220 likes | 433 Views
HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA. PORTFOLIOA hizkuntzak ikasten ari diren ikasleei zuzendutako dokumentua da. Hizkuntza-gaitasunen deskribapenean oinarritutako ebaluazioa bultzatzen duena.
E N D
HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA • PORTFOLIOA hizkuntzak ikasten ari diren ikasleei zuzendutako dokumentua da. • Hizkuntza-gaitasunen deskribapenean oinarritutako ebaluazioa bultzatzen duena. • Hizkuntzak ikasterakoan izandako esperientziak erregistratzeko, eta horien gaineko hausnarketa egiteko balio duena. • Badira Portfolio desberdinak: • Helduei zuzendutako ALTErena (4 hizkuntzatan). • Ministerioarenak: • . Haur Hezkuntza (3/8 urte). • . Lehen Hezkuntza (8/12 urte). • . Bigarren Hezkuntza (12/18) • . Helduak (16tik aurrera)
Hizkuntza-Biografia • HIZKUNTZA-BIOGRAFIA ikasleek gogoeta egin dezaten: • . Hizkuntzen ikaste- prozesuari buruz (autoebaluazioa). • Inguruan hitz egiten diren hizkuntzez. • Ikasteko moduaz(Nola ikasten dut?, Zer ikasi dut eta zerk lagundu dit ikasten?). • Ikasketa planez (Zer ikasi nahi dut egiten hizkuntza bakoitzean?).
Hizkuntza-Biografia Ikasleek hizkuntza guztietan dituzten gaitasunak azter ditzaten trebezi guztietan oinarrituz: . Idazmena . Entzumena. . Irakurmena. . Ahozko adierzpena. . Elkarrizketa.
Hizkuntza-Biografia Beste hizkuntza batzukazter ditzaten (Norberaren inguruan hitz egiten diren hizkuntzak)
Hizkuntza-Biografia Ikasleek bere ikasketa moduaz hausnarketa egin dezaten.
Hizkuntzen pasaportea • Norberaren hizkuntza-profila betetzeko. • Hizkuntza eta kultura arteko esperientziak biltzeko. • Ziurtagiriak erregistratzeko.
Hizkuntzen pasaportea 1. Hizkuntza-gaitasunen profila: Ikasleek trebetasun bakoitzean hizkuntza bakoitzean eskuratu duten gaitasun-maila jasotzeko dokumentua.
Hizkuntzen pasaportea 2. Hizkuntza eta kulturekin izandako esperientziak: Hizkuntzak eta kulturak ikasteko jarduera nagusiak biltzeko (ikastetxean zein ikastetxetik kanpo).
Hizkuntzen pasaportea 3. Ziurtagiriak eta diplomak: Hizkuntzekin lortutako ezagutza-maila egiaztatzeko.
Dosierra - • Hizkuntzen ikas-prozesuan esanguratsuak izan diren ekoiztutako materialak hautatu eta jasotzeko: irakurketak, idazlanak, grabazioak...
PORTFOLIOAREN FUNTZIOAK: PEDAGOGIKOA ETA INFORMATIBOA • Funtzio pedagogikoa: • Hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza hausnartzaileagoak sustatzen dituelako: • Autoebaluazioa bultzatuz. • Hizkuntzen ikaskuntza prozesuan ikasleari erantzukizun handiagoa emanez. • 2. Funtzio informatiboa: • Europako irakasleei hizkera komuna proposatzen dielako (Markoko hizkuntza-gaitasunen deskripzioan oinarrituz), etanazioarte mailako erreferentzia-agirien bidez lan eta ikasketa-mugikortasunari erantzuten diolako.http://www.europass.cedefop.eu.int
PORTFOLIOAREN ESPERIMENTAZIO-ALDIA EAEn . 2003. urtean Hezkuntza Sailak EAQUALS eta ALTE erakundeen Portfolioa argitaratu zuen 4 hizkuntzatan (www.hezkuntza.ej-gv.euskadi.net). . 2004-2005 ikasturtean Ministerioaren gidaritzapean egindako Portfolioak euskaratu ziren (LH eta BH, gidak). . 2005. enean HABEk Markoa euskaratu eta argitaratu zuen. . Ikasturte honetan Portfolioaren esperimentazio-aldiari hasiera eman zaio (Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan / Hizkuntza Eskoletan).
2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA LEHEN HEZKUNTZAN ODON DE APRAIZ ikastetxea (Gasteiz): Ikasleen ezaugarriak: hirugarren ziklokoak /eredu elebiduna. Denboralizazioa: astero ordubetez/bi orduz landu dute proiektua. 1. Motibazioa eta sentsibilizazioa jorratzeko hainbat jarduera landu dituzte. Esate baterako: munduko mapak, jolasak (zein herrialdetan hitz egiten diren, ...), munduko abestiak (etnikoak, ...) erabili dituzte ikasleen ezagutza eta motibazioa areagotzeko.
2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA LEHEN HEZKUNTZAN ”Nire inguruko hizkuntzak” izeneko txokoa ere osatu dute. Ikasleak inguruan dituzten hizkuntzak zeintzuk diren ohar daitezen, ezagutzen dituzten beste hizkuntzetako adibideak gelara eramatea proposatu zaie (jostailu, pasteltxo edo objektu ezagunen izenak, eurentzat esanahi berezia dutenak; esate baterako, Playstation, Smarties, ...). 2. Kutxaren aurkezpena gelan /etxean. 3. BIOGRAFIA atala landu dute. Euskara arlorako B1 mailarako adierazleak prestatu dituzte 5 trebezien autoebaluazioa egiteko: entzumena, irakurmena, ahozko adierazpena, elkarrizketa eta idazmenaren ingurukoa.
2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA 2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA LEHEN HEZKUNTZAN . Lehen Hezkuntzako kutxa
2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA LEHEN HEZKUNTZAN • ELKARRIZKETA (B1) • GAI NAIZ HONAKOAK EGITEKO: • - Eguneroko egoeretan moldatzeko, erosketak, jatekoa edo garraioen ordutegiak lortzeko. • - Elkarrizketak izateko chat eta e-posta bidez, interesgarri iruditzen zaidan jendearekin. • - Ondo ezagutzen dudan jendearekin ohiko elkarrizketak telefono bidez izateko. • - Lagunartean zer egin edo nora joan eztabaidatzeko. • - Hizkuntza ondo hitz egiten duten nire adineko lagunekin sortutako egoerei aurre egiteko, esate baterako, kiroletan.
2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA 2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA BIGARREN HEZKUNTZAN • KURUTZIAGA IKASTOLA /SAN VIATOR IKASTOLA : • DBHko ikasleekin Portfolioa bera erabiltzen hasi aurretik sentsibilizazio jarduerak (hizkuntzen inguruko jarrerak aztertzeko). • Dokumentua bera ezagutzeko jarduerak. • Hizkuntzen-Biografia lantzeko proposamenak. • Dosierrerako materialak hautatzeko proposamenen azterketa. • Pasaportea betetzen hasteko proposamenak. • Ikasleen testuliburuko ataza baten ebaluaziorako proposamenak.
2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA 2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA BIGARREN HEZKUNTZAN • Koadroa betetzeko prozedurak: • laukian: ikasleak. • laukian: ikaskideak. • laukian: irakasleak • . Hizkuntzak/ebaluazio-datak
2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA 2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA BIGARREN HEZKUNTZAN • TREBETASUNA: IDAZMENA • ATAZA: TESTU LITERARIO BATEN LABURPENA (Ostadar proiektua) • GAI NAIZ HONAKOAK EGITEKO: • Hautatutako informazioarekin gidoia osatzeko. • Laburpena idaztean, igorleari erreferentzia egiten dioten hitzak ( ni,nire.. ) edo aditzak (dut, naiz, zait...) ez sartzeko. • Hautatutako informazioa era egokian lotzeko, horretarako ideiak gehitzeko, kontrajartzekoeta ondorioak adierazteko lokailuak erabiliz. • Errepikapenak saihesteko ordezkapen lexikalak erabiliz. • Aditzaren denbora ( orainaldia /lehenaldia) zaintzeko. • Hitzak, esaldiak, puntuazioa... berrikusi eta ahal dudan neurrian akatsak zuzentzeko.
Helbide elektronikoak • Hezkuntza Saila: www.hezkuntza.ej-gv.euskadi.net • ALTEren gunea: www.alte.org • Markoaren euskarako bertsioa: www.habe.org • Santurtziko Udal Euskaltegia: www.santurtzieus.com • Europako kontseilua, Portfolioaren gune ofiziala: culture2.coe.int/portfolio/ • Gaztelaniako Portfolioaren gunea: • aplicaciones.mec.es/programas-europeos • Cervantes Institutua: www.cervantes.es