1 / 32

“Euskal gatazkaren konponbideari heltzeko proposamena” Metodologia bat eta 8 ondorio

“Euskal gatazkaren konponbideari heltzeko proposamena” Metodologia bat eta 8 ondorio Juan José Ibarretxe Markuartu Lehendakaria Sabino Arana Fundazioa. 2007ko azaroaren 7a. Víctor Hugo (XIX. mendearen erdi aldera, Euskal Herria bisitatu ondoren ).

santos
Download Presentation

“Euskal gatazkaren konponbideari heltzeko proposamena” Metodologia bat eta 8 ondorio

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. “Euskal gatazkaren konponbideari heltzeko proposamena” Metodologia bat eta 8 ondorio Juan José Ibarretxe Markuartu Lehendakaria Sabino Arana Fundazioa. 2007ko azaroaren 7a

  2. Víctor Hugo (XIX. mendearen erdi aldera, Euskal Herria bisitatu ondoren) “Ezkutuko lokarri sakon batek, ezerk hautsi ezin izan duenak, batu egiten ditu itun guztien gainetik -muga diplomatiko horien gainetik- baita Pirinioen gainetik ere –muga natural horien gainetik- euskal familia misteriotsuaren senide guztiak… Jakina, euskal batasun hori gero eta txikiagoa da eta desagertu egingo da azkenean. Estatu handiek txikiak bereganatu behar dituzte; horixe da historiaren eta naturaren legea. Baina azpimarratzekoa da itxuraz hain ahula den batasun horrek hainbeste urtetan iraun izana. Frantziak Pirinioetako alde bat hartu zuen, Espainiak bestea; ez Frantziak ez Espainiak ezin izan dute euskal taldea sakabanatu. Duela lau mendez geroztik gaineratzen den historia berriaren azpian, ezin hobeki ikus daiteke hori, laku baten azpian dagoen krater bat bezala.”

  3. “Euskal Gatazka Politikoa” “Ez da berariaz onartzen berezko nazio bat dagoela, Konstituzioa bera baino lehenagotik dagozkion eskubide historikoak dituen subjektu politiko bat dagoela, eta azken finean, bere etorkizuna askatasunean eta demokrazian erabakitzeko gaitasuna eta soberania dituen Herri bat dagoela”. Juan José Ibarretxe Markuartu lehendakaria, Club Siglo XXI (2000-3-23).

  4. “Bide luzea Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatuz” • 1839ko urriaren 25a: “…Monarkiaren batasun konstituzionalaren kalterik gabe” • 1979ko urriaren 25a: • “Gernikako Estatutua: itxaropenari irekitako atea” • 2003ko urriaren 25a: • “Euskal Estatutu Politiko Berria: Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea onartzea”. • 2007ko iraila: • “Euskal gatazkaren konponbideari heltzeko proposamena”.

  5. 1839ko urriaren 25a: “…Monarkiaren batasun konstituzionalaren kalterik gabe” “Euskal Gatazkaren sorburua” ► 1839ko urriaren 25ean estatu espainiarrak bere kabuz erabaki zuen Euskadirekiko harreman esparru bilateralaren ordez beste bat ezartzea; atxikimendu librean oinarrituta zegoen hura; nahitaez ezarritakoa zen bestea, guztiak berdintzen zituena. ►1876ko uztailaren 21eko Abolizio Legeak zabaldu eta osatu egin zuen aurreko lege hori.

  6. 1979ko urriaren 25a: “Gernikako Estatutua, itxaropenari irekitako atea”. • “Euskal Herria, bere naziotasunaren adierazgarri, eta bere burujabetasuna iristeko, espainiar estatuaren barruan komunitate autonomo gisa erazten da” (1.artikulua) • “Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiak eta era berean Nafarroak ere, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren partaide izateko eskubidea dute” ( 2. artikulua) • “Autonomia araubidea onartu izanak ez dakar Euskal Herriak bere historiaren haritik herri gisa dagozkiokeen eskubideei uko egiten dienik” (Xedapen gehigarria)

  7. Gernikako Estatutuaren hiru ikasbide: • Autogobernua garatzeak nabarmen hobetu du euskaldunon bizimodua. • Estatutuan jasotakoa bete gabe utzita, Estatuak Estatutuaren ahalmenak baliogabetu ditu eta huts egin dio itxaropenari. • Tresna egokia izan da, baina ez du balio euskal gatazka konpontzeko eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko. • ___________________________________________________ • Ondorioa: • Euskadiren eta Estatuaren artean beste harreman esparru bat ezarri behar da, geroko belaunaldiek irekita izan ditzaten etorkizuneko ateak.

  8. 2003ko urriaren 25a:“Euskal Estatutu Politiko Berria”. Euskal gatazka konpontzeko proposamena. ■ 2003ko urriaren 25ean Eusko Jaurlaritzak Estatutu Politiko berri baten proposamena bidali zuen Eusko Legebiltzarrera. ■ 2004ko abenduaren 30ean Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu zuen espainiar Estatuarekiko harremanen Estatutu Politiko Berriaren Proposamena • Biziketzarako eskaintza, atxikimendu librean oinarrituta, ez mendekotasunean. • Estatutu Politiko berria, elkar onartzean eta errespetatzean oinarrituta.

  9. Eusko Legebiltzarrak 2004ko abenduaren 30ean gehiengo osoz onartutako proposamenari “ate danbatekoa” eman zioten Espainiako Gorteek. ►Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako bizikidetza eskaintzari… ► …“berriro ate danbatekoa. “Kalterik egin gabe” horren horma, 1983tik indarrean dagoena. “Elkarrekin bizi bagara, elkarrekin erabaki behar dugu” (J.L.R.Zapatero. Espainiako Gobernuaren presidenteak, Diputatuen Kongresua, 2005eko otsailaren 1a) “Elkarrekin bizitzea erabakitzeko aukera izan behar dugu” (Lehendakariak Espainiako Gobernuaren presidenteari, Diputatuen Kongresua, 2005eko otsailaren 1a) …/…

  10. …/… • Ondorioa : Diputatuen Kongresuak 2005eko otsailaren 1ean Eusko Legebiltzarraren Proposamenari emandako ate danbatekoak erakusten du ondoen 1839az gero badela euskal gatazka politiko bat, konpondu gabe dagoena, eta elkarrizketaren eta negoziazioaren bitartez egin behar zaiola aurre.

  11. 2006ko martxotik - 2007ko ekainera14 hilabete itxaropentsu ■ 2007ko ekainaren 5ean ETAk berriro jan zuen emandako hitza eta amaitutzat eman zuen 2006ko martxoaren 24an iragarritako su-etena. ● Anoetako proposamena suntsitu zuen. ● Euskal gizartearen itxaropena zapuztu zuen. ●Iragan suntsitzailera itzuli zen.

  12. 2007ko irailaEuskal gatazkaren konponbideari heltzeko ekimena ►Sartuta gauden zurrunbilotik irten behar dugu. ►Ez gaude prest iraganera eraman gaitzaten. ► Euskal gizartea gogaituta dago eta politikook argi hitz egin diezaiogun nahi du.

  13. Nelson Mandela One effect of sustained conflict is to narrow our vision of what is possible. Time and again, conflicts are resolved through shifts that were unimaginable at the start. Etengabeko gatazkak murriztu egiten du egin ahal denaz dugun ikuspuntua. Behin eta berriro, hasieran pentsaezinak ziren aldaketen bidez konpontzen dira gatazkak.

  14. Bide orri argia eta conpromisoduna 1.- Itun Politikorako eskaintza(2008ko ekainera arte) 2.- Eusko Legebiltzarraren osoko bilkura (2008ko ekaina) 3.- Kontsulta euskal gizarteari (2008ko urriaren 25a) 4.- Negoziazio prozesua (2008 – 2010) 5.- Erreferendum erabakigarria (2010eko 2. seihilekoan)

  15. 1.- Itun Politikorako eskaintza Espainiako Gobernuko presidenteari  Itun eskaintza Espainiako Gobernuko presidenteari (2007ko urria). “Ate danbatekoa” berriro. Ez Elkarrizketari. Ez Hitzarmenari. Ez Kontsultari (J. L. R. Zapatero).  Eskua luzatuta etengabe Hitzarmenerako eta Negoziorako (Lehendakari)  ETArekin egin ahal dena, zergatik ezin da egin Lehendakariarekin?  Irlandan egin ahal izan zena (Downing Street), zergatik ezin da egin Euskadin?

  16. 2.- Eusko Jaurlaritzaren osoko bilkura (2008ko ekaina) ►Eusko Legebiltzarra prozesu guztiaren kanpamendu nagusia da.  1. artikulua: aukera izango du Espiniako Gobernuaren presidentearekin erdietsitako Ituna onartzeko eta baimena emateko itun hori berresteko kontsulta bat egiteko.  2. artikulua: aukera izango du juridikoki loteslea ez den kontsulta bat baimentzeko, egoera politikoa desblokeatu eta konponbidearen giltza irekitzeko asmoz.

  17. 3.- Kontsulta, konponbidea irekitzeko giltza bat.2008ko urriaren 25ean ► Konponbidearen giltza euskal gizarteak dauka –eta ez ETAk- ►Legezkoa da. Bidezkoa da. Eta demokratikoa da. Kontsulta, zertarako? ► ETAri gelditzeko agindua emateko, eta horrela indarkeriari amaiera emateko elkarrizketaren bidez. ► Alderdi politikoei itun politikoa negoziatzera esertzeko agindua emateko.

  18. 4.- Negoziazio prozesua 2008 – 2010... • Bake prozesua eta itun politikoen negoziazio prozesua bereizita Zertarako? • Espainiako Gobernuak eta ETA negozia dezaten elkarrizketaren bitartez indarkeriaren amaiera, ETAk inolako zalantzarik gabe adierazten badu behin betiko gelditu nahi duela. • Euskal alderdi politikoek, inor baztertu gabe, euskal gatazkaren konponbidea negozia dezaten eta Itun Demokratiko bat erdietsi dezaten. • Nahikoa da – ETA ez, itun politikoak erdietsi behar dira Euskadi eta Espainia bizikide izan daitezen. Eta itun politikoak izan edo ez izan, ETAk desagertu egin behar du behin betiko.

  19. 5.- Erreferendum erabakigarria 2010 Erreferenduma, zertarako? ►Euskal gizarteak prozesuaren emaitza berrets dezan ► Legitimotasun juridiko eta demokratikoaren berme guztiekin

  20. Ondorioak _________________

  21. Lehen ondorioaBide Orriak euskal gizarteak ireki eta itxiko duen bidea proposatzen du ► Bide Orria ez da proiektu bat, konponbiderako metodologia bat da. ► Euskal gizartearekiko konpromiso argia eskaintzen du. ► Itun Politikoaren eta euskaldunen arteko Hitzarmenaren alde egiten du. ► Helburu bat aurkezten du: euskal gatazkari irtenbide bat aurkitzea 2010. urtea amaitu baino lehen.

  22. 2. ondorioaETA soberan dago eta traba egiten du Proposatutako Bide Orrian: ► ETAk ezinbesteko urrats bat eman behar du behin betiko: “indarkeriari azkena ematea”. ► eta parte hartuko du “indarkeriari elkarrizketaren bitartez amaiera emateko” irekitzen prozesuan. ► ETAk ez dauka inolako zereginik euskal gatazka politikoaren konponbidean.

  23. KARL POPPER “In conflict... Only two solutions are possible: one is the use of emotion and ultimately violence, and the other is the use of reason, impartiality and reasonable compromise.”

  24. 3. ondorioaEuskal Gizartearen aniztasuna errespetatzea.Nazio identitate desberdinak errespetatzea. Gizartearen erabakiak errespetatzea, erabakiak erabaki… ► Bide Orriak onartzen du euskal gizartearen aniztasuna aitortzea eta errespetatzea. ► Eusko Jaurlaritza gobernu plurala da, ezberdinen artean osatutakoa. ► Gobernagarritasunak ezberdinen arteko itunak eskatzen ditu egunero, eta normaltasun osoz gauzatzen dira itunok. ► Bi nazio identitate bizi gara elkarrekin, eta euskal nazioari zor zaizkion alderdiak eta espainiar nazioari zor zaizkionak dira bi identiteon adierazgarriak.

  25. 4. ondorioaBai Euskaldunen arteko Hitzarmenari, inoren betorik gabe “Hitz egin dezagun garbi”Herri hau ezin du %51k %49en aurka eraiki, ezta %49k %51n aurka ere. ► Bide Orriak euskaldunen arteko hitzarmena defendatu eta ahalbideratzen du. ► Nik Euskaldunen arteko Hitzarmena defendatzen dut. ► Baina hitz egin dezagun garbi: ● 1979ko Gernikako Estatutua euskaldunen arteko Hitzarmen bat (mugatua) izan zen eta ez da bete 28 urtetan zehar. ● 2004an onartutako Estatutu Berria eskaldunen arteko Hitzarmen bat (gehiengo osoa) izan zen eta “ate danbatekoa” emanez erantzun diote Madrilen.

  26. 5. ondorioaEuskaldunen arteko hitzarmenak ez betetzeek eta “ate danbatekoek” osatutako historia ► 1839: Foruen lehenengo indargabetzea ► 1876: Foruen bigarren indargabetzea ► 1979: Gernikako Estatutua: “bete gabe” ► 1988: Ajuria-Eneako Ituna: “bete gabe” ► 1998: Ardanza Plana: “ate danbatekoa” ► 1998: Lizarrako Proposamena: “ate danbatekoa” ► 2004: Estatutu Politiko Berria: “ate danbatekoa” ► 2007: Euskal gatazka konpontzeko proposamena: “ate danbatekoa”

  27. 6. ondorioaEuskadiren eta Espainiaren arteko Hitzarmen berri bat nahi dugu errespetatu eta bizikide izateko Bide bakarra dago: ► Elkar onartu eta errespetatzea. “Euskadi ez da Espainiaren mende dagoen zati bat”

  28. 7. ondorioaErrespetatu eta bizikide izan;XXI. mendea askatasunean atxikitzeko mendea da, ez inposizioa erabiltzekoa ► Milaka urteko Herria gara eta errespeta gaitzaten nahi dugu ► Munduan geure ahotsa izan nahi dugu ► Euskal Nazioa zuzenbidean errespetatzea nahi dugu ► Nazio anitzeko Estatu baten bizikide izan nahi dugu ► Gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea onartzea nahi dugu ► Hitzarmena nahi dugu, gure identitateari uko egin gabe

  29. Koffi Annan “Aukera dugu garena maitatzeko ez garena gorrotatu gabe”

  30. 8. ondorioaEuskal Gizartearen eskuetan dago etorkizuna • ETAk ez du galaraziko Euskal Herriak bere bidea urratzea… Espainian unean dagoen Gobernuak ere ezingo du ETA aitzakia gisa erabili gure bideari ekin diezaiogun • Horregatik, nahiz eta espainiar justiziak elkarrizketa kriminalizatu… Nahiz eta Madrilek “ate danbatekoak” eman… Euskadiren etorkizuna euskaldunek idatziko dute, beren eskuz.

  31. Munduko Plazan Euskadi, euskal kultura eta gure hizkuntza –euskera- kokatu behar ditugu. “Ez dut nahi nire etxea harresiz inguratuta alde guztietatik, ezta nire leihoak itxita. Nik nahi dut mundu guztiko kulturak haizea bezala ahal bezain libre ibil daitezen etxe barruan, baina ez du nahi horietako bakar batek ere suntsi nazan”. Mahatma Gandhi

  32. Baina… ez dago miraririk, lan egin behar dugu, esnatu behar dugu.Atzetik ez ……. batera. Geroak esan beza Herri bat izan zan Edo ta ats emaiogun Ontan iraun dezan ORIXE

More Related