230 likes | 440 Views
BAGERA : Bidea marraztera goaz! XXI. mendeko Donostia euskaldun! Zatoz zu ere San Telmora! Maria-Jose Azurmendi 2013-5-14 POZIK BIZI GARA EUSKARAZ! : 1. Euskararekiko diagnosia 2. Euskal Herriko gizartea 3. Euskararen historia 4. Diskurtsoak eta ikurritzak (lemak, leloak).
E N D
BAGERA: Bidea marraztera goaz! XXI. mendeko Donostia euskaldun! Zatoz zu ere San Telmora! Maria-Jose Azurmendi 2013-5-14 POZIK BIZI GARA EUSKARAZ! : 1. Euskararekiko diagnosia 2. Euskal Herriko gizartea 3. Euskararen historia 4. Diskurtsoak eta ikurritzak (lemak, leloak)
DIAGNOSIAAMIA eredua: euskararen erabilerarekiko, hemen norbanako mailan aplikatuz (1)(Ezagutza-Klusterra, Arrizabalaga et al. 2005)
1. AMIA, AHULEZIAK(BARNEKO + KONTRAK0) (2) Erdalduna izatea, euskaldun aktiboa ez izatea, familian euskaldunik ez izatea, hezkuntza ez euskaraz egitea, euskaraz espainieraz baino gutxiago jakitea, ohiturak espainieraz egiteko, estresa zein hizkuntzan aukeratzerakoan (Badu-Bada), espainieraz eroso eta euskaraz konfiantza gutxirekin, beldurra zenbait testuingurutan edo pertsonekin, sare soziala erdalduna; garrantziaren kontzientzia falta, motibazio falta, interesa falta, pozik euskara ez jasotzea; edo euskararen kontra egitea, euskararekiko identitatea zatitzailea dela sinistea, euskararekiko diruak kentzearen aldekoa, instituzio erdaldunen aldekoa izatea,…
1. AMIA, MEHATXUAK(KANPOKO + KONTRAKO)(3) Zonalde erdaldunean sortu+bizi, familian euskaldunik ez izatea, hezkuntzan A-ereduan ikasia izana, sare erdalduna izatea, giro erdaldunean bizi, ikusi+entzun espainieraz ia bakarrik, euskarari errentagarritasun eskasa ikustea, prestigioa ere eskasa sumatzea,…; Euskal Herriak berezko Estatua ez izatea, ukipen egoerako menpekoa izatea, egoera ez-demokratikoan egotea, etika ekolinguistikoa ez gordetzea, Europako gomendioak ez betetzea, hezkuntzan eta kulturan gabeziak, administrazioa menperatuta, ekonomia ere menperatuta, beharrezkoa ez izatea, lidergoa duten askok erdaldunak izatea, boterea dutenak asimilazio politika erabiltzea euskal hizkuntza + kulturarekin,…
1. AMIA, INDARGUNEAK(BARNEKO + ALDEKO) (4) Euskaldun aktiboa izatea, euskaraz espainieraz baino gehiago edo hainean jakitea (formalki+informalki), familia euskalduna izatea, hezkuntzan D-ereduan ikasia izana, Unibertsitatean ere euskaraz ikasia izana, sare soziala euskalduna nahi izatea, euskararen indarberritze + biziberritzearen aldekoa izatea, motibazio integratiboa gehienbat izatea (baita instrumentala, komunikatiboa, … ere), Euskal Herriarekin eta Euskararekin identifikatzea, euskararen aldeko independentziarekin bat etortzea, ahal den neurrian euskaraz bizitzea (lanean, administrazioan, ekonomian, solasaldian, erosketetan, hedabidetan,…), elkarteren batean (BAGERAn, adibidez orain) edo ekintzaren batean (KORRIKAn, adibidez) partehartzea, …
1. AMIA, AUKERAK(KANPOKO + ALDEKO) (5) • Sare euskalduna izatea, zonalde euskaldunean sortu+bizi, ikusi+entzun euskaraz gehienbat, euskararen balio erantsia, errentagarritasuna, prestigio soziala handia eta erakargarria eranstea (lidergoak ere euskaldunak direnak aprobetxatuz), instituzioak + erakundeak + elkarteak + taldeak + pertsonak euskaldunak aprobetxatzea ere, euskaraz bizitzea eta horrela pozik bizitzea,…; • Errazena litzateke: berezko Estatua lortzea, egiazko berezko politika linguistikoa izatea, egoera demokratikoan egotea, etika ekolinguistikoa gordetzea euskara normaltzeko (bere indarberritze+biziberritze prozesuaren bitartez), hizkuntza normala eta ofiziala (benetan) izatera iristea, Euskal Herri osoa euskalduntzea (zonalde linguistikoak bereizteko beharrik ez izateko), Euskara normaldu ondoren eta herritarrak euskaldunak izatea lortuz, baita “eleanizduntasun indibiduala” ere bultzatzea,…
2.1. E.H.ko GIZARTEA: ANIZTASUNA E.H.ko Gizartea oso egoera anitzean eta konplexuan dago, nahiz eta Europan egon eta erlatiboki txikia izan. Bereiztu ohi ditugu, orokorrean eta euskararekiko ere, ondoko alderdi anitzak, AMIA bitartez aztertu beharrekoak ere, diagnosia ziurrera iritsi ahal izateko: • Zonalde politikoak, Espainia eta Frantzia Estatuen menpekoak, … • Ukipen egoeran egonda, Euskal Herriko politika, ekonomia, hizkuntza, kultura,… menpeko pozizioandago, libertaterik gabe aukeratzeko eta ezartzeko, … • Zonalde sozio-linguistikoak, positiboki erabili ordez (euskalduntzeko, programa bereziak eta egokituak erabiliz, adibidez), negatiboki erabiltzen dira askotan (euskalduntzea oztopatuz), … • Eremuak: familia, hezkuntza, lana, solasaldia, ekonomia, administrazioa, kalea, hedabideak, … • Arloak: zientzia ezberdinak, adierazpen kulturalak, …
2.2. E.H.ko GIZARTEA:ANALISI+APLIKAZIO MAILAK (1) Psikologia Sozialak, eta beste zientzia batzuk ere, bereiztu ohi dituzte baita “pertsonekin” lotzen diren egoera anitzak ere, edo “analisi eta aplikazio mailak”: • PERTSONAK: (1) Norbanakoak, bakoitzaren nortasunarekin, identitatearekin, bere indar-guneak eta ahuleziak, … (2) Pertsona-artea, helburuak, erkaketa, harremanak, komunikazioak, berdintasuna bai/ez, positiboki bai/ez, … • TALDEAK: (1) Talde bakoitza, helburuak, barne-antolakuntza + aniztasuna + harremanak, ondo sentitzearen beharra, … (2) Talde-artea, helburuak, erkaketa eta posizioak, harreman positiboak bai/ez, berdintasuna bai/ez, inposizioa bai/ez, adostasuna bai/ez, komunikazioak eta pertsuasioa, “artaldi” eta “ardi beltza”ren fenomenoak, …
2.2. E.H.ko GIZARTEA:ANALISI+APLIKAZIO MAILAK (2) • ORGANIZAZIOAK: (1) Elkarte sozialak (pribatuak): Bagera, Soziolinguistika Klusterra, Kontseilua, AEK, ... (2) Instituzio ofizialak (publikoak): Jaurlaritza, Parlamentua, Aldundiak, Udaletxeak, Eudel,…; baina falta zaigu garrantzitsuena: gure berezko Estatua. (3) Erakunde erdi-sozialak + erdi-ofizialak (erdi-pribatu + erdi-publikoak): Unibertsitateak, Alderdiak, Sindikatuak, Konfebask eta Adegi, Udalbiltza, KutxaBank, EkoGune, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, ... • Mugimendu sozialak: maila berezia dena, nahiz eta jende askokoak izan, organizazio eskasekoak direnak gehienetan. Gurean nahiko errazak dira. • Auzolan: berezia, nahiko erraza zori onez, beharrezkoa. • Manifestazioak: bereziak, errazak hemen, … • Festak: bereziaz gain, pozgarriak, egokiak euskararako.
2.2. E.H.ko GIZARTEA:ANALISI+APLIKAZIO MAILAK (3) • Maila guzti hauek oso garrantzitsuak dira euskararekiko: onerako eta txarrerako ere, hauetan ematen direlako eragina duten kanpoko faktore nagusiak: bai Aukerak (aldekoak) eta baita Mehatxuak (kontrakoak) ere. Bietatik ematen dira egunean euskararekiko, batez ere bereiztu ditugun hiru organizazio mota hauetan. • Hala ere, zenbat soziologo esaten dute “mundu likido, gaseoso” batean bizi garela: zalantzagarria, aldakorra, ziurgabetasunekoa,…, bultzatzen duena bai taldeak, eta baita bestelako gizarte mailak ere, funtsik gabekoak eta mantendu ezinekoak gertatzea, gehienbat gazteen artean: horrela ote da gurean ere, euskararekiko?, zein neurritan?
2.2. E.H.ko GIZARTEA: ANALISI+APLIKAZIO MAILAK (4) ESTATUA da organizazio nagusia, instituzio ofizial eta publikonagusia, gizarte bateko edozein gauza garrantzitsurako beharrezkoa dena, baita euskararen normalkuntzarako ere: oraindik ez duguna, nahiz eta ezinbestekoa izan. • Honi buruz ere, badago eztabaida egin beharra gure artean, zeren hau lortzea behar luke izan lehentasunezko helburua, hori lortu eta gero litekeenak direlako bestelako helburuak lortzea: demokrazia izatea, krisi ekonomikoa konpontzea, krisi ideologikoa gainditzea, eta abar, eta ez alderantziz, Euskal Herriaren kontrakoek sinistu arazi egin diguten bezala (ORREAGA Elkartea, 2013). • Esango nuke, bi Estatu dominatzaileak (Espainia eta Frantzia) nahiko lortu dutela gurekin gu “babesgabetasun ikasia” moduan funtzionatzea, zori txarrerako. • Euskal Herria berezko estatu normala izateak ekarriko luke, besteak beste, EUSKARA gure hizkuntza ofiziala lortzea eta normala izatea, Europan normalak diren bezala beste askok.
2.3. E.H.ko GIZARTEA:ARTEKOTASUNA • Hau da, egun, zerbait geoz eta gehiago gertatzen ari zaiguna gurean, euskararekiko gehien bat, gure zori onerako: 1) bai elkarte-artean, 2) elkarte eta erakunde artean, 3) erakunde-artean, 4) erakunde eta instituzioen artean, 5) guzti hauek eta pertsona edo talde artean ere. • Esango nuke, gure berezko Estatua lortu arte, egoera hau dela, jadanik egunean, aukera aberatsena euskararen indarberritzean eta biziberritzean eragiteko, praktikan behintzat. Esango nuke ere miraria dela horrenbeste organizazio ezberdin egotea, Euskal Herri osoan, euskararekiko, nik dakidan neurrian erabat berezia dena gure Herri honetan, sinistu ezina gertatzen dena nazioarteko soziolinguistika aplikatuan. • Horregatik ere, harrigarriagoa zaigu ikustea zenbait energia inbertitzen dugun euskararen biziberritzean, lortzen dugun etekin eskasarekin erkatzen badugu (nire iritziz, noski): nola da posible azken 40 urtetan lortu dena asko dela, lorpen oso positiboa dela, esatea?, nola sinistu daiteke horrelako diskurtsoa?, ezagutzen al dugu euskararen historia?
3.1. EUSKARAREN HISTORIA MOTZA, EAEan (1) • Euskara jakite mailan, nola azaldu: 1) 1900-1970 arteko 70 urtetan, eta 2) 1970-2010 arteko 40 urtetan gertatu zaiguna?, nahiz eta horrenbeste energia soziala erabili euskalduntzean?: arrazoi nahikoa, hau, Euskal Herria berezko Estatua lortzeko ekitearen beharra. • 1900ean: populazioaren %80 inguru euskalduna zen, eta hauen artean erdiak (populazioaren %40) euskaldun elebakarrak, erdaldun elebakarrak %20 zirelarik, eta • 1970ean: euskaldun elebakarrak desagertu dira, euskaldunak elebidunak (aktiboak, suposatzen da) bihurtu dira eta bakarrik populazioaren %24 inguru dira, eta erdaldun elebakarrak berriz %75 dira. Hau da 70 urtetan gertatutakoa. • 2006ean: (EJ/GV, 2008), 16 urte eta gehiagokoen artean: elebidun aktiboak populazioaren %30,1 dira, elebidun pasiboak %18,3 dira, eta erdaldunak %51,5 dira. Hau da: 40 urtetan lortu dena populazioaren euskalduntze prozesuan, bakarrik da: 1) erdaldunak %75tik %51ra pasatzea, 2) euskaldunak, denak elebidunak izatea: aktiboak %24tik %30ra pasatzea, eta %18 pasiboak lortzea. 70 eta 40 urtetan gertatutakoa antzekoak al dira? • Badakigu ere elebidun aktiboak: 16 urte baino gutxiago duten haur eta gazteen artean %65 inguruan dabiltzala; baita 16-24 urte artekoak %57,5 direla; edo Gipuzkoan %49,1 direla.
3.1. EUSKARAREN HISTORIA MOTZA, EAEan (2) • Euskara erabiltze mailan, egoera ez da hobea, azterketa guztiak adierazten duten bezala. • Arrazoi asko erabiltzen dira egoera hau azaltzeko: 1) teorikoak batzutan (adibidez “eredu matematikoa”, J.L.Alvarez-Txillardegi, X. Isasi), 2) enpirikoak bestetan, adibidez: eskolatik edo familiatik kanpo egoera erdalduna da nagusi, oraindik; euskaraz ez baduzu espainiera bezain edo gehiago ezagutzen, hizkuntza hauek erabiltzen dira errazagoa delako (“ekonomi-lege psikologikoa”); ikasi dena da batez ere “euskara formala”, baina ez “euskara informala”, hau izanik gehienetan erabilgarriagoa; aisialdian euskaraz erabiltzen ez dutenak, bestelako eremutan oraindik gutxiago erabiliko dute; zenbait eremutan derrigorrez espainiera erabili beharra (osasungoan, administrazioan, dendetan, tabernetan,…) ohiturak sortzen dituzte, nekezak gero aldatzeko direnak (“ekonomi-legearen” arabera); estresa ere dago zein hizkuntzatan hizketan hasi aukeratzerakoan; … • Guzti honengatik: 1) EUSKARAK ZENTRALITATEA bete behar du gure gizartean (zer da ba Euskal Herria?), 2) ERABAKI POLITIKOberriak ezinbestekoak ditugu, gure berezko Estatua lortu arte.
3.2. EUSKARAREN HISTORIA LUZEA, EAEan (1) (Badu-Bada Erakusketa: STM, 2012-13): “EL EUSKARA SE PERDIÓ DE FORMA NATURAL (?): 1768: Se prohibe el euskara en la enseñanza de las primeras letras (Real Cédula de Carlos III) 1772: Se prohiben los libros de contabilidad para comerciantes en euskara (R.C. Carlos III) 1776: Se prohiben los libros en euskara (Conde de Aranda) 1801: Se prohibe todo tipo de representaciones teatrales en euskara 1803: Una denuncia particular sobre castigos corporales infligidos por hablar euskara en la escuela 1857: Obligatoriedad de la escolaridad únicamente en castellano (Ley Moyano) 1862: Se prohibe el euskara en todo tipo de escrituras públicas 1867: Se prohibe el euskara en todo tipo de obras dramáticas (Real Orden de Isabel II) 1902: Orden en la que se castiga a los maestros que enseñan en su idioma o dialecto (R.O. de Alfonso XIII y Romanones)
3.2. EUSKARAREN HISTORIA LUZEA, EAEan(2) 1923: Prohibición del euskara en actos oficiales (Alfonso XIII y Primo Rivera) 1925: Se retiran los libros de texto en euskara y suspensión de empleo y sueldo a quienes enseñen en dicha lengua 1937: Prohibición de hablar en euskara 1938: Se excluye el euskara de los registros 1939: Exclusión del euskara en la rotulación de hoteles 1940: Excluido en Tribunales y Comercios 1944: Prohibido en las escrituras públicas 1947: Prohibido en las revistas 1948: Prohibido en las escuelas 1954: Prohibido en las radios 1964: Prohibido en discos y publicidad EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!” “EL VERDADERO MISTERIO DEL EUSKARA ES SU PERVIVENCIA, NO SU ORIGEN” (Koldo Mitxelena)
3.3. EUSKARA GAUR, EAEan: BIZIRIK DA … (Badu-Bada: STM, 2012-13)
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (1) • Gauden egoeran, eta oraingoz, Euskararen alde egiteabeharrezkoa zaigu, sentsu guztietan: 1) bai kuantitatiboki, populazioarekiko, 2) baita kualitatiboki ere, modu erakargarriak erabiliz. Adibidez, aipatu dugu zein garrantzitsua den euskararekiko artekotasuna bultzatzea: (1) bai euskararen aldekotasun aktiboa indartzeko, (2) baita euskararen presentzia, ikuspena + entzumena + idazmena ere, handitzeko eta gerturatzeko. • Egun, garrantzi berezia ematen zaio erabiltzen diren diskurtsoak nolakoak diren, aipatutako helburuak lortzeko, nolakoak behar duten izan erakargarriak gertatzeko, euskararen aldekotasuna indartzeko; besteak beste: 1) diskurtso positiboak behar dute izan: ikusmina sortu, partehartze gogoa piztu, estimulagarriak gertatu, motibagarriak izan, eta abar, 2) euskararekiko ikurritzak ere positiboak behar dute izan, bereziak, erakargarriak, estimulagarriak,…: “komunikazio konbentzitzaile + pertsuasiborako” modukoak.
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (2) • Horrela: 1) lehenbizi egin beharrekoa da nolakoak erabiltzen diren jakitea eta aztertzea, 2) gero proposamen batzuk emateko. Horretarako oso baliagarria zaigu BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 86 (2013, 1): Euskararen Framing berriaz, zenbaki monografikoa dena: (1) euskararekiko diskurtso berri baten beharra zergatik dugun + nolakoak behar duten izan aztertzen ditu, euskararen aldekotasun aktibo orokorra lortzeko, (2) nolakoak behar duten izan ere erabiltzen diren Euskararekiko ikurritzak, bizitza eta pozarekin lotuz; adibidez, nik proposatzen dut mintegi honek duen izenburua: Pozik Bizi Gara Euskaraz! • Ikurritzak asko ditugu, bai historikoki, baita egun ere, organizazio mota gehienak berea dutelako, mugimendu sozialak ere, ekintza askok ere,…; gainera, aldatzen joaten dira, horrela: 1) bai gure ahalmen sortzailea erakusten dugu, 2) baita harrigarria gertatzen da ere hartzaileentzako eta, horrela, eraginkorragoa. Adibide moduan, ondoan adieraziko ditut KORRIKAko historian erabili direnak, hau gertukoa zaigulako.
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (3) KORRIKAren historia: 1980an lehena (18 edizio), AEK Elkarteak antolatuz, E.H. osoa zeharkatuz, bakoitza bere ikurritza eta abestiarekin (Sustatu.com, 2013-03-24): • 1980 (1): Zuk ere esan bai euskarari (Korrika 1; Xabier Amuriza) • 1982 (2): AEK, euskararen alternatiba herritarraeta herriaren erantzuna euskararen alde (Korrika 2; Akelarre) • 1983 (3): Euskaraz eta kitto!(Korrika 3; Egan) • 1985 (4): Herri bat, hizkuntza bat!(Korrika 4; Lontxo Aburuza) • 1987 (5): Euskara, zeurea(Korrika 5; Oskorri) • 1989 (6): Euskara Korrika eta kittoeta Euskal Herriak AEK(Gu AEK-koak gara; Xanti eta Maider) • 1991 (7): Korrika euskara, euskaraz Euskal Herria(Korrika 7; Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspe) • 1993 (8): Denok maite dugu gure herria euskaraz(Aide Korrika; Tapia eta Leturia)
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (4) • 1995 (9): Jalgi hadi euskaraz(Bizi ganoraz; Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera) • 1997 (10): Euskal Herria Korrika! (Euskal Herria Korrika; Gozategi) • 1999 (11) : Zu eta ni euskaraz (1 eta 1; Joxe Ripiau) • 2001 (12): Mundu bat euskarara bildu (Big Beñat; Fermin Muguruza) • 2003 (13): Herri bat geroa lantzen (Gero bat gaurdanik; Mikel Laboa eta Ruper Ordorika) • 2005 (14): Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai! (Ni ere bai; Afrika Bibang) • 2007 (15): Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari (Heldu; Niko Etxart eta El Drogas) • 2009 (16): Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! (Ongi etorri laguna; Betagarri) • 2011 (17): Maitatu, ikasi, ari… Euskalakari(Pausoz pauso euskalakari; Gose) • 2013 (18): Eman Euskara Elkarri!(Bagoaz; Esne Beltza)
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (5) Beste adibide erakargarriak dira euskararekin jolastu + ondo pasa + lagunak egin + pozik bizitzea + … bultzatzen dutenak. Adibide moduan Kike Amonarriz jarri daiteke, gure artean ondo ezaguna delako: • “Kike Amonarriz: «Euskararekin jolasteko hamaika modu badaudela erakutsi digu»” • paperekoa.berria.info | gaur (2013-5-5): 14:13 | # “Filologo eta soziolinguista izaki, Kike Amonarrizek (Tolosa, Gipuzkoa, 1961) euskararekin ondo pasatzeko sistemak aurkitzea izan du betidanik kezka eta afizio. Txiste kontalari gisa, egin zituen lehen urratsak ETBn. 2006. urtetik, Mihiluze lehiaketan gauzatu du euskararekin jolasteko grina hori. Zortzi denboraldi, 1.117 saio eta 2.400 lehiakide inguru platotik igaro ostean, maiatzaren 15ean azken saioa emango dute. Indartsua izango da oso Biba Mihiluze: lehiakide bereziak eta ikus-entzuleentzako sariak” (zori txarrez, berriro ere,nire ustez; 15eko azken saioa zoragarria!)
BUKATZEKO:POZIK BIZIKO GARA EUSKARAZ! Esandako guzti hau: Gutako norbanako bakoitzak: hausnartzeko, kokatzeko eta erabaki aktibo positiboak hartzeko !!! MILA ESKER, BAGERA Elkarteari eta hemen zaudeten guztioi !!!