180 likes | 451 Views
Giza gorputza Mikroskopio batetik ikusita. Mikroskopio atzean Mikroskopioa erabiliz giza gorputzaren 15 argazki harrigarri hauek lortu ahal izan ziren. Mikroskopio elektroniko bat erabili zen 1 eta 5 nanometro (nm) inguruko tamaina duten elementuei argazkiak atera ahal izateko.
E N D
Mikroskopio atzean Mikroskopioa erabiliz giza gorputzaren 15 argazki harrigarri hauek lortu ahal izan ziren. Mikroskopio elektroniko bat erabili zen 1 eta 5 nanometro (nm) inguruko tamaina duten elementuei argazkiak atera ahal izateko.
Odoleko zelula gorriak Globulu Gorriak Irudian kanelazko goxokiak dirudite. Baina giza-odolaren zelula gorriak dira – zelula edo globulu gorriak. Zelulak ahurrak dira bi aldetatik, eta oxigenoa gure gorputzean zehar garraitzeaz arduratzen dira. Emakumeek odol milimetro kubiko bakoitzeko 4-5 milioi globulu gorri izaten dituzte eta gizonek 5-6 milioi inguru. Altitude handiagoan bizi diren pertsonek globulu gorri gehiago izaten dituzte beren inguruan duten oxigeno maila baxua dela eta.
Giza ilearen muturra. Ileak txanpua edota ile-egokitzailea sarritan erabiltzeko beharra du, lehortasuna eta hausketa sahiesteko.
Purkinje Neuronak Honako hauek dira Purkinje Neuronak (nerbio-zelulak). Garunean ditugun 100 milioi nerbio-zelulen artean, Purkinje Neuronak dira handienak. Mugimenduen koordinazioaren arduradunak dira. Alkohola edo litioa bezalako toxinekin kontaktua izateak, eta autismoa edo bestelako mutazio genetikoek, zelula hauen funtzionamendu egokia eragozten dute.
Belarriko Ileen Zelulak Algodoizko makiltxoak diruditen hauek, gizakiare belarri barneko ileak dira. Asko handitutako argazkia da. Zelula hauek, soinu bibrazioei erantzunez sortzen diren mugimendu mekanikoak antzematen dituzte.
Ikusmen-nerbiotik ateratzen diren Odol-hodiak Irudi honetan disko optikotik ateratzen diren erretinako odol-hodiak ikus ditzakegu. Disko optikoari puntu itsua ere deritzo, erretinako puntu horretan ez dagoelako zelula-errezeptorerik Erretinako ikusmen-nerbioa eta odol-hodiak begiaren atzealdetik ateratzen dira.
Mingaineko dastamen-papila Irudi honetan koloreztatutako zonaldeak mingainean aurkitzen diren dastamen-papiletako bat erakusten du. Giza mingainak 10.000 dastamen-papila inguru ditu, eta eurek antzematen dituzte zapore gaziak, gozoak, mikatzak… eta baita tenperatura eta zaporeen beste zenbait berezitasun.
Hortz-Plaka Maiz garbitu hortzak, plaka hau sortu ez dadin. Bakterio “salda" bat da, eta oso egitura konplexu eta iraunkorra izatera iris daiteke.
Odolbildua Gogoratzen duzu hasieran ikusi dugun globulu gorriaren irudi ederra? Beno ba, hemen ikus dezakezu nolakoak diren zelula horiek Odolbildu baten sare likatsuan harrapatuta geratzen direnean. Erdialdean dagoen zelula txuria leukozitoa (globulu zuria) da.
Biriketako Albeoloak Irudi honetan birikaren barrualdeko azala ageri da. Barrunbeak albeoloak dira. Hemen ematen da gas trukaketa odolarekin.
Zelula minbizi-sortzaileak Birikan Irudian birikako zelulak ageri dira, konkortuta eta koloregabetuta. Alderatu itzazu aurreko irudiko albeolo osasuntsuekin.
Heste Meharra Honakoa da heste meharra. Elikagaien xurgapena bertan ematen da. Arretaz begiratzen baduzu, barrunbe hauen artean harrapatuta geratu diren janari arrastoak ikusiko dituzu.
Giza-Obulua Bikor Zelulekin Purpura koloreko irudi honek orratz batekin eutsitako giza-obulu bat erakusten digu. Arrautza, peluzido izeneko mintz batez inguratuta dago, obulua babesteaz arduratzen da eta espermatozoidea harrapatzen laguntzen du. Mintz peluzidoan itsatsita dauden bi Bikor zelula ikus daitezke. Informazio gehiago
Esperma Obulu baten gainazalean Argazki honetan zenbait espermatozoide obulu bat ernaltzen saiatzen ikus ditzakegu.
Giza-Enbrioia eta Esperma Arraultza ikus dezakegu ernalketa eman eta bost egunetara, esperma zelula batzuk oraindik inguruan dituela. Enbrioia eta espermatozoideen zelula-nukleoak morez tindatuta ageri dira, eta espermatozoideen isatsak berdez. Zonalde urdinek zelulen arteko loturak irudikatzen dituzte.
Giza-Enbrioia Ikusten ari garena 6 eguneko adina duen enbrioi bat da. Honela hasten da bizia!!!