130 likes | 347 Views
ERREZETAK. Markel Arribas eta Aitor Collado. TXOLATEKO MOUSSA. TXOLATEKO MOUSSA. Osagaiak: 250 gramo txokolate esne gabekoa 4 arrautza 3 koilarada esnea 2 koilarada azukrea 80 gr. gurina. EGITEKO ERA.
E N D
ERREZETAK Markel Arribas eta Aitor Collado
TXOLATEKO MOUSSA • Osagaiak: • 250 gramo txokolate esne gabekoa • 4 arrautza • 3 koilarada esnea • 2 koilarada azukrea • 80 gr. gurina
EGITEKO ERA • Bainu marian gurina eta txokolatea urtzen jarriko ditugu eta urtu eta gero, sutatik kendu eta gorringoak gehituko dizkiogu. Aparte, zuringoak jaso eta dena nahastuko dugu. Azkenik, esnegaina ere jasoko dugu azukrea gehituz eta beste guztiari nahastuko diogu. • Mahaira ateratzeko orduan mousse-a katiluetan ipiniko dugu.
ESNEGAIN BIZKOTXOA • 4 Arrautza • 230g Irin • 250g Azukre • 90g Gurin • 130g Esnegain • Legamia, zorro txiki bat (12g) • Zorrotada bat koñak • Limoi birrindu pixka bat
EGITEKO ERA • Irabiatu arrautzak. Gero, azukrea, irina, gurina, esnegaina eta legamia bota eta dena irabiatu ondo. Moldea prestatu gurin eta irinarekin. Nahastutakoa moldean bota eta labean sartu 180 gradutan. 30 minutu eduki.
KREMA ERREA,ESKOSIAKO ERARA - Litro bat esnegain likidoa - Kanela-zotz zati bat - Laranja-azal zati bat - 6 arrautza gorringo - 100 gramo azukre erre
EGITEKO ERA • Ontzi batean esnegaina, kanela zotza eta laranja-azala jarri eta sutan poliki-poliki berotzen jarri, irakiten hasi arte. Sutatik kendu eta ordu erdi batean hozten utzi. Bien bitartean arrautza gorringoak eta azukre-errea nahastuko ditugu, dena desegin arte. Gero, ontzian dugun esnegain hotza eta bigarren nahasketa hau biak batera nahastuko ditugu. Molde batean jarri eta labean sartuko dugu Maria bainutan tarteko tenperatura batean ordubetez. Horren ostean, labetik atera, hozten utzi eta gero gainetik azukre beltz apur bat zabalduko diogu. Berriz ere labean sartuko dugu azukrea gorri eta karamelo bihur dadin. Labetik atera eta hoztutakoan jan behar da
SAGAR TARTA • - Orea: 300 gr. gurin - 150 gr. azukre - Arrautza bat - 500 gr. irin Pastel krema egiteko - 75 gr. maizena - 0,75 l. esne - 150 gr. azukre - 4 arrautza
EGITEKO ERA • Orea egiteko: Gurina bigundu eta gero egin ore bat osagai guztiekin. Gau oso batean hozkailuan eduki eta ore-alperrarekin landu eta moldean jarri. • Pastel krema egiteko: Jarri egosten esnea, kanela zati batekin eta limoi azal zati batekin. Irakiten hasten denean, bota beste osagai guztiak turmixean nahastu eta gero, eta joan nahasten "plog-plog" egin arte. Bota orearen gainera, eta gainean jarri errezil sagarrak ahalik eta mehen ebakita. Labera sartu aurretik, azukrea eta koñak txurrustada bat bota gainera. Kolore egokia hartzen duenean labetik atera. Hotziketan utzi eta zerbitu.