280 likes | 506 Views
MUSIKA CURRICULUMA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA. MUSIKA D.B.H.n. 1.-Iturriak 2.-LOGSEtik LOEra 3.-MUSIKA curriculumaren osagaiak Sarrera Helburuak Eduki multzoak Ebaluazio irizpideak 4.-Curriculumaren osagaien analisia. 1.-Iturriak. Curriculum erreferenteak Euskal Curriculuma
E N D
MUSIKA CURRICULUMA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA Berritzegune Nagusia 2007-2008
MUSIKA D.B.H.n • 1.-Iturriak • 2.-LOGSEtik LOEra • 3.-MUSIKA curriculumaren osagaiak • Sarrera • Helburuak • Eduki multzoak • Ebaluazio irizpideak • 4.-Curriculumaren osagaien analisia Berritzegune Nagusia 2007-2008
1.-Iturriak • Curriculum erreferenteak • Euskal Curriculuma • Euskal Herrirako Curriculuma • Minimoen Dekretua (E.Dekretua1523/2006) • LOGSE (Curriculum Garapenerako Dekretua) • Beste batzuk... Berritzegune Nagusia 2007-2008
2.-LOGSEtik LOEra • ¿Zer aldatzen da? SARRERA: azken urteotako aldaketa sozial, kultural eta psikopedagogikoak islatzen ditu.. HELBURUAK: Gaitasun gisa adieraziak. EDUKIAK: Kurtsoz-kurtso garatuak. EBALUAZIOA: Ebaluazio irizpideak (ebaluaziorako adierazleak zehazten dira, hau da, ikasleak burutuko dituen zereginak ebaluatzeko adierazleak). Berritzegune Nagusia 2007-2008
3.- Musika curriculumaren atalak • Sarrera • Helburuak • Edukiak • Ebaluazio - irizpideak
4.-Curriculumaren atalen analisia Berritzegune Nagusia 2007-2008
4.1- Sarrera Musika kontzeptua Oinarrizko erreferenteak ematea: Musikaren dimentsio kulturalari buruz hausnarketa egin ahal dezaten Musika adierazpen, sormen eta komunikazio bitarteko gisa erabiltzeko Ikasleen esku hainbat baliabide jartzea, eskura dituzten musika-bitartekoak autonomiaz eta jarrera kritikoz erabil ditzaten. Berritzegune Nagusia 2007-2008
4.1-Sarrera Ikuspegi metodologikoa Bi ardatzen inguruan antolatzen da: pertzepzioa ekoizpena (musika-ulermenaren, espresioaren eta sormenaren bidez antolatua) Musikaren xehetasunetan sakontzera jotzen da: musikaren analisi eta abstrakzio-maila handiagoa behar duten edukiak proposatzen dira. Disziplinarteko eta multimediako proposamenetan parteartzea Ikus-entzunezko eta teknologia berrien erabilera, artea eta musika sortzeko eta hedatzeko baliadide gisa, beraz, lehentasuna eman behar zaio euskarri horiek ezagutzeari, sormenez eta jarrera kritikoz erabili ahal izateko. Berritzegune Nagusia 2007-2008
4.1. Sarrera Musikaren ekarpena oinarrizko gaitasunak garatzeko Testuinguru jakin batean ATAZA bat ondo burutzeko ahalmena Europako Parlamentuak honela definitzen ditu gaitasunak: “testuingurura egokitutako ezagutzen, ahalbideen eta jarreren uztarketa. Funtsezko gaitasunak dira pertsona guztiek norberaren errealizaziorako eta garapenerako nahiz herritartasun aktiborako, gizarteratzeko eta enplegurako behar dituzten haiek.” Berritzegune Nagusia 2007-2008
4.1- Sarrera • MUSIKAREN EKARPENA OINARRIZKO GAITASUNAK GARATZEKO Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna Ikasten ikasteko gaitasuna Matematikarako gaitasuna Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna MUSIKA Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Berritzegune Nagusia 2007-2008
Oinarrizko gaitasunak garatzeko ekarpena 1.-ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA OSASUN KULTURARAKO GAITASUNA • Perzepzioaren ardatzarekin lotutako edukien bidez, entzunezko bereizmenerako eta entzuketa aktiborako ahalmenak garatzen dira. Horrela, jakintza eta hausarketa egitea garatzen baitu ingurune fisikoko fenomeno akustikoei eta musikari buruz, giza jarduerek ingurune horretan eraginiko aldaketei buruz, eta giza jardueraren ondorioz sorturiko soinu-paisaiei buruz. • Espresioaren ardatzarekin lotutako edukien bidez, ahotsa eta gorputza erabiltzen dira adierazteko. Musika aztertzearekin, aurkitzearekin eta behar bezala erabiltzearekin lotutako edukiak garatzea lagungarria da, bizitza fisiko eta mental osasungarriaren aldeko jarrera izateko. Berritzegune Nagusia 2007-2008
Oinarrizko gaitasunak garatzeko ekarpena 2.-IKASTEN IKASTEKO GAITASUNA • Musikak ikaskuntza gidaturako nahiz autonomorako ahalmenak eta trebetasunak sustatzen ditu; esaterako, arreta, kontzentrazioa eta memoria. Aldi berean, ordena eta analisi-zentzua garatzen ditu. • Musika-interpretazioko eta entzumen-trebakuntzarako jarduera guztietan, ikasleek beren gaitasunez ohartu behar dute, zenbait ikaskuntza-estrategia erabili, eta norberaren prozesuak eraginkortasunez kudeatu eta kontrolatu. Kasu horietan guztietan, luze motibatu behar da, proposaturiko helburuak lortzeko, nork bere ikaskuntza eskuratzeko autokonfiantza oinarri hartuta. Berritzegune Nagusia 2007-2008
Oinarrizko gaitasunak garatzeko ekarpena 3.-MATEMATIKARAKO GAITASUNA • Bi irakasgaiek zenbait ezaugarri komunak dituzte; esaterako, bietan erabiltzen dira adierazpen moduak eta pentsamendu logikoa eta espaziala. • Entzumenaren eremuan pentsamendu logikoan eta espazialean oinarrituta aztertzen, arrazoitzen eta hausnartzen da (soinuaren altueraren eta maiztasunaren arteko erlazioak; bitarte-erlazioak; soinuen antolaketa moduak eta eskalak, musika-egiturak eta eskaletako graduen funtzioak; soinuen antolaketa eta konbinazioa, sistema modalak, tonalak eta ez-tonalak, soinuplanoak eta –proportzioak; tinbreak eta sonoritateen antolaketa; erritmoa eta erritmo-proportzioak, neurria, konpasa eta soinuen balioen arteko erlazioak…) • Musika-hizkuntzako edukietan, musika-ideien adierazpenean oinarrituriko edukiak eta prozedurak lantzen dira. Hain zuzen ere, zenbait motatako zeinu eta grafiak lantzen dira; besteak beste, pentagramak, tablaturak, klabeak, notak, nota-irudiak, isiluneak, metronomo jarraibideak, intentsitate-zeinuak eta beste adierazpen grafiko ez-konbentzional batzuk. Berritzegune Nagusia 2007-2008
Oinarrizko gaitasunak garatzeko ekarpena 4.-HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA • Musika eta hizkuntza-diskurtsoaren paralelotasuna: • Hizkuntzek musikatik eskuratzen dituzte fonetikarekin, intonaziorekin, azentuazioarekin, ahoskerarekin eta abarrekin lotutako hainbat alderdi • Melodiak egituratzeko, soinu-zeluletan oinarrituriko egitura sintaktikoak erabiltzen dira: esaldiak, esaldi erdiak, sekzioak... • Musika-obrek denbora-garapena izaten dute; hori dela eta, musika-adierazpenetan, funtzio formalak erabiltzen dira, hizkuntza-komunikazioan erabilitakoen antzekoak: sarrera, azalpena, garapena, laburbilketa, amaiera... • Musikak hitzezko hizkuntza bere-berea du, ahotsadierazpenaren eta kantuaren bidez, eta harreman horrek sortzen duen aberastasuna balioetsi egiten du. • Ahozko musikak, hizkuntza askotako testuak erabiltzen ditu. • Ahozko generoen analisiak eta praktikak aukera ematen dute musika eta testuaren arteko elkarreragina hainbat ikuspegitatik arztertzeko. Halaber, testuaren eta instrumentazioaren arteko loturari dagokionez, bien arteko orekak eta desorekak nahiz elkarrekiko eraginak ztertzen dira. Berritzegune Nagusia 2007-2008
Oinarrizko gaitasunak garatzeko ekarpena 5.-INFORMAZIOA TRATATZEKO ETA TEKNOLOGIA DIGITALA ERABILTZEKO GAITASUNA • Gaitasun hori eskuratzeko, lagungarria da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea musikarekin lotutako autoikaskuntza-, komunikazio-, adierazpen- eta sortze-jardueretan.. • Multimedia-ekoizpenak sortzeko aukera, teknologiei esker, aukera dago musikako irakas- et ikas-prozesuetan egoera interaktiboak eta sormenezkoak proposatzeko. • Gaitasun hori eskuratzeko, lagungarria da, orobat, musikari buruzko informazioa (Internetekoa nahiz ikus-entzunezko beste iturri batzuetakoa) bilatzea, eskuratzea, hautatzea eta tratatzea, bai eta informazio hori musikako jakintza eta lanak jakinarazteko, partekatzeko, trukatzeko eta argitaratzeko erabiltzea ere. Berritzegune Nagusia 2007-2008
Oinarrizko gaitasunak garatzeko ekarpena 6.-GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO GAITASUNA • Musika tresna baliagarria da bakarka nahiz taldeka komunikatzeko eta adierazteko, taldean jarduteko ahalmena suspertzea lagungarria da talde bat osatzearen eta taldekide izatearen sentimendua indartzen da • Musika-esperientzia kolektiboetan parte hartzeak aukera ematen du norberaren ideiak adierazteko, besteen ideiak balioesteko eta norberaren eta taldeko gainerako kideen ekintzak koordinatzeko; hau da, besteekin harremanak izateko trebetasunak eskuratzen laguntzen du, nork bere ardura hartuta taldearen lanaren arrakasta lortze aldera. Berritzegune Nagusia 2007-2008
Oinarrizko gaitasunak garatzeko ekarpena 7.-GIZA ETA ARTE-KULTURARAKO GAITASUNA • Zenbait kultura-eta musika-adierazpen aintzat hartzeko, ulertzeko eta jarrera kritikoz balioesteko ahalmena sustatzen du, pertzepzio- eta adierazpen-esperientzien eta zenbait kultura, aro eta estilotako musikari buruz jakitearen bidez. • Beste arte-hizkuntza batzuekin eta artelan bakoitzaren gizarte- eta historia-testuinguruekin konexioak ezartzen direnez, musika-adierazpenekiko jarrera irekiak eta errespetuzkoak susta ditzake musikak, bai eta arrazoituriko iritziak izateko elementuak eman ere. Berritzegune Nagusia 2007-2008
Oinarrizko gaitasunak garatzeko ekarpena 8.-GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO GAITASUNA • Hainbat jardueratan, erdietsi nahi diren helburuak lortzeko, aurretik plangintza egin behar da, bai eta erabakiak hartu ere. Horrela egin behar da, adibidez, ahozko taldetan nahiz talde instrumentaletan parte hartzean eta musika konposatzean. • Jarduera musikaletan zenbait ahalmen eta trebetasun garatzen dira; esaterako, enpatia, hobetzeko grina, autokritika eta autoestimua. Halaber, gizarte-trebetasunak ere garatzen dira, sormenez, konfidantzaz, arduraz eta jarrera kritikoz lan egiteko, elkarren artean eta malgutasunez. Horiek guztiak funtsezko faktoreak dira gaitasun hori eskuratzeko. Berritzegune Nagusia 2007-2008
4.2. Helburuak GAITASUN gisa adieraziak Testuinguru jakin batean ATAZA bat ondo burutzeko ahalmena Europako Parlamentuak honela definitzen ditu gaitasunak: “testuingurura egokitutako ezagutzen, ahalbideen eta jarreren uztarketa. Funtsezko gaitasunak dira pertsona guztiek norberaren errealizaziorako eta garapenerako nahiz herritartasun aktiborako, gizarteratzeko eta enplegurako behar dituzten haiek.” Berritzegune Nagusia 2007-2008
4.2. Helburuak GAITASUNAREN BARNE-ATALAK • (Jakin) Zer • (Jakin) Nola: egiten jakitea Behatu daiteke egintzen eta atazen bidez • Zertarako Berritzegune Nagusia 2007-2008
4.2. Helburuak Musika irakasgaiaren helburua honako GAITASUN hauek lortzea izango da: 7.-Ikus-entzunezko zenbait bitarteko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta erabiltzea musika-ekoizpenerako, ikaskuntza autonomorako eta musikaz gozatzeko baliabidetzat, baliabide horiek musika sortzeko, adierazteko eta hedatzeko forma berriak garatze aldera zer ekarpen egiten duten balioestea. ZER + NOLA + ZERTARAKO Berritzegune Nagusia 2007-2008
LOE 8.-Zenbait testuingurutan garaturiko musikaproiektu kolektiboetan parte hartzea,eta taldearen barruan zenbait eginkizun bere gain hartzea; eginkizun horietan, talde-lanaren plangintzarako, lankidetzarako,koordinaziorako eta ebaluaziorako trebetasunak garatzea,lankidetzaren bidez arte-produktu pozgarria lortzeko, bai eta gizarte alderdiko garapen pertsonala lortzeko ere. LOGSE 5.-Iharduera musikaletan parte hartzea, eskolan nahiz kanpooan,jarrera ireki, interesatu eta errespetuzkoa izanik, eta talde baten kide denez, besteen ekarpenak aberasgarriak direnaz jabetuz. 4.2. Helburuen erredakzioa aldeak ZER + NOLA + ZERTARAKO Berritzegune Nagusia 2007-2008
4.2. Helburuak • Indar eta presentzia handiagoa: • Autonomia eta ikasteko estrategiak • Musikaproiektu kolektiboetan parte hartzea • Informazioaren tratamendua eta IKTen erabilera Berritzegune Nagusia 2007-2008
4.3. Edukiak • Eduki-multzoen antolaketa berria: • 1. 3, kurtsora multzoak: • Entzumen-pertzepzioa eta musika-ulermena. • Musika-interpretazioa, adierazpena eta sormena. • Musika-testuinguruak eta erreferenteak • 4. kurtsoaren multzoak: • Entzutea eta musika erreferenteak • Musikaren praktika • Musika eta teknologiak • Bi ardatzen inguruan antolatzen da: pertzepzioa eta ekoizpena. Berritzegune Nagusia 2007-2008
4.3. Edukiak • Prozedurak, edukiak eta jarrerak zehazturik, baina esplizituki bereizi gabe. • Bi taldez skuentziaturik: 1.kurtsotik-3. kurtsora eta 4. kurtsoa. • Eduki-multzoek musika-hezkuntzaren edukiak modu analitikoan adierazten dituzte. • Ez dute ikasgela barruko ikasketa-jardueren hurrenkera eta antolaera ezartzen. • Programazioak taxutzeko eta ikasketa-jarduerak ikasgelara eramateko orduan, beharrezkoa da eduki-multzo ezberdinetako ikasketak integratzea. Berritzegune Nagusia 2007-2008
4.4. Ebaluazioa 4.4.1. Ebaluazio-irizpideak • Bi atalez sekuentziaturik: 1.kurtsotik-3. kurtsora eta 4. kurtsoa. • Estu-estu loturik arloaren gaitasun orokorrei (helburu orokorrak), ikasgelan burutuko diren ikasketetara hurbiltzeko eta ebaluazio prozesua bideratzeko balio dute. • Honela idatzitakoak: • ZER-----NOLA • Ebaluazio-irizpideekin batera ebaluazio adierazleak zehazten dira, hau da, behatu eta neurtu daitezkeen jokabideak; ebaluazio irizpidearen lortze maila adierazten dute. Berritzegune Nagusia 2007-2008
EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.-3. Kurtsoak 7. Ikus-entzunezko bitartekoen nahiz informazioaren eta komunikazioaren teknologien baliabideak erabiltzen ditu, musika ekoizpena eta adierazpena aberasten. EBALUAZIO ADIERAZLEA 7.1 Ea autonomiaz erabiltzen dituen ikus-entzunezko bitartekoak informazioa biltzean. 7.2 Ea informazio-teknologiak erabiltzen dituen musika-ekoizpena aberasteko. 7.3 Ea behar bezala antolatzen eta hautatzen duen zenbait bitartekoren bidez lorturiko informazioa. 7.4 Ea erabiltzen dituen teknologiaren aukerak musika-adierazpena aberasteko. 7.5 Ea forma berririk esperimentatzen duen muska-komunikaziorako, teknologia erabiliz. 7.6 Ea aplikatzen dituen estetika-irizpideak musikalanetan. 7.7 Ea ekoizten dituen soinu-efektuak, musika-lanetan txertatzeko. 7.8 Ea ageri duen interesik grabazioak konposizio-elementu gisa erabiltzen dituzten musika motekiko. 4.4. Ebaluazioa Berritzegune Nagusia 2007-2008
EBALUAZIO IRIZPIDEA 4. kurtsoa 7. Zenbait aro, estilo, genero, joera eta kulturatako musika-obra ugariren ezaugarriak bereiztea,obra horiek ulertzeko, entzuteko eta aztertzeko teknikak eta metodoak erabiltzen. EBALUAZIO ADIERAZLEA 7.1 Ea entzuteko jarraibideak kontuan hartuta aztertzenduen entzundako musika-obra. 7.2 Ea obra bateko mugimendu baten oinarrizko lineak identifikatzen dituen. 7.3 Ea bereizten dituen lehen mailako ideiak bigarren mailako ideietatik. 7.4 Ea identifikatzen dituen zenbait musika-forma, obraren egiturari erreparatuta. 7.5. Ea identifikatzen dituen obra baten datu bereizgarriak, entzuteko jarraibideei erreparatuta. 7.6 Ea lotzen dituen obrak eta estiloak. 7.7 Ea lotzen dituen garaiak eta konposatzeko erak 7.8 Ea kokatzen dituen musika-konposizioak dagokien garaian. 7.9 Ea musika-kontzeptuak eta lexiko egokia erabiltzen dituen agudioak ematean. 4.4. Ebaluazioa Berritzegune Nagusia 2007-2008