90 likes | 253 Views
URTEAN ZEHAR 18. igandea. Zabaltzen duzu zure esku hori, Jauna, eta asea ematen diguzu. SALMOA (144). Zabaltzen duzu zure esku hori, Jauna, eta asea ematen diguzu. Bihozbera da Jauna eta errukiorra berant haserre eta guztiz onbera. Ona da Jauna guztientzat,
E N D
URTEAN ZEHAR 18. igandea
Zabaltzen duzu zure esku hori, Jauna, eta asea ematen diguzu. SALMOA (144)
Zabaltzen duzu zure esku hori, Jauna, eta asea ematen diguzu. Bihozbera da Jauna eta errukiorra berant haserre eta guztiz onbera. Ona da Jauna guztientzat, errukior, Berak egin dituenentzat.
Zabaltzen duzu zure esku hori, Jauna, eta asea ematen diguzu. Guztien begiak daude Zuri begira, Zuk ematen diezu beren garaian janaria. Zabaltzen duzu zure esku hori, pozik ematen asea bizidun denei.
Zabaltzen duzu zure esku hori, Jauna, eta asea ematen diguzu. Zuzena da Jauna bere bide guztietan, zintzoa, bere lan guztietan. Bertan dago Jauna deitzen dutenengandik, zintzoro deitzen duten guztiengandik.
ALELUIA ”Gizona ez da ogiz bakarrik bizi, Jaungoikoaren ahotik ateratzen den hitz guztitik baizik”
EBANJELIOA ”Ez dute joan beharrik. Emaiezue zeurok jaten”