E N D
BILBOKO BIDAIA Lehenengo, Guggenheim museoa ikustera joan ginen.Barrenean, Richard Serra -ren eta Frank Lloyd -en obrak ikusi genituen, obra iraunkorrak eta ez iraunkorrak. Ordu batetan atera ginen Guggenheim museoaren ondoan dagoen parke batera bazkaltzera. Bazkaldu eta gero, parkean egon ginen jolasten.Hiruetan,bakoitzak bere motxila hartu eta metroa hartzera joan ginen Portugaleteko zubi esekia ikusteko.Ailegatu ginenean, taldetan banatu ginen zubi esekira igotzeko:arantzakoak, lesakakoak... Igogailua hartu eta igo ginen.A ze paisai polita!Bilbo osoa ikusten zen goitik. Zubi esekira igo ondoren eta paisaia ikusi ondoren, behera jaitsi ginen berriro.Denak behean ginenean, beste aldera joan ginen kotxeak eramaten dituen ontzian.Gu bidaiarien tokian joan ginen baina kotxeak (eta kotxeen barrenean pertsonak) ikusi genituen.Ontzian ibili ondoren, askaria motxilatik atera genuen eta askaldu genuen.Segituan autobusera joan beharra izan genuen bueltan etortzeko. Oso ongi pasatu genuen. Gutxienez nik bai!!!! EGILEA:AITZIBERIRAZOKI