150 likes | 277 Views
Gabonak… gure bihotzak berritzeko aukera.
E N D
Gabonak… gure bihotzak berritzeko aukera
Neskato batek Jaungoikoa ezagutu nahi zuen. Bazekien Jauna bizi zen lekura iritsi arte bidai luze bat egin beharko zuela, beraz, bere poltsan bazkaria jarri eta ibiltzen hasi zen.
Neskatoa bere ondoan eseri eta poltsa atera zuen. Jaten hastera zihoala agurea gose zegoela konturatu zen, eta ondorioz, jateko eskeini zion
Agureak, eskerturik, janaria onartu egin zion eta neskari irribarre egin zion. Bere irribarrea hain zen polita, neskak berriro ikusi nahi zuela eta ondorioz janari gehiago eskaini zion.
Berak berriz ere irribarre egin zion. Neska zoraturik zegoen! Arratsalde osoa bere ondoan jaten eta barrez gelditu zen, hitz bat ere esan gabe.
Iluntzen hasi zenean, neskatoa, nekaturik zegoela konturatu zen eta itzultzeko asmoarekin altxa zen, baina pauso batzuk eman ondoren agurearengana itzuli eta besarkada handi bat eman zion. Agureak neska besarkatu ondoren bere bizitzako irribarrerik handiena eman zion.
Neska etxera iritsi eta atea ireki zuen... Bere ama arriturik geratu zen ekartzen zuen zoriontasun aurpegiarengatik
Honela galdetu zion: “Alabatxo, zer egin duzu gaur hain zoriontsu egoteko?". Neskak “Gaur Jangoikoarekin bazkaldu dut” erantzun zion... Eta honela jarraitu zuen: “Eta, ba al dakizu …? Inoiz ikusi dudan irribarrerik ederrena du!"
Bitartean, agurea ere zoriontsu bueltatu zen etxera Bere iloba harrituta geratu zen aurpegian zekarren PAKE adierazpenarekin eta hauxe galdetu zion …: “Aitona, Zer egin duzu gaur hain zoriontsu egoteko?”
Berak honela erantzun zion: “Parkean, Jangoikoarekin bazkaldu dut!"... Eta hau esanaz jarraitu zuen: “Eta, ba al dakizu zer? Pentsatzen nuena baino gazteagoa da!"
Askotan besarkada baten indarrari, benetako irribarre bati, elkarrizketa aberats bati edo gauzatxo sinple eta arruntei ez diegu garrantzirik ematen...
Detaile horiek zure bizitza edo besteena alda dezakete eta ZORIONTSU egin zaitzakete. Beraz, pena merezi du zuregana hurbiltzen diren pertsonak modu atseginean jasotzea
EGUBERRI HAUETAN GURE BIHOTZAK BENETAKO BIZITZARI LEKUTXOA UZTEKO AUKERA DU ¡AH!... ETA JANGOIKOAREKIN BAZKALTZEN SAIA GAITEZEN!..