100 likes | 242 Views
eta talde handiak. Arkitektura Teknikoko 100 ikasleko taldearekin izandako esperientzia. Maialen Sagarna. UPV-EHU.Arkitektura saila. EUPDko irakaslea Juan Pedro Otaduy. UPV-EHU. Arkitektura saila. Ikerlaria.
E N D
eta talde handiak.Arkitektura Teknikoko 100 ikasleko taldearekin izandako esperientzia. Maialen Sagarna. UPV-EHU.Arkitektura saila. EUPDko irakaslea Juan Pedro Otaduy. UPV-EHU. Arkitektura saila. Ikerlaria.
1.-Jada eraikita dauden eraikinetan sor daitezkeen lesioak topatzea eta identifikatzea, diagnostikoa egiteko. Arkitektura Teknikoa. 3. maila. “Patología de la Construcción. Mantenimiento y Rehabilitación.” Ikasle kopurua: …………………………………..102 (ez dago euskara-gaztelania banaketarik) Kreditu kopurua: ………………………………….9 kreditu (7,5 teoria + 1,5 praktikak) Ikasleak lortu beharreko gaitasunak: 3.-Eraikuntza-arloko terminologia erabiltzea, proposatzen dugun esku-hartzea txosten batean azaltzeko. 2.-Diagnostiko bakoitzari dagokion soluzioa eskaintzea, lesioa konpontzeko eta hura berriz agertzea saihesteko.
Arazoa Nahikoa zaila da ezaugarri hauek dituen ikasgaia kudeatzea. Talde handia da eta ordu teorikoez gain ordu praktikoak ere baditu. moodle-en laguntzarekin, ikaslearen parte hartzean oinarritutako autoebaluaziorako tresnak sortzea. Irtenbidea Nola bultzatu parte hartzea Parte hartze hori “sarituz”. Zeintzuk dira autoebaluaziorako tresnak 1. Glosategian oinarritutako gurutzegrama sorta. 2. Erantzun anitzeko galdetegia.
Glosategian oinarritutako gurutzegrama sorta(glosategia + gurutzegrama) Helburua:Tresna hau ikasgaiari dagokion terminologia zehatza lantzeko erabiltzen dugu, ikasgaiaren gaitasunetako bat baita terminologia zehatza erabiltzea. Glosategia zeregin gisa: - Glosategiko definizioak ikasgelan errepasatzen eta zuzentzen ditugu, beraz, ikasleak terminologia zehatza ikasten du ikasgelan.
Gurutzegrama plataforman bertan lantzen da. Zenbakiaren gainean klik egitean, sartu beharreko terminoaren definizioa aterako zaigu. Terminoa ezagutzen badugu, zuzenean sartu eta “Enter” sakatuko dugu. Aldiz, hitza ez badakigu, “Hint” botoiak pistak emango dizkigu Gurutzegrama amaitzean “Check” botoia erabil dezakegu ariketa ongi dagoen ala ez jakiteko.
Erantzun anitzeko galdetegia Helburua:Tresna hau ikasgaiari dagokion teoria lantzeko erabiltzen dugu. Galderak prestatzea zeregin gisa: - Ikasleak gaitegia errepasatu behar du galderak prestatzeko. - Galderak eta hauen erantzunak gelan eztabaidatu ondoren zuzendu egiten ditugu. - Gelan egindako zuzenketa hau ere errepaso gisa erabiltzen dugu.
Parte-hartzea saritzeko proposamena Lana saritzea: Ikasleak ez du lan hau musu-truk egiten. Tresnen sorreran parte hartzen dutenek bakarrik jasotzen dute “saria” Zein da “saria”: Azterketako galderaren bat beraiek proposatutako galderekin egindako galdetegian oinarritzen da edo, gurutzegramaren kasuan, ikastaroan zehar landutako gurutzegramak nahastuz, beste gurutzegrama bat antolatzen da, azterketako ariketa gisa. Saria ez da zuzena:Saria ez da zuzenean azken notan islatzen, baina azken notaren puntu batzuk erraz lortzeko aukera ematen du parte-hartzeak. Galdetegia ongi erantzuten badute, edo gurutzegrama nahasia ongi egiten badute, nota hobetuko dute; aldiz, nahiz eta tresnak sortzeko zereginetan parte hartu, ez badute ongi erantzuten, ez dute nota igoko. Parte hartzen ez dutenek ez dute erraztasun hori izango, eta irakasleak proposatutako beste galdera teoriko zein praktiko bati erantzun beharko diote.
Ondorioak:1. Bai ikasleek eta bai irakasleak esfortzu txiki bat eginez, guztientzako autoebaluaziorako tresnak sortu ditugu. Ikaslea da, beraz, irakaslearen laguntzarekin, tresna hauen egilea. Horrela talde handiari etekina ateratzea lortu dugu. 2. Gainera esfortzua ez da doakoa. Parte-hartze honek saria izateak asko motibatzen ditu ikasleak eta horrela lortu dugu parte-hartze handia izatea azken bi ikasturte hauetan. 3. Gainera, urtez urte autoebaluazioko tresna hauek aberatsagoak dira eta osatuagoak daude. Gero eta gurutzegrama gehiago dago gai bakoitza errepasatzeko eta galdera-sorta ere haziz doa, errepasorako tresna ezin hobea bihurtuz.