210 likes | 270 Views
TALDE KIROLAK LANTZEKO ORIENTABIDE PRAKTIKOAK. Haritz Zubiaur Blasko 2010ko irailaren 7an. IZENBURUA ZUZENDUZ EGOKIAGO ETA HOBETO KONTESTUALIZATUKO DUGU GAIA:. “LAGUNTASUN ETA AURKAKOTASUN jarduera multzoa” izango da gure gaia
E N D
TALDE KIROLAK LANTZEKO ORIENTABIDE PRAKTIKOAK Haritz Zubiaur Blasko 2010ko irailaren 7an
IZENBURUA ZUZENDUZ EGOKIAGO ETA HOBETO KONTESTUALIZATUKO DUGU GAIA: • “LAGUNTASUN ETA AURKAKOTASUN jarduera multzoa” izango da gure gaia • HIGIKARI JOMUGARA ERAMAN edo HIGIKARIA/BALOIA BERBIDALI DA ZEREGIN NAGUSIA
ZEIN ARAU DA ? • Muga dinamikoa • Joko garbiaren adierazlea • Etikaren ikurra • Dimentsioak aldatzen dituena • Jokoaren arima • Jokoaren metafisika • Abantaila, desabantaila
“Amets Arzallus, Berrian 2010ko uztailan, Munduko Kopako gehigarria” NAHIZ ETA EPAILE ASKOK IKUSI EZ 1863. Offside. Futbola arte abstraktoa bada, edo irudimenaren geometria, hori jokoz kanpoko arauari esker da. Zelaiaren dimentsioak aldakor bihurtzen ditu, eta sakontasunaren bilaketara behartzen du futbolari sortzailea. Golak baino ederrago bihurtzen ditu paseak. Jokoaren arima da. Offside. Henry Ford jaio zen urte berean sortu zen, 1863an, Londresen. Freemason’s Tavern ostatuan bildu ziren hamaika ingeles futbolaren lehen araudi bateratua idaztera. Tartean esaldi zuhur bat korapilatu zuten: jokalari bat jokoz kanpo dago aurkariaren atetik baino hurbilago dagoenean. Gerora aldaerak izan zituen, baina esaldi horregatik ez balitz ez zen sekula futbola debozio nazional bihurtuko. Ederrena da, ez zela esaldi haren jatorrizko intentzioa jokoari metafísika puntu bat ematea, etikaren izenean sortu zen offside araua. Izan ere, baloiari eta defentsari aurre harturik zain egotea, norbere lagunen lanaz aprobetxatzeko era itsusia kontsideratzen zen. Testuak jarraitzen zuen...
Modu globalizatuan lantzeko proposamenak: • Hizkuntza konpetentzia lantzeko helburuz ere, JOKOZ KANPO jokaldiaren ahozko azalpenak landu, idatzizko definizioak, gauza bera gaztelera arloan,… • Amets Arzalusen testuaren analisia egitea • Matematika konpetentzia lantzeko helbuarekin: taldekirolen analisi konparatiboa espazioaren aldetik, dimentsioak, jokalari-bakoitzak kubritzen duen azalera, erdiguneak non kokatzen diren, jokoz kanpo jokaldiaren eragina zelaiaren dimentsioetan, • Talde Kirolak definitzen saiatu, orokorrean, espazioaren ikuspuntutik, denboraren ikuspuntutik, araudiak jokoan sortzen dituen eraginak, .. • Rugbiaren arauek jokoan duten eragina azaldu, jokalarien kolaborazioan duten eragina
Gorputz Hezkuntza arloa • Jokabide motoreen pedagogia dela definitu daiteke • Era berean Konpetentzia Motorra hezkuntzaren Konpetentzia nagusi horiekin modu globalizatuan garatzea proposatzen du
KONPETENTZIA MOTORRA • Curriculumean ezkutaturik azaltzen den konpetentzia.
GORPUTZ HEZKUNTZA • Arloaren interbentzio praktikaren ezaugarriak: • Irakaskuntza orokorraren ezaugarriak • Hezikidetza, • Autoexigentzia jarrera, • Harremanak talde lanean, • Erabaki hartzeak-autonomia pertsonalaren bide horretan, • Higienea, • Errespetua • ...
GORPUTZ HEZKUNTZAREN ZEHAR LERROAK • Jarduera fisikoa eta osasuna • Jarduera fisikoa eta aisia • Jarduera fisikoa eta kultura.
JARDUERA MULTZOAK • Higikaria jomugara eraman edo/eta ekidin • Higikaria berbidali edo/eta ekidin • Espazioa gainditu edo/eta ekidin • Denbora gainditu edo/eta ekidin • Espazio-denbora gainditu edo/eta ekidin • Doitasun-ekintzak burutu edo/eta ekidin • Aurrez-aurreko borrokak • Ereduak irudikatu edo/eta ekidin • Jarduera introiektiboak burutu • Gorputz Sasoia hobetzeko ariketak burutu
TALDE KIROLEN ORDEN EGOKIA??? - TRANSFERENTZIA • 1.- SASKIBALOIA • 2.- RUGBIA • 3.- ESKUBALOIA • 4.- BOLEIBOLA (ondoren badminton!) • 5.- FUTBOLA • 6.- TENISA (boleibolaren ondoren)
SASKIBALOIA • Baloiaren maneiua lantzeko ariketak: • Baloirik gabe “ola/kontraola” moduan keinuak praktikan jarri • Taldean baloi batzuk ipini eta komunikazio ez berbala landu (begiradak, mugimenduak, keinuak) • Zelaiaren luzeran erasoak 3:0 (baldintzak ipini x pase kopurua adibidez)
Saskibaloia: • Paseen joko-egoerak. Baldintzak: • Espazio debekatuan jokalari bakar sartu • Ezin hitz egin (komunikazio ez berbala) • Pasea egin aurretik derrigorrez boteak eman behar • Baloia eskuetatik ezin kendu • X pase kopurua eta ondoren zonan baloia sartu
Saskibaloiko egokitze ariketak: • Sarrerak egin, batez ere pausuen sekuentzia barneratzeko (bi soinu) • 3 x 2 erasoak. Defentsek eskuak ipurdi atzean- erasoko kontzeptuak. • Sarrera edo pase lehiaketak, 30’’ eman eta ea nork saskiratze gehien, … • Saskibaloiko beroketa espezifikoak- OINARRI TAKTIKOAK aplikatu Jokoaren oinarri taktiko bat da (pasea eta pasa duzun tokira desplazamendua edo pasea eta desplazamendua beste eremura)
Helburua: • Jokoa ulertzea - ulertaraztea (jokoan bizirik sentitu “bihotza kitzikatu” • Zereginak ulertaraztea • Baldintzen bidez zereginak zehaztea
JOKO EGOERAK: • Taldea 3 taldetan banatu eta 5:5 partidak • Taldeko batek (onenak) ezin saskiratu • Nesken pasea jasotakoan bakarrik saskiratu • A jokalariak B-ri ezin pasa eta C-kD-ri • Taldeko 2 jokalariek bakarrik saskiratu behar (taldeko izarrak) • 2 jokalariek saskiratu bakarrik baina taldeko “Joko antolatzaileak” pasata baldin bada orduan edozeinek • ONDORIOA: BALDINTZA BATZUEN ARABERA JOKO MOTA BAT EDO BESTE BAT EGITURATU BEHAR • GAINERA JOKOA OREKATZEN DA!!! • Rolak markatzen dira, zereginak zehazten dira, Feed-back-a nahiko zuzena eta argia izaten da
RUGBIA LANTZEKO ARIKETAK • LIBRE jolastu • Paseak landu • Erreleboak entsaioa + pasea eginez • Erasoak paseak eginez • Plakajea koltxonetarekin modu analitikoan praktikatu • Erasoak + entsaioa
RUGBIA – PARTIDA EGOERAK: 3 koltxoneta bukaerako marraren gainean Plakajeak zehaztu: bularrean bultza edo gerri bueltatik heldu Helburua 1: erantzun taktikoak ematea Helburua 2: Defentsan: espazioa okupatzea - oztopatzea Entsaioa lortu ondoren jaurtiketa porteriara airetik, lerro zuzen bat eginda
FUTBOLA • Partidak 2 baloirekin • Talde bakoitzean bi komodin eta horiei baloia ezin kendu hanketatik • Mugak jarri, jokalari onak 3 ukitu bakarrik, gainera bi oinak erabili behar • Zelaiaren alde batean eskuarekin baloia hartzea eta jarrain jokoan jarraitzea • Taldekide guztiek baloia ukitu beharra EZ!
FUTBOLA-EGOKITZAPEN ARIKETAK: • Paseak emateko kontsigna - ukitu kopurua Adibidez: erasoak beste porteriaraino baina bakoitzak bi ukitu bakarrik eta denbora mugatu batean • Hankaren mugimenduaren pistak ematea, soinuak eta hankaren tentsioa • Koordinazio ariketak egin kondukzioak antzezteko • Baloia jotzeko ariketak egin, jaurtiketa lehiaketak: apustuaren erabilpena
FUTBOLAREN LANKETAN KONTUAN HARTU BEHARREKO IRIZPIDEA • ESPAZIOA HANDIA IZAN BEHAR DU, EZIN ZAIO ESPAZIOA ETA DENBORA KENDU JOKALARIARI. EZ!!! • BESTELA IKASKUNTZA ASKO ZAILTZEN DA