• 110 likes • 262 Views
URTEAN ZEHAR 14. igandea. SALMOA (144). Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dut zure izena betiere. Goraipatuko zaitut, ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dut zure izena betiere. Egun oro zaitut bedeinkatuko, zure izena menderen mende dut goretsiko. Ene Jainko, ene Errege,
E N D
URTEAN ZEHAR 14. igandea
SALMOA (144) Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dut zure izena betiere.
Goraipatuko zaitut, ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dut zure izena betiere. Egun oro zaitut bedeinkatuko, zure izena menderen mende dut goretsiko. Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dut zure izena betiere.
Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dut zure izena betiere. Bihozbera da Jauna eta errukiorra, haserre-gaitza eta guztiz onbera. Ona da Jauna guztientzat, errukior, Berak egin dituenentzat.
Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dut zure izena betiere. Jauna, zure lan guztiek ospa zaitzate, zure zintzoek bedeinka zaitzate. Zure erregetza zein bikain den aitor bezate, zure ahal-izateaz hitz egin bezate.
Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dut zure izena betiere. Leiala da Jauna bere hitz guztietan, zintzoa, bere lan guztietan. Jaunak erortzear diren guztiak ditu sendotzen, eta konkortuak zutitzen.
ALELUIA Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, zure erreinuko misterioak jende xumeari erakutsi bait dizkiozu.
EBANJELIOA “Bedeinkatua Zu, Aita... gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde, eta jende xumeari erakutsi bait dizkiozu”
”Zatozte Nigana nekatuok, lanpetuok; eta Nik arinduko zaituztet”