80 likes | 239 Views
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DA. EKIN BIDEARI! GARAIZ GABILTZA. SARRERA. Oharra: portadako testua euskaratu testu osoan zehar
E N D
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DA... EKIN BIDEARI! GARAIZ GABILTZA
SARRERA Oharra: portadako testua euskaratu testu osoan zehar Hona hemen “informazio gehiago behar da…” jolasa: gizakiaren erralitatea ezagutzeko eta erralitate horiez pentsatzeko informazio gehiago bildu behar dela azpimarratzen du jolas horrek, horrela, beroriek aldatzeko zerbait egin behar dugula jabetu gaitezen. Horretarako, komunikazioaren, kulturaren, artearen, gizartearen eta herritartasunaren esparruetako gaitasunak lantzera zuzentzen diren hainbat jarduera planteatzen dizkizuegu. Bide horretatik, jolasean parte hartzen dutenei ahalik eta protagonismorik handiena eman nahi diegu, adierazi nahi diegun errealiate horretaz kontura daitezen: “Milurteko 6. Garapen Helburua: GIB/HIESaren, malariaren eta beste gaixotasun batzuen hedapenari aurre egitea”. Oraindik lortzeke dugun helburua da; eta guk, gure eremu txiki honetatik, helburu horri heldu diezaiokegu, eta guregan eta besteengan aldaketak eginarazteko zerbait egin dezakegu, kanpaina honetan hizketagai hartu ditugun gaixotasunen ondorioz sufritzen ari diren pertsonak kontuan hartuta. Jolasaren izenburuko puntu etenek kanpainaren goiburua dakarte atzetik. Informazio gehiago behar da gu abian jartzeko, inorentzat nahi ez ditugun sufrimenduzko egoerak aldatzen laguntzeko garaiz gaudelako, gure ahalegintxoa eginez.
“Informazio gehiago behar da…” jolasa,parte hartzaile ugari izaten dituzten jolas hezigarri ugaritan inspiratutako jarduera da: “Pictionary”, “Trivial”, “Tabú”, edota “Party” … Jokalariek hainbat erronka gainditu behar dituzte. Horretarako, proben menu bat landu dugu, honako hauxe: • Informazioa biltzeko 100 galdera, eta hiru erantzun posible bakoitzeko. • 25 proba, taldeko kide batek ikaskideei marrazki baten bidez hitz bat adierazteko; ondoren, hitz horri buruzko irakaslearen azalpena dator (adibidez: ospitalea). • 25 proba, taldeko kide batek ikaskideei hitz bat adieraz diezaien, baina bertan aipatzen diren hainbat gako hitz ezin esan dituela kontuan hartuta. Adibidez: ospitalea. Debekatutako hitzak: gaixo, mediku edo sendagile, hiesa, malaria). • 25 proba, adieraziko den gaiari buruz Internenten edo liburuetan informazioa bilatzeko. Adibidez: hiesa Kamerunen. (PROBA HAU HAUTAZKOA DA, JOLASA EGINGO DEN TALDEAREN HEZKUNTZA MAILAREN EDO GAITASUNEN ARABERAKOA). Taldeak Wikipedian sartu behar du, eta gai horren inguruan hiruzpalau lerro bilatu behar ditu. PROBA HONEN HELBURUA INTERNETA GAI HAUEN INGURUKO INFORMAZIO UGARI BILTZEN DUEN KOMUNIKABIDEA DELA OHARTARAZTEA DA, BERAIEK BESTE HAINBAT ERABILERA EMAN ARREN.
TAULAKO MARRAZKIEN AZALPENA OSASUNAREN PENTAGONOA: taularen erdian kokatutako irudi honek munduko toki guztietako jendea islatzen du. Guztien begirada toki batera zuzentzen da, eta amets bat dute: Milurteko 6. helburua proposatutako epeetan lortzea. Baina bada pertsona bat amets hori partekatzea kostatu egiten zaiona, hizketagai ditugun gaixotasunetako bat duelako. Haren aurpegian, sufrimenduak erdibitutako bihotz bat ageri da, baina gogo biziz ari zaigu deika, guztiok konpromisoa har dezagun: “Ekin bideari! Garaiz gabiltza”. Arazo bat dugu: norantz abiatu jakiteko informazioa falta zaigu. Ezkutuko aurpegi horren bost zati lortu behar ditugu (osasunaren pentagonoaren atzeko aldean). Bost zati horiek lortzen ditugunean, ekintza zehatzen baten bidez abian jartzeko prest izango gara. Hauxe da: IKASGELAN ATERATAKO ONDORIOAK ADIERAZTEN DITUEN IDATZI BATEN INGURUAN, TALDEAN GOGOETA EGITEA. MUNDUAREN BOLA ETA PAPIROAK: aztergai ditugun gaixotasunei buruz izaera orokorra eta eragin globala duen informazioa adierazten dute. Arazo hori ez dago gugandik ez hurbil eta ez urrun, gugan dago, eta arazo horren zati gara. Jokalariak bi lauki horietako batera doazenean, 100 galderetako bat egin behar zaie. Horietako bakoitzak hiru erantzun posible ageri ditu, bat aukeratzeko.
LAGUNTZA EMATEN ETA MODELATZEN ARI DIREN ESKUAK: beharrean daudenekiko konpromisoa eta hurbiltasuna adierazten dute. Zenbait proba egiteko behar diren abilezia artistikoei ere egiten diete erreferentzia. Jokalariak horrelako marrazkia duen lauki batera doazenean, ikaskideei marrazki bidez adierazi beharreko 25 hitzetako bat planteatuko zaie. MOZORROAK: bizitzak dituen askotariko aurpegiak adierazten dituzte, besteekiko harremanetan aurkitzen goazen aurpegiak. Talde bat horrelako aurpegi bat duen laukitxo batera doanean, taldekideek hitz bat asmatzeko ezarritako 25 probetako bat egin beharko dute, kontuan hartuta, betiere, azalpena ematen ari denak ezin izango dituela erabili hitz horrekin lotuta dauden hiruzpalau gako hitz. LAZO GORRIAREKIKO LIBURUA: giza errealitateak ezagutzeko eskura ditugun askotariko informazio iturriak adierazten ditu. Lauki horretara iristen direnean, Interneten edo liburuetan adierazitako gaiari buruzko informazioa biltzeko 25 probetako bat planteatuko zaie.
BIRZIKLATZEA ADIERAZTEN DUEN SINBOLOA: lauki horretara iristen badira, berriz bota dezakete dadoa. HAREA ORDULARIA: denbora gutxi gelditzen zaigula adierazten duen sinboloa da. Horregatik, denbora hori ondo erabiltzeko ahalegina egin behar dugu. Talde bat lauki horretara iristen denean, talde horrek segundo gehiago izango ditu hurrengo proba egiteko (10 segundotik 30era bitartean). Proba bakoitza egiteko epea ez dugu zehaztu jolasaren azalpenean. Irakasleak erabaki beharko du, taldearen ezaugarrien arabera proba garatzeko epe egokiena zein den kontuan hartuta. ZORIAREN MALETA: ezusteko gertaerak adierazten ditu, bat-bateko plan aldaketak, bizitzan izaten diren ustekabekoak. Talde bat lauki horretara iristen denean, jolasa zuzentzen ari denak ausaz proba bat aukeratuko du modalitate bakoitzetik. Parte hartzaileek lau proba horietako bat aukeratuko dute, baina zehazki zer proba den jakin gabe.
JOLASAREN GARAPENA • 0. Jolasean hasi aurretik, hiztegia gainbegiratzea iradokitzen dizuegu, planteatzen diren hitz guztien esanahia parte hartzaile guztiek ulertzen dutela egiaztatzeko. • 1. Egunak abiada bizian doaz bata bestearen atzetik, baina garaiz gaude oraindik osasunaren pentagonoaren atzeko aldean dauden ezkutuko aurpegiaren bost zatiak lortzeko. Zati horiek lortzeko, informazio gehiago bildu behar duzue, jolasaren taulatik zehar ibilbide askea eginez (nahi duzuen noranzkoan). • 2. Dadoaren laguntzarekin mugituko zarete batetik bestera, eta laukitxo batera iristen zareten bakoitzean, proba bat gainditu beharko duzue. Nahitaezkoa izango da proba horretan taldekide guztiok parte hartzea. • 3. Probak egiteaz gain, jolasak hainbat aukera emango ditu, dadoak dioenaren arabera: • Dadoa berriro bota. • Jolasak dituen aukeretariko bakoitzetik irakasleak proba bat aukeratuko du, eta zuek bat aukeratu beharko duzue, zehazki zer proba den jakin gabe. • Probak lasaiago egiteko segundoak biltzen saiatu beharko duzue. • 4. Erdikoa ez beste edozein laukitxotan zaudetenean eta zuen txanda iristen denean dagokizuen proba zuzen gainditzen duzuen bakoitzean, dadoa berriro bota dezakezue, baina gehienez ere beste bi aldiz. • 5. Zirkulu gorri bat duen laukitxo batera iristen bazarete, laukitxoko marrazkiari dagokion proba egingo duzue, eta ondo egiten baduzue, osasunaren pentagonoko ezkutuko aurpegiaren zati bat lortuko duzue.
6. Pentagonoko ezkutuko aurpegiaren bost zatiak eskuratzen dituzuenean, dadoa jaurtiko duzue taularen erdialdera jotzeko, eta bertara iristen zaretenean, bost proba egingo dituzue elkarren segidan. Jolasaren azken zati hau gainditzeko, bost probak segidan eta zuzen egin beharko dituzue. 7. Erdiko laukian huts egiten baduzue, irteteko berriro bota beharko duzue dadoa. Hurrengo txandan, osasunaren pentagonoan sartzeko estrategia plantea dezakezue berriro. 8. Pentagonoko ezkutuko aurpegiaren bost zatiak lortu bitartean, taulako erdiko gunea soilik igarobide gisa erabili ahal izango da. 9. Erdiko laukiko bost probak gainditu ondoren, Milurteko 6. helburua lortzen lagunduko duen ekintza txiki bat garatu ahal izateko informazioa lortuko duzue: farmazia laborategien gutuna. 10. Jolasak eskola ordu bat edo bi har ditzake. 11. Saioa amaitzean osasunaren pentagonoko ezkutuko aurpegiaren zati gehien lortu dituenak edo erantzun zuzen gehien eman dituenak irabaziko du jolasa. Horregatik, kontuan izan behar dute garrantzitsuena ez dela jolasaren edukia agortzea, ez eta prozesu osoa amaitzea ere (osasunaren pentagonoko ezkutuko aurpegiaren bost zatiak lortzea), lantzen duen problematikaren inguruan ikasleak sentiberatzea baizik. 12. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan erabiltzeko jolasa bada ere, gainerako hezkuntza mailetan ere erabil daiteke, zalantzarik gabe.