120 likes | 232 Views
BARKA GAITZAZU, JAUNA !. Jainko gure Aitarekin adiskidetzeko poza eskaintzen digu Jesusek. “ Gurekin 2-8 ”. Jesusek eskatzen dionari beti ematen dio Jainkoaren barkamena. Ene seme, zure bekatuak barkatuta daude. Zoaz bakean !.
E N D
BARKA GAITZAZU, JAUNA! Jainko gure Aitarekin adiskidetzeko poza eskaintzen digu Jesusek “Gurekin 2-8”
Jesusek eskatzen dionaribeti ematen dio Jainkoaren barkamena. Ene seme, zure bekatuak barkatuta daude. Zoaz bakean !
Jesusek esaten digu beti eta guztiak barkatu behar ditugula, Aitak ere guri egiten digun bezalaxe. Barkatu gure zorrak, guk ere barkatzen ditugun bezala.
Barkamenak beti berritu egiten du - adiskidetasun-bidea - elkarren arteko bizibidea - poz-bidea Maita ezazue elkar, horrelaxe izango baitzarete Jainkoaren seme-alabak.
Mukizu horiek! Orain ere goxokiak lapurtzen eta, gainera, ez didate ezertara gonbidatzen! Baina... Batzuetan egin behar ez diren gauzak egiten ditugu
Sarritan ... - Besteekin haserretzen gara ... - Edota laguntzen ez... - Edota besteari burla egiten diogu
Une batean geratu eta jabetu beharko gara: - ez dugula bete Jainkoak gutaz espero zuena ... - besteekin gaizki portatu garela ... Hitz batez: Ez dugula bete Jainkoaren borondatea.
Orduan apaizarengana, Jainkoaren ordezkariarengana, joan beharko dugu eta... - Gure bekatuen barkamena eskatu ... - Eta egin dugun gaizkiagatik barkamena eskatu
- Eta Berak, Jainkoaren izenean, gure erruak barkatuko ditu. Barkamenaren Sakramentua da edota Adiskidetzearena
Gero zertan hobetu, pentsatu beharko dugu. Eta otoitz egingo dugu edota apaizak eskatu diguna bete.
Ze guai ! Jainkoak maite nau !!! Nik Jainkoa eta besteak maite ditut !!! Elizatik poz-pozik aterako gara Elizak Jainkoaren barkamena eta adiskidetasuna eskaintzen dizkigulako.
Horrela berrituko ditugu maitasun eta adiskidetasun bide berriak - Jainkoarekin - Senideekin - Lagunekin - GUZTIEKIN ! …Batzuetan bideak aldapak baditu ere ... Bide-amaiera ederra da!