40 likes | 233 Views
Luis Isasmendi eta Amaia Azanza Irale-Gasteiz 2011-12. EUSKAL PILOTA:JOKOAK eta JOLASAK AURKEZPENA. Esku-pilotaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesua
E N D
Luis Isasmendi eta Amaia Azanza Irale-Gasteiz 2011-12 EUSKAL PILOTA:JOKOAK eta JOLASAK AURKEZPENA
Esku-pilotaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesua Euskal pilotari buruzko baliabide-bilduma da sarean eskura duzun honako lan hau. Esku-pilotaren irakaskuntzan lagungarri izan nahi duen bitartekoa da eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin lan egiten dutenei zuzenduta dago. Esku-pilotan jokatzen eta esku-pilotarekin disfrutatzen irakasteko gida modukoa da irakasleentzat. Horrez gainera, proposaturiko jarduerak praktikatuz, ikasleei kirola egiteko aukera eskaini nahi die bildumak. Edozein irakaslerentzat interesgarria izanagatik, Gorputz Hezkuntzako saioak prestatzeko oso lagungarria izan liteke. Hala, material hau baliatuz, Gorputz Hezkuntzako irakasleok curriculumean zehazten diren helburuak erdiesteko edukiak eta gaitasunak landu ditzakegu. Bilduman jolasak eta jokoak bereizi ditugu. Saioak biak uztartuz presta litezke: jolasak —hastapen gisa— haserako beroketan txertatuz, eta jokoak –euskal pilota ikastearekin lotura zuzena dutenak, alegia– eskolaren atal nagusian eginez.
Fitxen antolaketa • Fitxak antolatzeko honako elementu hauek izan ditugu kontuan: adina, helburuak, taldearen antolakuntza, jokalari-kopurua, tokia, materiala, jolasaren deskribapena eta haren irudi grafikoa. Horietaz gain, fitxa batzuetan aldaera bat edo beste proposatzen dugu. • Adina: sinboloen eta zenbakien bidez adierazten da. Lehen Mailako Hezkuntza (LMH) eta urteak (10-12). • Helburua: jardueraren bidez zer lortu nahi den zehazten da. • Taldearen antolakuntza: jarduera aurrera eramateko ikasleek erabiliko duten eremua zehazten da, jokalariak bertan banatzeko eta kokatzeko moduarekin batera. • Jokalariak: jardueran zenbatek hartuko duten parte adierazten da. • Tokia: jokalekua zehazten da. • Materiala: jarduera egin ahal izateko behar den tresneria zerrendatzen eta zenbatzen da. • Jolasa (edo Jokoa): jarduera nola egin behar den deskribatzen da. • Irudi grafikoa: jarduerari dagokion espazioaren banaketa, pilotarien kokapena eta joko-dinamika erakusten ditu irudiak. • Aldaerak: helburuak mantenduz, jardueraren moldaketa bat proposatzen da, elementu batzuk aldatuz. • Oharra: erabilgarritasuna lehenetsiz, kopuruak zenbakien bidez adierazi ditugu.
BIBLIOGRAFIA EBALUAZIO IRIZPIDEAK AURKEZPENA JOLASAK JOK OAK JOKALEKUAK HIZTEGIA HISTORIA