140 likes | 281 Views
ERAKARPENIK GABEKO JAINKO BAT. Jose Antonio Pagola. BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea Saia zaitez Jainkoaren zinezko aurpegia zabaltzen. Bidali hau. Urteko 17. Igandea A Mateo 13,44-52. Musika:Mahler Adagio:aurkezp:B.Areskurrinaga:euskaraz:D.Amundarain.
E N D
ERAKARPENIK GABEKO JAINKO BAT Jose Antonio Pagola BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea Saia zaitez Jainkoaren zinezko aurpegia zabaltzen. Bidali hau. Urteko 17. Igandea A Mateo 13,44-52 Musika:Mahler Adagio:aurkezp:B.Areskurrinaga:euskaraz:D.Amundarain
Jainkoaz bizi zuen esperientzia agertu nahi zion Jesusek jendeari. Baita guztientzat mundu duinagoa eta zoriontsuagoa egiteko zuen egitasmo handiaz bizi zuen esperientzia ere.
Ez zen iritsi beti jendea gogo berotzera. Ohituegia zegoen jendea beste Jainko batez hitz egiten entzutera: legeaz bakarrik arduratua zen Jainkoaz, larunbata betetzeaz edo Tenpluko opariez.
Jesusek bi parabola labur kontatu zizkion haren axola-ezari astindu bat emateko. Jainkoarekiko gogoa esnatu nahi zuen haiengan. Ikusarazi nahi zion gauza handia zela berak «Jainkoaren erreinu» deitzen zuen harekin topo egitea: larunbatetan herriko sinagogan bizi ohi zuena baino askoz handiagoa: ustekabeko aurkikuntza izan daitekeela Jainkoa, ustekabe handia.
Parabola bietan berdina da egitura. Lehen kontakizunean, laborari batek soroan ezkutatua den altxor bat «aurkitzen du». Poz-pozik, «duen guztia saldu» eta soroa erosten du.
Bigarren kontakizunean, perla finetan merkatari den batek balio handiko perla bat «aurkitzen du»... Zalantzarik gabe, «duen guztia saldu» eta perla erosten du.
Antzeko zerbait gertatzen da Jesusengan, haren mezuan eta jardueran ezkutatua den«Jainkoaren erreinuarekin».Jainko hori hain erakargarria, ustekabea eta harrigarria gertatzen da, non aurkitzen duena bere izatearen hondoenean ukitua sentitzen baita. Jada ezin izan da ezer lehen bezalako.
Lehenengoz hasten gara sentitzen Jainkoak egiaz erakartzen gaituela. Ez da gauza handiagorik bizitza arnasteko eta norabidetzeko.
«Jainkoaren erreinuak» aldatu egin digu gauzak ikusteko modua. Jainkoagan beste era batean sinesten hasten gara. Orain badakigu zergatik eta zertarako bizi.
Alabaina, gure erlijioari «Jainkoa erakargarri» izatea falta zaio. Kristau asko obligazioz erlazionatzen da Jainkoarekin, beldurrez, ohituraz, eginbeharrez... baina ez hark erakartzen dituela sentitzeagatik. Goiz edo berandu bertan behera utziko du erlijio hori.
Kristau askori haindesitxuratua aurkeztu izan zaio Jainkoaren irudia eta harekin bizi dezakegun erlazioa, non esperientzia erlijiosoa onartezin eta, are, jasanezin gertatzen baitzaio.
Ez dira gutxi orain berean Jainkoa bertan behera uzten ari direnak, ezin bizi direlako luzaroago giro erlijioso zoro horretan, kulpaz, mehatxuz, debekuz edo zigorrez beterikoan.
Igandero, milaka eta milaka apaiz eta gotzainek predikatzen dugu Ebanjelioa, Jesusen parabolak eta haren keinu onberak milioika fededuni komentatuz. Jainkoaz zer esperientzia agertzen dugu?
Zein irudi agertzen dugu Aitaz eta haren erreinuaz? Erakartzen al ditugu bihotzak Jesusengan agertu den Jainkoarenganantz? Ez ote ditugu urruntzen haren Ontasun-misteriotik?