130 likes | 658 Views
JOLAS PSIKOMOTORRA. Lehen 6 urteetan izaten diren jolas- egoera guztietan, mugimendu jolasak dira nagusi. Jolas hauek haurrari bere gorputz- eskemak jabetu eta bere buruaren irudia eratzen laguntzen die.
E N D
Lehen 6 urteetan izaten diren jolas- egoera guztietan, mugimendu jolasak dira nagusi. Jolas hauek haurrari bere gorputz- eskemak jabetu eta bere buruaren irudia eratzen laguntzen die. Jolas hauen bidez haurrek pertzepzioa, erorketak, birak, oreka- desoreka egoerak, … lantzen dituzte. Jolas batzuk; Bete eta husteko jolasak Eraiki eta suntsitzeko jolasak (normalean ez da suntsitzen gero berriro eraiki daitekeela uste ez bada) Segika ibiltzeko, ihes egiteko jolasak Harrapatua izateko jolasak Psikomotrizitate terminoak prozesu psikikoen eta mugimenduzkoen arteko erlazioa adierazten du. - mugimendua ezinezkoa da hori ahalbidetzen duen psikismorik gabe, eta alderantziz.
ADIBIDEZ, “2 urteko haur bat txirrista txiki bateko mailak igotzen hasten da, baina ez du ongi kalkulatzen, oreka galdu eta erori egiten da. Une horretan, haurrak ez du inor behar oker egin duela esateko, bistakoa baita hala izan dela. Hau da, jolas motorraren bidez, haurra ikusten hasten da benetako arriskua noiz dagoen, eta haurrak berak erabaki behar du, uzten bazaio, arrisku hori hartuko duen ala ez”
HELDUEN ZEREGINA • Heldua da garapen prozesu horretan segurtasuna ematen duena. • Haurrek, lehenik maitatuak sentitu behar dute eta bigarrenik, berak egiten dakiena helduak ikusten duela ziurtatu. • Heldua da objetuak itzultzen diona, estalkiak jartzen eta kentzen diona, atzetik segika besarkatzen duena, …
Psikomotrizitatea lantzen denean, • Haurrek beren aukerak eta mugak aurkitu eta esperimentatu ditzatzen saitu behar da • Lortutako arrakastak baloratu behar dira, jarduera berriak egitea bultzatzeko eta haurren segurtasuna eta konfiantza sendotzeko • Haurrei arazo txikiak proposa dakizkiete, entseatze eta huts egiteen bidez koponduko dituztenak • Gomendagarria da errepikapena erabiltzea. Mugimenduen koordinazioa eta autonomizazioa gerta dadin, baina errepikapen horretan aldaera batzuk gerta egin daitezke, ez daitezen aspertu edo monotonian erori.
Jolas psikomotorrarekin landu beharreko alderdiak PERTZEPZIOA • Ikusmen- pertzepzioak; ikusmen- zolitasuna ( formak eta tamainak identifikatzea), ikusmen- jarraipena (mugitzen den objetu bati begiradaz jarraitzea), … • Entzumen- pertzepzioak; entzumen zolitasuna ( soinauk, tonua eta intentsitatea identifikatzea), entzumen jarraipena (hotsa nondik datorren identifikatzea), … • Ukimen- pertzepzioa; egundura, tenperatura, … • Dastamen- pertzepzioa; tenperatuta zaporea • Usaimen- pertzepzioa GORPUTZ ESKEMA • Gorputz egitura; gorputz- atalen kontzientzia hartzen dute eta hitzez adierazten dituzte. • Jarrera eta oreka; Jarrera da mugimenduzko eta jarrerazko jardueren oinarria eta orekak gorputzaren egonkortasuna bermatzen du. • Arnasketa eta erlazaxioa • Lateralitatea; gorputz- alde baten nagusitasuna finkatuko du eta gorputz- simetriaren kontzietzia hartuko du. …
GORPUTZAREN MUGIMENDUA • Haurrak mugitzen ari denean kontrolatzen ere ikasi behar du. • Horretarako, oinarrizko alderdi batzuk landu behar dira: • Koordinazio dinamiko orokorra; Lekualdatze ororen oinarria da (oinez eta lasterka ibiltzea, jauziak, arrakasta ibiltzea, birak egitea, igotzea, …) • Koodinazio dinamiko espezifikoa; Objeturen bat manipulatzea ( jaurti eta jaso, kolpatu, harrapatu, …) • Espazioaren antolamendua; Lehenik bere burua gainerakotik bereizi behar du, gero ingurunea bere buruarekin eta ondoren beste pertsona eta objetuekin erlazionatuko du. • Denboraren antolamendua; Ordenaren pertzepzioa eta antolamendua (lehen, bitartean, orain), denbora tartea, iraupenaren pertzepzioa, … Denbora antolatzea ez da erraza izaten. GORPUTZ ADIERAZPENA • Haurrak mugimenduaz eta keinuaz sentimenduak eta emozioak adieraz ditzaketela ikusiko du. • Helduak begirada, keinua, jarrera erabiltzen erakuts diezaioke, eta goputza komunikabidetzat erabiltzen. • Adibidez; pertsonaiak drmatitzatzea, esku jolasak, estatuetan jolastea, aurkitzeko jolasak, mozorratzekoak, … Jolas psikomotorrez ari garenean ez gara jolas mota bakarraz ari, baizik eta ehunka izan daitezkeela, hezitzailearen irudimenaren arabera.
DENBORAREN BANAKETA Lehen haurtzaroan jolas psikomotorrak egiteko denbora zaila egiten da zehazten; izan ere, gehienek osagai psikomotorra, eta adin horietan ia dena da mugimendua. ESPAZIOAREN ANTOLAMENDUA Oso garrantzitsua da espazioa antolatua egotea eta berez izatea. Adibidez, materiala banatzea jarduerarako espazioa antolatzea da. MATERIALAK HAUTATZEA ETA ERABILTZEA Tamaina eta formatako objetuak edukitzea gomendatzen da, baina gogoan eduki behar da ez dela beti beharrezkoa material osagarria izatea psikomotrizitate- saioak egiteko, gorputza bera eta inguruko espazioa nahikoak izan daitezke jarduerak diseinatzeko. ….
Material zerrenda posiblea; MATERIAL ESPEZIFIKOA: ispilu handia, egurrezko edo plastikozko takoiak, jarleku luzeak, koltxonetak, uztailak, goma elastikoak, …hainbat tamaina eta ehundurako pilotak, … MATERIAL EZ- ESPEZIFIKOA: arbela, musika aparatua, CD-ak, oihalak margoak, klarionak, argizariak, perkusio- tresnak, … BESTELAKO MATERIALAK: egunkari- papera, aldizkariak, irina, globoak, belakiak, …
EBALUAZIOA • Ikaskuntza- prozesu osoa baloratu behar da, eskakizun- maila haurren ezaugarri indibidualetera egokituta, beraz, hasierako ebaluazioa jardueren programazioaren hasieran egin behar da. • Mota honetako jolasak ebaluatzeko onena behaketa- fitxa erabiltzea da.
Jolasa berez da hezigarria, baina zehazki horrela deitzen zaio O.Decroly-k haur hezkuntzako etapan haurrekin jolasteko sortutako jolas mota bati. • O.Decroly- esaten zuen: “Jolasek, funtsean, aukera eman behar diote haurrari bere inpresioak erregistratzeko eta sailkatzeko, eta hartara, inpresio horiek konbinatzeko eta beste batzuekin asoziatzeko.” • Gaur egun, jolas hezigarri esaten dugunean, aipatzen ari gara jolas gidatuaren ezaugarri berberak dituen jarduera ludiko bat, ez haurrari berez sortzen ziona baizik helduak asmo hezitzailez proposatzen diona.
Ezaugarri batzuk; • Hauen helburua haurrari funtzio mental jakin batzuk garatzen laguntzea da; arreta, oroimena, ulermena, … • Bakarka, talde txikitan zein talde handitan egiteko pentsatutakoak izaten dira