140 likes | 289 Views
Damu otoitza. ZELAN KUTSATU MAITASUN GEHIAGO. Pase de diapositivas manual. … AZALEKOTASUNAREN eskunarruak dira. Plastikozko eskunarruak ….
E N D
Damu otoitza ZELAN KUTSATU MAITASUN GEHIAGO Pase de diapositivas manual
…AZALEKOTASUNAREN eskunarruak dira Plastikozko eskunarruak… Parkamena eskatuko dogu, askotan itxurakerien munduan bizi garalako, azaleko gauzetan geratzen garalako, Jaungoikoagazko sakontasuna alde batera izten dogulako.
…OHITURAREN eskunarruak dira Mekanikoaren eskunarruak… Parkamena eskatuko dogu, askotan ez dakigulako unean uneko momentuez gozatzen, makina bat bidez ez dogulako egin beharrekoa maitasunez egiten.
…NAGUSITASUNARENeskunarruak dira Boxeo-eskunarruak… Parkamena eskatuko dogu, besteei min egiten deutsegulako, harrokeria eta nagusitasunez jokatzen dogulako.
…HOZTASUNARENeskunarruak dira Eskunarru metalikoak… Parkamena eskatuko dogu, batzuetan hotzak garalako besteekin.
Golf-jokalariaren eskunarruak… …bestearen kontura, ni neu ONDO SENITZEKO eskunarruak dira. Parkamena eskatuko dogu, behin baino gehiagotan, gure egoismoak nagusitzen diralako besteakazko hartu-emonetan.
…ARINTASUNAREN eta PRESEN eskunarruak dira Motoristaren eskunarruak… Parkamena eskatuko dogu, gatxa egiten jakulako gure bizitzetako erritmo eroa geldiarazo eta isiluneak bilatzea.
Sukaldeko eskunarruak… …IKUMEN BAKO eskunarruak dira Parkamena eskatuko dogu, ez dogulako jakiten, bestearen lekuan jarten.
…ARRAKASTA izateko eskunarruak dira Atezainaren eskunarruak… Parkamena eskatuko dogu, sarritan, Jaungoikoaren aurrean ez ezik, jentearen aurrean ondo geratu gura dogu.
…AURRERETXIEN eskunarruak dira Eskunarru apaingarriak… Parkamena eskatuko dogu, askotan geure aurreretxien arabera jokatzen dogulako.
…EROSOTASUNARENeskunarruak dira Eskunarru zurikoak… Parkamena eskatuko dogu, batzuetan ez dogulako konpromiso solidariorik izaten kaltetuenekin..
MAITASUN GEHIAGO kutsatu gura badogu, ekin deiogun lanari, eskunarru barik… esku biluziez, gure gizatasunaren, gure hurkotasunaren, gure babesaren, gugan bizi dan eta suspertzen gaituan Jaungoikoaren PRESENTZIAREN berotasuna kutsatzeko.
Ez dagoz gure esku munduko arazoentzako konponbideak. Baina geure eskuak doguz, munduko arazoei aurre egiteko. Historiako Jaungoikoa etorten danean… ESKUETARA BEGIRATUKO DEUSKU...