220 likes | 357 Views
EGILEAK: Helena, Soraya, Sara eta Miren. Greenpeace erakunde bakezale eta ekologista internazionala da,ekonomikoki eta politikoki independentea.
E N D
Greenpeace erakunde bakezale eta ekologista internazionala da,ekonomikoki eta politikoki independentea. Greenpeacen helburua ingurunea zaintzea eta babestea da, naturaren aurkako ekintzak egiten diren munduko munduko leku ezberdinetan parte hartuz. Greepeacek klima-aldaketa eta biodibertsitatea babesteko, energia nuklearrarekin bukatzeko eta bakea sustatzeko kanpainak atolatzen ditu. Greenpeacen finantziazioa erakunde honetako kideek inbertitzen duten diruaren araberakoa da. Gaur egun Greanpeace erakundea,3 milioi pertsonak baino gehiagok osatzen dute.
Historia Greepeace 1971. Urtean sortu zen Kanadako energia nuklearraren aurkako ekintzaile kuakero eta objetore batzuk Kanadan errefuxiatu ziren, Vietnameko guduan parte ez hartzeko. Hauek, “Don`t make a wave Committee” izeneko erakundea sortu zuten. Talde honek EEUUn egiten ziren ekintza nuklearren aurka egiten zuen Amchiitka artxipielagoan, eta erabaki zuen, Phyllis Cormack itsasontziaren bidez ekintza nuklearra burutuko zen lekura joatea, horrela bonbak ez eztanda egitea lortzeko.
Baina bidaia hau hondamendi bat izan zen izan ere, Estatu Batuetako kostazain batek itsasontzia geldiarazi zuen bere helmugara iristear zeudela. Ekintza nuklearra ezin izan zuten geldiarazi, baina, zorionez ez zen itsasikararik gertatu. Urrengo urteetan talde indepandete ezberdinek Greenpeacen izena hartu zuten Estatu Batuan, Zelanda Berrian eta Australian. Garai honetan, David McTaggart, aspaldiko negozio-gizon Estatu Batuar bat, nabigatzaile konformagaitz bat bihurturik Frantziako gobernuaren kontra egin zuen, izan ere, honek itsasoan 400 mila ur mugatu nahi zituen, Morura atoloiaren inguruan, bertan ekintza nuklearrak gauzatzeko.
McTaggart Greenpeaceko Zelanda Berriko ekintzaileekin kontaktuan jarri zen eta bere itsasontzia Vega izenekoa eskeini zien, eremu debekatura bidaiatzeko eta ekintza nuklearrak sahiesten sahiatzeko. Bidaia hau izan zen, Greenpeaceko lehen kanpaina frantzesen ekintza nuklearren aurka, itsaso Pazifikoan. David McTaggart Greenpeaceko Internazionaleko buru bilakatu zen, 80ko hamarkadatik 1991ra.
Ezin daiteke esan, Greenpeaceko talde ezberdinen arteko erlazioa baketsua izan zenik izan ere gauzak okertzen hasi ziren 1974.urteetik aurrera, urte honetan Greenpeaceko sektore batek Estatu Batuetan eta Kanadan, baleak ehizatzearen aurkako kanpaina bat abiarazi zen, eta geroago, foka kumeen hilketen aurkako kanpaina bat, Newfoundland-en. Banaketa bat gertatzekotan egon zen.
McTaggart-ek lehenbizikoz Europan Greenpeacen elkarte bat eratu zuen. Lehenengo sailak Frantzian eta Britania Handian sortu ziren. Handik pixka batera Holandan ireki zen. 1978an Greenpeace Internazionala eratu zen. GREENPEACE ESPAINIAN 1984.urtean fundatu zen, ofizina nagusia Madilen zuelarik. Gaur egun beste ofizina nagusi bat du Barzelonan. 100 milla kideek osatzen dute Espainian.
GREENPEACEN EGITURA Greenpeace, Greenpecen Kontseilu Nagusiak osatzen du. Bere ofizina bakoitza ordezkari bat du Asanblea General batera joaten dena, bertan, Zuzendaritza Batzorde Internazionala hautatzen da. Batzoredea aukeratu ondoren, honek Zuzendari Exekutibo bat izendatzen du, eta hau Areako Zuzendarien laguntza jasotzen du. Horrela Greenpeaceko lehen fundatzailea: Robert Hunter, Patrick Moore, Bob Cummings, Ben Metcalfe…
Gaur egungo Greenpeacen egitura Esan dugun bezala, 1979an Greenpeace Internazionala eratu zen helburu berdina zuten baina herrialde ezberdinetan zeuden ekologisten taldeak elkartzeko. Gaur egun Greenpeace osatuta dago ofizina Nazional eta Erregional sare konplexu baten bitartez, Greenpeace Internazionalarekin lan egiten dutenak mundu mailako kanpainak burutzeko. Greenpeace Mundiala, Zuzendaritza Batzorde Internazionalaren bitartez zuzendirik dago. Zuzendaritza Batzore hau, Asanblea nagusian hautatzen da, urtean behin ospatzen dena.
GREENPEACEK BETETZEN DUEN FUNTZIOA Ingurumena zaintzea da. Greenpeacek helburu garrantzitsu bat lortu du, hau da, herritarrengan ingurumenarekiko interesa piztea. Greenpeacek herritarrei eta gobernuei laguntzan die, ingurumena zaintzearren. Bere ekintzak leku ezberdinetan burutu ditu: adibidez, Antartidatik Artikora Atlantikotik pasatuz, Pazifikotik, Amazonetako itsasoetatik, Mediterraneo Itsasoan, Iparraldeko Itsasoa eta Mexikoko Golkoan.
GREENPEACEK BERE HEBURUAK BETETZEKO ERABILITAKO BITARTEKOAK Gaur egun ingurumena zaintzearren honako bitarteko hauez osatuta dago: 7 itsasontzi. 2 helikoptero. 30 lantxa azkar. Globo aeroestatiko bat. BERE BITARTEKO GARRANTZITSUENAK ETA BEREN FUNTZIOAK MOBY DICK: Barku hau Mexikoko golkoan eta KAriben erabiltzen da. MV SOLO: itsasontzi ospital albaitaria. GONDWANA: Antartinako kanpainetarako erabiltzen da. MV GREENPEACE: Amazonetako kanpainetan erabiltzen da. BELUGA: Itsasontzi-patruila suteen aurkakoa, ur kontinentaletan.
INGURUMENA ZAINTZEAN BETERIKO HELBURUA - 1972an ekintza nuklearrei amaiera eman zieten Amchitka, Alaskan. -1975an Frantziak entsegu atmosferikoekin amaitzen du. -1982an Europako Komunitatea foka kumeen larruaren inportazioa debekatzen du. - 1982an Batzorde Balezale Internazinalak komisio bat ezarri zuen baleen, ehiza komertzialari buruz. - 1991an Antartikako tratatuaren 39 estatuek protokolo bat sinatu zuten, eta honek meatzen eta petroleoaren esplotazioa debekatu zuen Antartidan 50 urtez. - 1996an Frantziak amaiera ematen dio bere entsegu nuklearren programazioari itsaso Pazifikoaren iparraldean.
GREENPEACEN KANPAINAK BIODIBERTSITATEA: Lurra eta itsasoa Animali eta landare basatiak baliabide naturalen explotazioaren eta ekosistemaren aldaketen jasanle dira. Greepeacen Argentinako kanpainaren helburua da,gehiegizko arrantza basoen harraparitza geldiaraztea.Izan ere,1914tik aurrera,Argentinak baso natiboen %60ª baino gehiago galdu zuen.Basoen desagertzeak,zenbai espezien desagerpena eragiten du,esaterako jaguarrena,Hartz inurrizaleena,arranoarena….Greenpeacen heburu nagusia da,ipar-ekialdeko ohinane (Yungak) eta basoen desagerpena sahiestea.
TOXIKOAK Hegoaldeko Konoan garatutako industriak arazo larriak eragin zituen. Garapen honen ondorioz, urtero gero eta zabor gehiago sortzen da, eta honel ingurugiroa arriskuan jartzen du. Arazo honi amaiera emateko, hondakinekiko tratamenduak garatzen dituzten enpresak daude. Prozesu hauen artean errausketa aurki daiteke, baina teknika honek, ingurumen arazo larriak ekarri zituen igorpen kutsatzaileen ondoriz. Hegoaldeko Konoko herrialdeetako herritarren kontrakotasunari esker, Iparraldeko Amerikan eta Ekialdeko Europan, industria hauen hedapena geldiaraztea lortu da. Industria honen exodoa lortuz merkatu berrien bila, Latino Amerikara, esaterako. Hegoaldeko Konoko Greenpeace beste erakunde batzuekin lan egiten du joera honetara itzultzeko eta landare errausleen landaketa geldiarazteko. Era barean, industriek hondakinak murrizteko konpromisua har dezaten sahiatzen da. Geinera, zenbait herrialdetan dabekatuak dauden produktuen eta teknologien inportazioa sahiesten du.
ENERGIA Munduan zehar, ingurunean talka handia eragiten duten iturri-energetikoak erabiltzen dira, eta horrek euri azidoak, basoen eta itsasoen kontaminazioa, hondakin erradiaktiboak, beroketa globala etab. eragiten ditu. Arazorik larriena energia nuklearraren erabilpena da, esaterako Chernobyleko istripua. Gainera, beste arazo bat ere badago hondakin nuklearrene, alegia. Hauei ez baitzaie irtenbiderik aurkitzen. Greenpeacek arazo horiekin amaitzeko, iturri berriztagarri eta berrien erabilpena proposatzen du, honek seguritatea eskainiko bait dio Planeta.
ATMOSFERA Azken hamarkadetan atmosferaren egituran eta konposizioan aldaketak eman dira airera bidalitako gas kontaminatzaileen ondorioz. Arazo hau da, euri azidoaren, beroketa globalaren eta ozono geruzaren murrizketaren eragilea. Greenpeacek uste du 1990etik gertatu diren aldaketak berotegi-efektuarekin zerikusia dutela. Ozono geruzaren murrizteak gizakiengan ere arazo larriak eragiten ditu izan ere kantzerra sor dezake eta sistema inmunulogikoan arazoak. Greenpeacek ozono geruzaren murriztea sorrarazten duten gasen erabilpena deuseztatzen sahiatzen da industrietan. Lau kanpaina hauek dira, Greenpeacek sortzen dituen ekintzen oinarriak, esaterako,manifestazioak.
GreenPeace....Zer da? Ingurumena babestu nahi duen nazioarteko erakundea da, 1971n Vancouveren (Kanada) sortua. Egitura Greenpeaceren bulegoak. Egoitza nagusia Amsterdamen(Herbehereak) edukita, beste 27 bulego ere baditu munduan zehar, 41 herrialdetan zabalduta
Gaur egungo egoera... Gaur egun mundu osoan 42 bulego ditu, Amsterdamgo Greenpeace International-ek koordinatzen ditu. Dirua 2.8 miloi bazkideengandik zein GKEetarako diru-laguntzengatik eskuratzen ditu, ez du onartzen gobernuek edo enpresek emandako dirurik.
Lehentasunak eta kanpainak Greenpeacek hainbat arazo nabarmentzeaz gain, gehiegizko arrantza edo energia nuklearraren mehatxuak besteak beste, konponbide alternatiboen alde borrokatzen du, itsasoko erreserben edo energia berriztagarrien alde esaterako.
Lehentasunak: • ·Klima aldaketa geldiaraztea. • ·Ozeanoak babestea (baleen arrantza eta sare luzeen erabilpena geldiaraztea). • ·Azken baso primarioak kontserbatzea. • ·Bakea. Arma nuklearrak bertan behera uztea. • ·Nekazaritza iraunkorra sustatzea (Ingenieritza genetikoaren kontra) • ·Kutsagarri kimikoak desagerraraztea (ekipo elektronikoek eragiten dituztenak barne), horietako asko minbizia sortu ahal dutelako
Bitartekoak Bortizkeriarik gabeko ekintza zuzena erabiltzen du bere kanpainetan, komunikabideen arreta bereganatu nahian. Esaterako, ekintzaileak baleontzia eta harrapakinaren artean kokatzen dira, edo instalazio nuklearretan sartzen dira protestak egitera. Desobedientzia zibileko ekitaldi horietan, Greenpeaceko itsasontziek paper nabarmendua jokatu dute, batik bat Rainbow Warrior (Ostadar Borrokalaria) izenekoak. Izan ere, 1985ean, Mururoairlan Frantziaren saio nuklearren aurka protestatzen ari zela, kroskoan Frantziako zerbitzu sekretuek eragindako leherketa zela medio, itsasoa hondoratzeaz gain, Fernando Pereira argazkilaria hil zen. Bestela, balearen ehizaren aurkako kanpainak oso ezagunak izan dira mundu osoan.
http://www.greenpeace.org/international/en/getinvolved/Give-Earth-a-hand/http://www.greenpeace.org/international/en/getinvolved/Give-Earth-a-hand/