300 likes | 513 Views
HEZKUNTZA LEGEAK. 7 HEZKUNTZA LEGE, AZKEN 40 URTEETAN. Eta orain,…. LOMCE (Ley Orgánica de Mejora de la Calidad Educativa), “Wert Legea” izenez ere ezaguna. LOEaren erreforma bat da, eta 2014-2015 edo 2015-2016 ikasturtean sartuko da indarrean, aurreikuspenen arabera.
E N D
7 HEZKUNTZA LEGE, AZKEN 40 URTEETAN Eta orain,…. LOMCE (Ley Orgánica de Mejora de la Calidad Educativa), “Wert Legea” izenez ere ezaguna. LOEaren erreforma bat da, eta 2014-2015 edo 2015-2016 ikasturtean sartuko da indarrean, aurreikuspenen arabera.
LOMCEa LANTZEKO PROZESUA • Lehen zirriborroa: 2012ko uztailean, hezkuntza komunitatearen gehiengoari inolako kontsultarik egin gabe. Hezkuntza Ministerioaren webgunean ekarpenak jasotzeko atal bat ireki zen, oporretan (uztaila/abuztua). • 2012ko iraila: Hezkuntzako ministroak (José Ignacio Wert) LOMCEren lehen aurreproiektuaren lehen zirriborroa aurkeztu zuen Ministro Kontseiluan. • 2012ko urritik aurrera, autonomia erkidego eta hezkuntza erakunde eta antolakundeekiko bilerak eta kontsultak hasi ziren. • 2012ko abenduaren 4an Legearen 2. zirriborroa argitaratu zen, eta Hezkuntzaren Sektore Konferentziaren bilera batean aurkeztu zuten, Hezkuntzako ministroa eta autonomia erkidegoak bileran zirela. Abenduaren 19an berriro bilera egin zuen Konferentziak. • 2013ko otsailaren 14an, Legearen aurreproiektuaren 3. zirriborroa aurkeztu zen, behin betikoa. Hezkuntzako Sektore Konferentziak eta Estatuko Eskola Kontseiluak proposaturiko aldaketa batzuk jasota zeuden zirriborro hartan. • Otsailaren 19an Estatuko Kontseiluari igorri zitzaion aurreproiektua, dagokion txostena egiteko.
Hezkuntza Sistemaren egitura berria Egitura orokorra ez da aldatuko, gaur egungo hezkuntza etapei eutsiko zaie (Haur Hezkuntza – Lehen Hezkuntza – DBH – Batxilergoa – LH ERDI MAILA / GOI MAILA – Unibertsitate ikasketak); aldaketa bakarra da DBHko etapan sartzen direla Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak. Hala ere, Haur Hezkuntzan izan ezik (LOMCEk aipatu ere ez du egiten ia), aldaketa handiak eragingo ditu etapa bakoitzaren antolaketan.
LEHEN HEZKUNTZA DBHko txostena LOE LOMCE DBHko txostena Etapa amaierakoebaluazioaProbaren diseinua: MadrilgoHezkuntzaMinisterioa / Kanpozuzenketa Ebaluaziodiagnostikoa 2. edo 3. mailanbanakakoebaluazioa • LehenHezkuntzan, seimaila (orain 3 zikloditu) • 3. mailaamaitzean, ebaluazioaegingozaieikasleguztiei, hizkuntza eta matematikagaitasunaneurtzeko. Irakasleakerabakiko du zerneurribereziezarri proba horiekgainditzenezdituenikasleari (mailaerrepikatzeabarne) • 6. mailaamaitutakoan, ikasleguztieiLehenHezkuntzarenamaierakoebaluazioaegingozaie, bainaez du ondorioakademikorikizango. Proba horren irizpide eta ezaugarriakestatuakzehaztukoditu, ikastetxeetanbertanegingo da eta ikastetxetikkanpokoirakasleekzuzendukodute. • Natura Zientziak eta GizarteZientziakbereizikodira (orain, irakasgaibakarra da, Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalarenezaguera). • Desagertuegingo da 6. mailakoHerritartasunairakasgaia, baitaemakumeen eta gizonenartekoberditasunalantzekohelburuak ere.
LOE LOMCE DBH DBHKO GRADUATUA BI TITULU DBHkoGradukoTitulubakarra tituLubakarra OinarrizkoLHkotituluteknikoa Ebaluaziodiagnostikoa • DBH bi ziklotan bikoiztuko da: • 1. zikloa (1., 2. eta 3.) • 2. zikloa: ikasturte soil bat (4.), baina bi ibilbiderekin: irakaskuntza akademikoak (Batxilergorako bidea) eta irakaskuntza aplikatuak (Lhrako bidea) • Oinarrizko LH bat sortuko da, eta hara bideratuko dira ikasleak 14/15 urtetik aurrera
DBHebaluaketak Titulua lortzen ez badu, ikasleak egiaztagiri bat eskuratuko du, egindako ikasmailen berri ematen duena. -3. maila: 4. mailakoibilbideetarakoirakasgaiespezifikoak. - 4. maila: biibilbide, aukeran: irakaskuntzaaplikatuakedoakademikoak. - Curriculumarendibertsifikazioarenordez, ikaskuntza eta errendimenduahobetzekoprogramakplanteatzendira. OinarrizkoLHkotituluteknikoa • Etapa amaierako ebaluazioa (Errebalida), bi ibilbideak bereizita; beharrezkoa izango da gutxienez 5 bat ateratzea, DBHko titulua lortzeko. Proba ikastetxean bertan egingo da, baina irizpideak eta ezaugarriak Estatuak finkatuko ditu, eta ikastetxetik kanpoko irakasleek egingo dute zuzenketa • DBHko amaierako kalifikazioa: ikasturtean batez bestekoaren %70 / kanpoko ebaluazioko notaren %30 • DBHko-irakaskuntza akademikoetako tituluak bidea ematen du Batxilergora sartzeko. DBHko-irakaskuntza aplikatuetako tituluak bidea ematen du LH Erdi Mailako Zikloetara sartzeko. • Oinarrizko LHko titulu teknikoa LH Erdi Mailara eta DBHko amaierako ebaluaketara joateko bidea.
BATXILERGOA LOMCE LOE Hautaprobakezabatukodira. Unibertsitateekhonakoirizpidehauetakobatedobatzukerabilahalizangodituzte: a)Batxilergokoamaierakokalifikazioa. b) Batxilergoanikasitakoirakasgaiak eta modalitatea. c) Irakasgaijakinetanlortutakokalifikazioak. d) Prestakuntzaakademikoaedolanbideprestakuntzaosagarria. Ikasleakonartzekobesteprozedurabatzuk ere ezardaitezke: ebaluazioespezifikoak, ezagutzena eta ahalmenak….. Sarbidekokalifikazioa: %60 Batxilergoa / %40 proba Gradubakoitzekogutxieneko nota LH ErdiMailarako eta LH GoiMalarakosarbidea Irakasgaiguztiakgaindituta, LH ErdiMailara eta GoiMailarasartzekoaukera Hautazkotasuna eta modalitatekoirakasgaiakmurriztendira Desagertuegingo da Teknologikoa
LANBIDE HEZIKETA Onarpenprozwsujakinbatgaindituta, GradukoUnibertsitateikasketarasartzekoaukera. - Onarpenprozedurarenbatgaindituondorenonartuaizateaeta Batxilergokotitulua, UnibertsitatekoaedoLhkoErdiMailakoedoGoiMailakoTeknikaritituluaedukitzea, edoBatxilergokoirakasgaiguztiakgaindituizanarenrgiaztagiriaedukitzea DBHKO Gradukotitulua (irakaskuntzaaplikatuak) / Oinarrizkolanbidetitulua/ Batxilergokotitulua / Unibertsitatetitulua / LanbideHeziketakoErdiMailakoedoGoiMailakoTeknikarititulua -Batxilergokoirakasgaiguztiakgaindituizanarenegiaztagiriaedukitzea. - Sarbide proba espezifikobestebatzuk Zuzenekosarbidea Bidezkosarbidea aukera OinarrizkoLHkotituluteknikoa LANBIDE HEZKUNTZAREN EGITURA: Hiru maila bereizko dira Oinarrizkoa / Erdi Mailakoa / Goi Mailakoa
CURRICULUMAREN ZEHAZTAPENA Curriculuma deritzo irakaskuntza bakoitzerako ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuak osatzen dituzten elementuen zehaztapenari.
1.- ENBORREKO IRAKASGAIAK • Gobernu Zentraleko Hezkuntza Ministerioak definituko ditu edukiak, eta hark ezarriko ditu, halaber, ebaluazio irizpideak eta gaitasunen lorpenerakoak, ebaluazio estandarrak eta gutxieneko ordutegia (%50, etapa guztietan). Hauek izango dira etapa bakoitzeko enborreko irakasgaiak: • Lehen Hezkuntza: Natura Zientziak, Gizarte Zientziak, Gaztelania eta Literatura, Matematika, eta Atzerriko Lehen Hizkuntza • - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Geografia eta Historia, Gaztelania eta Literatura, Matematika, eta Atzerriko Lehen Hizkuntza. • Batxilergoa: modalitate bakoitzak bere enborreko irakasgaiak ditu, hala nola: Filosofia, Gaztelania eta Literatura, Matematika, Atzerriko Lehen Hizkuntza, Ekonomia, Historia…
(Disposición Adicional 38 – Lengua castellana y lenguas cooficiales) HIZKUNTZA KOOFIZIALEN TRATAERA (EUSKARA) “Hobekuntza batzuk egon dira hirugarren eta azken zirriborroan: Hizkuntza koofizialetaz eta “babes legala duten hizkuntzetaz” hitz egiten du. Ikasleek gaztelania eta dagokion hizkuntza koofiziala ulertu eta komunikatzeko gai izan behar dela jasotzen du. Aukera ematen du linguistikoak ez dira beste irakasgaiak hizkuntza koofizialetan emateko, beti ere eskaintza alternatiboa baldin badago gaztelaniaz ikasteko diru publikoarekin finantzatutako ikastetxeetan. baina….. - Gurasoek aukeratzen duten eredua eskaintzen ez badute diru publikoarekin finantziatutako ikastetxeek, ikastetxe pribatu baten gastuak ordaindu beharko ditu Administrazioak. - Testu osoan zehar hainbat aldiz jasotzen da ikasleek duten eskubidea azterketetan Hizkuntza Koofiziala eta Literaturaz salbuetsita egoteko. - Azken finean, ez du aukerarik ematen ikasle guztiak euskaldunduko dituen eredu baterantz egiteko.
GARRANTZIZKO BESTE HAINBAT ALDAKETA
HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN PARTAIDETZA IKASTETXEAREN KUDEAKETAN • Eskola Kontseiluak galdu egingo du erabakitze ahalmena, eta kontsulta soilerako organo bihurtuko da ia; ez da izango erabaki organoa, orain arte bezala: • Proiektuak eta arauak ebaluatzea ONARTZEA. • Ikastetxearen urteko programazio orokorra ebaluatzea ONARTZEA. • Ikastetxeko zuzendaria aukeratzen parte hartzea (baina ordezkaritza murritzagoarekin*) • Ikasleen onarpenari buruzko informazioa ematea ERABAKITZEA. • Beste erakunde batzuekiko lankidetzarako irizpideen berri ematea ZEHAZTEA • Eskola Kontseiluak zituen eskumen horiek guztiak, onartzea, erabakitzea, zehaztea... ikastetxearen zuzendaritzaren esku geldituko dira • * Eskola Kontseiluaren ordezkaritza galtzea ikastetxeko zuzendaritzaren aukeraketan. Orain, zuzendaria batzorde batek aukeratzen du; batzorde hori Eskola Kontseiluak aukeratutako hezkuntza komunitateko kideek osatua da, nagusiki, eta gutxieneko ordezkaritza izango du administrazioak. LOMCErekin ere, zuzendaritza batzorde batek aukeratuko du, baina batzorde horretako kideen %50 administrazioak izendatuak izango dira, eta, horrela, gutxiengo izango dira ikastetxe bertako hezkuntza komunitatearen ordezkaritza. Gutxienez %30 eta gehienez %50ekoa izango da ordezkaritza hori (eta horien %50 klaustroko kideak izango dira)
ERLIJIOA IRAKASGAIA ETA HAREN ORDEZKOA SENDOTZEA Ikasleek nahitaez aukeratu beharko dute Erlijio Konfesionala edo haren ordezkoa (Kultura eta Gizarte Balioak, Lehen Hezkuntzan /Balio Etikoak, Bigarren Hezkuntzan). Beraz, indargabetu egingo da ikasle bakar batek ere Erlijioa irakasgaia ez aukeratuz gero denbora hori curriculumeko irakasgaiak lantzeko erabiltzeko gaur egungo aukera. Erlijioa edo haren ordezkoa irakasgai espezifikoak izango direnez, haiei eskainitako ordu kopurua beste batzuen adinakoa izan daiteke, hala nola, Gorputz Heziketarena, Plastikarena…….. adinakoa, eta irakasgai ebaluagarriak dira, gainera, nahiz eta etapa bakoitzaren amaierako irakasgaietan sartu ez. Erlijioko curriculuma eliz agintariek erabakiko dute, irakasle hautagaiak bezala. Desagertu egingo da Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaia
Ikastetxe pribatu itunduekiko itunen iraupena lau urtekoa izan ordez, sei urtekoa izango da Lehen Hezkuntzan, oro har, eta aukera irekiko da derrigorrezkoen ondorengo etapetan ere itunak lortzeko. • “Gizarte eskaria” kontzeptua sartzen da eskola plaza berriak sortzeari dagokionez; bide horretatik, litekeena da ikasgela pribatu gehiago ituntzea, nahiz plaza publiko hutsak egon. • Kanpo azterketetako emaitzen rankingak argitaratzeko baimena ematen da. Hau da, etapa amaierako ebaluazioak, titulu ofizialak lortzeko nahitaezkoak izateaz gainera, ikastetxeak beren emaitzen arabera sailkatzeko erabili ahal izango dira. • Aukera izango da ikasleak sexuen arabera bereizten dituzten ikastetxe pribatuak ikastetxe itundu bihurtzeko. • - Ikastetxeak beren eskaintzako ibilbideen, curriculumaren espezializazioaren, bikaintasunaren, eskola errendimenduaren hobekuntzaren… arabera espezializatzea sustatuko da.
LOMCEri buruz beste informazio batzuk: • EZARTZEKO EGUTEGIA • KOSTUAREN AURREIKUSPENA
LOMCE EZARTZEKO EGUTEGIA (Laugarren Azken Xedapena) • Onespen prozesua: • - Estatu Kontseiluaren txostena (2013-02-19an sartu zen organo horretan) • - Kontseilu Ministroaren bilkuran lege proiektua onartzea • - Gorte Nagusiei igortzea (Diputatuen Kongresua eta Senatua), eztabaidatu eta onar dezaten. • - BOEn argitaratzea: • BOEn 2013ko uztaila baino lehenago argitaratuz gero, LOMCE 2014ko irailean sartuko litzateke indarrean (2014-2015 ikasturtean). • * BOEn 2013ko uztailaren ondoren argitaratuz gero, LOMCE 2015eko irailean sartuko litzateke indarrean (2015-2016 ikasturtean).
MANIFESTUA SINATZAILEAK : EHIGE, BIHE, SAREAN, IKASTOLEN ELKARTEA, ERKIDE IRAKASKUNTZA,SORTZEN-IKASBATUAZ, KRISTAU ESKOLA, BIDELAGUN, IKASLE ABERTZALEAK, HETEL, IKASLAN, CCOO, FETE-UGT, HETEL, EIB, ELIZ BARRUTIKO IKASTETXEAK, IKASGILTZA, KONTSEILUA, HIK HASI. Euskadiko hezkuntza komunitate osoaren ahaleginak bateratzeko xedez, otsailaren 9an “LOMCERI EZ, GURE HEZKUNTZARI BAI”manifestua aurkeztu zen, Bilbon. Sorreran, hogei hezkuntza eragilek sinatu zuten manifestu hori. Funtsean, LOMCE ezartzeak ikasleen hezkuntza prozesuan eta hezkuntza sisteman bertan izan ditzakeen ondorio larriak salatu nahi dira manifestuaren bidez, eta euskal hezkuntza sistema propioa aldarrikatu. Agiri hori ikastetxe guztiei helarazi zaie, erabaki eta partaidetza organo guztiek (Eskola Kontseilua, IGEa,…) sina dezaten. Era berean, atxikimendua eskatu zaie erakunde ofizialei, alderdi politikoei, elkarteei eta euskal herritarrei, oro har, euskal gizartearen gehiengoa LOMCEren kontra dagoela adierazteko eta, hala, lege hori atzera bota dezaten eskatzeko.
EHIGEk LOMCEri buruz landutako webgunea : www.ehige.org/lomce