180 likes | 389 Views
EUKARISTíA - MEZA. GOAZEN JESUSEN AFARIRA. Ba al dakizue nondik datorren igandero ospatzen dugun MEZA?. Zenbait irudirekin gogoratuko dugu. Hil baino pittin bat lehenago, Jesus bere lagunekin, apostoluekin, bildu zen afaltzeko, Pazkoa ospatzeko.
E N D
EUKARISTíA - MEZA GOAZEN JESUSEN AFARIRA Ba al dakizue nondik datorren igandero ospatzen dugun MEZA? Zenbait irudirekin gogoratuko dugu...
Hil baino pittin bat lehenago, Jesus bere lagunekin, apostoluekin, bildu zen afaltzeko, Pazkoa ospatzeko. Afaldu ondoren ogia eskuetan hartuta hauxe esan zien: “HARTU, HAU NIRE GORPUTZA DA-TA”. Eta gero, ardoa hartuta, hauxe esan zien: “HAU NIRE ODOLA DA” Honako hau ere esan zien: “Nire heriotzaren ondoren, elkarrekin bilduko zaretenean, egin itzazue halako afariak, gaurkoa gogoratuz”.
Jesus berpiztu ondoren, apostoluek azaltzen zioten jendeari Jesusek esan eta egindakoa. Jende askok entzuten zien pozik: Horrela sortu zen eliza. Denek Jesusek erakutsi izan zuen bezalaxe bizi nahi zuten.
Maiz biltzen ziren etxetan Jaunaren afaria ospatzearren. Afaria amaiera aldean etxetik ekarritako ogi eta ardoa banatzen zuten. Eta Ogi eta Ardo horiek, Jesusen Gorputz eta Odol bihurtuak ziren.
Gaur Jesusen jarraitzaileak, ... ... Elizan biltzen gara Jesusen afaria ospatzeko. MEZA edota EUKARISTIA izenez deitzen dugu:
Ez gara beti izaten Jesusek erakutsi zigun bezain onak. Horregatik eskatzen diegu barkamena Jainkoari, lagunei eta besteei... Barkamena eskatzeko “AITORTZEN DIOT” otoitza errezatzen dugu:
OTOITZ EGIN DEZAGUN Aitortzen diot Jainkoa guztiz ahaltsuari, eta zuei ere bai, nire senideoi, bekatu egin dudala, gogapen hitz eta egitez, eta eginbeharrak ez eginez; bai, bekatari naiz. Horregatik eskatzen diet Andre Maria beti Birjinari, aingeru eta santu guztiei, eta zuei ere bai, nire senideoi, otoitz egin diezaiozuela nire alde Jainko gure Jaunari.
Guk, Jesusen adiskideok, bere bizitza eta historia jakin nahi ditugu, eta horregatik irakurtzen dugu Biblia. Lehendabizi, Israelgo, bere herriko historia, irakurtzen dugu (Itun Zaharra) Gero, berarekin bizi izan zirenen historia (Epistola) Eta, azkenik, EBANJELIOA, Jesusen bizitza kontatzen diguna. Ongi ulertu ote ez badugu, apaizak pittin bat gehiago azaltzen digu (Homilia edota Sermoia) Izan ere, BIBLIA oso garrantzitsua baita:
OTOITZ EGIN DEZAGUN Jauna, eskerrik asko zure hitza emateagatik. Lagun egiguzu arretaz aditzen eta berau betetzen. AMEN
Gero Ogia eta Ardoa eskaintzen ditugu, gure lurraren indarrak eta gizonaren lanak sortuak. Baita geure buruak ere eskaintzen ditugu aldarearen gainean.
Jainkoari aurkezten dizkiogu eskaintzak, eta Jesusen hitz eta keinuak errepikatuz, Ogia eta Ardoa Jesusen Gorputz eta Odol bihurtzen dira.
OTOITZ EGIN DEZAGUN Gure Aita, zeruetan zarena, santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia, zeruan bezala lurrean ere. Emaguzu gaur egun honetako ogia; barkatu gure zorrak, guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero; eta ez gu tentaldira eraman, baina atera gaitzazu gaitzetik. Amen
Kristauok eskua ematen diogu elkarri, barkamen eta bakearen seinale, Jesusek ematen zuen bezalaxe. Horrela barkatzen diogu elkarri eta guztion adiskide bihurtzen gara. Honela prestaturik, parte hartzen dugu Jesusen afarian. JAUNARTU baino lehen, zera esaten dugu:
OTOITZ EGIN DEZAGUN Jauna, ni ez naiz inor, zu nire etxean sartzeko, baina esazu hitz bat eta sendatuko naiz.
Jesusen Gorputz eta Odola hartzen ditugu jaunartzerakoan. Jesus jatea ez da huskeria, Jesusek gauzak ikusi eta bizi izan zituen bezalaxe bizitzea esan nahi du, guk ere halako bizimodua hartzea: ZORIONTSU IZATEA da besteak maitatuz, besteei lagunduz, mesedeak eginez,...
Kristauok pozik atera behar gara elizatik: Jesus hartu dugu eta orain bere ESPIRITUA dugu gurekin.
Apaizak esaten digu: “Zoazte bakean” Horregatik gara guztion lagun: etxean, jolasean, eskolan eta nonahi.
OTOITZ EGIN DEZAGUN ELKARREKIN Jauna, Mezan zure gorputza eta odola eman dizkiguzu zure maitasunaren seinale. ESKERRIK ASKO.