100 likes | 261 Views
PAZKOA 6. igandea. SALMOA (65). Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari, egin eresi Haren izen ederrari, eman gorespen eder Berari. Esan Jainkoari: « Zuk eginak bai direla harrigarri! ». Lur osoa,
E N D
PAZKOA 6. igandea
SALMOA (65) Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari.
Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari, egin eresi Haren izen ederrari, eman gorespen eder Berari. Esan Jainkoari: «Zuk eginak bai direla harrigarri!».
Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari. Ahuspeztu bedi lur osoa zure aurrean eresi eginez, zure izenari eresi eginez. Zatozte eta ikusi Jainkoaren lanak, harritzeko dira-ta giza-semeengatik egin dituenak.
Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari. Itsasoa lehor bihurtu du, oinez igaro dira ibaiaren erditik; beraz, poztu gaitezen Harekin. Nagusi da ahal-izatez betiko.
Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari. Etorri eta entzun, Jainko-beldur zeratenok, esango dizkizuet nire alde Hark eginak. Bedeinkatua Jainkoa, ez bait du uxatu nire eskaria, ez bait dit ukatu bere grazia.
ALELUIA Ni maite nauenak, beteko du nire hitza, nire Aitak maitatuko du, eta harengana etorriko gera.
EBANJELIOA “Eskatuko diot Nik Aitari, eta emango dizue beste laguntzaile bat, beti zuekin egon dadin: egiaren Espiritua...”
ZATOZ, JESUSEN ESPIRITUA!