoa (kultura jasoaren jabeei zuzendua)
Lirika: “Xabier Lizardi”(1896-1933) • Jose Mari Agirre “Xabier Lizardi” (1896-1933) • Zarautzen jaio eta Tolosan bizi. • Biotz-begietan(1932). Umezurtz olerkiak (1934) hil eta gero. • Estilo berria: zehatz eta trinkoa, elipsiz betea (zaildu ulermena) • Izadiaren (naturaren) pertsonifikazioa: izadia sinbolo bihurtzen du, errealitatearen metaforak egiten ditu. Bultzi-leiotik
Lirika: Esteban Urkiaga “Lauaxeta”(1905-1937) • Laukizen jaioa. • Eguna egunkarian kazetari, atxilotu eta fusilatu zuten arte. • Bi liburu: Bide barrijak (1931), Arrats-Beran (1935) • Estiloa: • Izadiaren garrantzia (edertasunaren adierazpen gisa) • Sinbolismoa • Garbizaletasuna (neologismoak) • Europako korronte modernoen jarraitzaile (garaiko ardura eta kezkak transmititzeko joera).
Lirika: beste olerkari batzuk • Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961) • Joakin Bedoñakoa “Loramendi” (1907-1933)
Narratiba: • Ez zuen olerkigintzaren arrakasta eta ospea lortu. • Ez zen eleberri askorik idatzi (gehienak garaiko aldizkarietan) • Hainbat idazle: • Agustin Anabitarte “Anabi” (1891-1981) • Tomas Agirre “Barrensoro” (1899-1982) • Jean Barbier (1875-1931)
Dramatika: Antzerkiaren Urrezko Aroa • Olerkigintzarekin batera genero arrakastatsuena. • Garbizaletasunetik askeago eta egunerokotasunetik gertuago • Antzerti-Egunak (Euskaltzaleak): sariketa bidez antzerkigile hasiberriak bultzatzeko • Denbora-pasarako sortuak, hartzaile-kopuru zabal bati zuzendua. • Nahaspila handirik gabe, irakaskizuna eskaintzera bideratuta (jendea hezteko).
Dramatika: Antzerkiaren Urrezko Aroa • Antonio Maria LABAIEN (1898-1993) Tolosa. • Ostegun-Gizena (1930), Euskal-Eguna (1930), Mateo Txistu (1932), Irunxeme (1936) • Testu laburrak (2/3 ekitaldikoak), tonu ludikoa • Antzerti aldizkariaren sortzaile (1932): • hilabetekaria, 54 ale argitaratu, egun berrargitaratua. • Antzerki-sorkuntzarako euskarria, berriak, kritikak
Kazetaritza. Aldizkarien ugaritasuna. • Hegoaldeko aldizkarigintza: • Yakintza, 1933 (Aitzolen gidaritzapean) • Kulturaren arlo gehienak jorratu asmoz • Euskaltzale eta abertzalea • RIEV, 1907 (Julio Urkijok sortua) • Kalitate eta maila zientifiko handiko artikuluak • Bospasei hizkuntzatan (euskal gaiez) • Euskera, 1919 (Euskaltzaindiaren ) • Zeruko Argia, 1919 (Kaputxinoek sortua)
Kazetaritza. Aldizkarien ugaritasuna. • Iparraldeko aldizkarigintza: • Eskualduna, Baionan (1887) Louis Etxeberrik sortua. • Xede politikoa eta erlijiosoa • Gure Herria, 1921 • Iparraldeko idazle eta ikerlari nagusiak • Euskal gaiei buruzko lan interesgarriak (euskaraz eta frantsesez)
Galdera: 1 • Aipa itzazu gerraurreko giro nahasiaren arrazoi nagusienak.
Erantzuna: 1 • Miguel Primo de Riveraren diktadura (1923-1930) • Bigarren Errepublika (1931-1936) • Lehen Autonomia Estatutua (1936) • Errusiako Iraultzaren ondorioak (1917tik aurrera) • Totalitarismoa Europan
Galdera: 2 • Zein da garai honetako euskalgintzaren eragilerik nagusiena eta zergatik?
Erantzuna: 2 • Aitzol • Berari zor zaio euskal kulturaren sustapena eta euskal literaturaren Pizkundea. • Euskaltzaleak elkartea sortu zuen (1927). • Euskal Olerti-Egunak • Euskal Antzerti-Egunak • Euskal Eleberri-Egunak
Galdera: 3 • Aipa itzazu gerraurreko olerkarien hainbat ezaugarri.
Erantzuna: 3 • Gerraurreko olerkarien hainbat ezaugarri: • Zuztar erromantikoak: • Galtzen doazen ohituren nostalgia • Subjektibotasun handia (sentimenduen adierazpena) • Izadiaren eta itsas zein baserri-giroaren erakargarritasuna (hiriari kontrajarriz) • Euskararen goraipamena baina europar ereduetara hurbilduz • Galdera existentzialak (bizitzaren zentzua…) • Elitismoa (kultura jasoaren jabeei zuzendua)
Galdera: 4 • Zeintzuk dira Lizardiren estiloaren bi ezaugarri nagusienak.
Erantzuna: 4 • Estilo berria: zehatz eta trinkoa, elipsiz betea (zaildu ulermena) • Izadiaren (naturaren) pertsonifikazioa: izadia sinbolo bihurtzen du, errealitatearen metaforak egiten ditu.
Galdera: 5 • Hona hemen Lizardiren olerki baten zati bat: • Zeren irudi da “asaba zaarren baratza”? □ Arbasoengandik jasotako ohitura eta bizimoduarena. □ Arbasoek galtzen utzitako soroarena. • Zati horretan zertan nabari da sinbolismoa? Ba al du erromantizismoaren zantzurik? Zertan?
Erantzuna: 5 • Arbasoengandik jasotako ohitura eta bizimoduarena. • Alegoria bat da guztia. • Erromantizismoaren ezaugarrietako batekin badu zerikusia: iraganaren nostalgia. Amona zaharra dugu joatear dagoen mundu baten sinboloa.
Galdera: 6 • Garaiko antzerkigintzaren ezaugarri nagusienak aipatu.
Erantzuna: 6 • Jendearekiko hurbiltasuna (hizkuntza eta estiloan). • Denbora-pasarako sortuak, hartzaile-kopuru zabal bati zuzendua. • Nahaspila handirik gabe, irakaskizuna eskaintzera bideratuta (jendea hezteko).
Egilea: Maite Goñi Eizmendi • Euskaljakintza • Jakintza Ikastola (Ordizia) • Euskara, DBHO 2