190 likes | 351 Views
Enpresa Berrikuntzaren Plan Integrala. Bizkaian enpresa berrikuntzari laguntzeko esparrua: Bizkaiko Foru Aldundia orain ari da ematen inoiz baino gehiago Bizkaiko enpresei bere laguntza, Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko Sailaren bidez.
E N D
Enpresa Berrikuntzaren Plan Integrala Bizkaian enpresa berrikuntzari laguntzeko esparrua: • Bizkaiko Foru Aldundia orain ari da ematen inoiz baino gehiago Bizkaiko enpresei bere laguntza, Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko Sailaren bidez. • Berrikuntzak une honetan, alegia, krisi garaian, garrantzi handiagoa dauka: enpresei gure laguntza eman behar diegu epe laburreko exijentziak epe ertainean eta luzean behar ditugun berrikuntzako inbertsio beharrekin batera ditzaten. • Kalitatezko enpleguak mantentzeko eta sortzeko modu bakarra honakoa da: produkzio sare dinamikoa, berritzailea izatea, pertsonen gaitasuna eta sormena ahalik eta gehien aprobetxatzen duena, mundu mailan produktu bereiziak eta lehiakorrak sortzeko.
Enpresa Berrikuntzaren Plan Integrala • Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko Saileko jarraibideak barne hartzen dituen erreferentzia esparrua pertsona ekintzaile eta enpresa guztientzat eta jarduera mota, finantza laguntza, zerbitzuaren emate edo aholkularitza ororentzat; betiere, berrikuntzaren bidean laguntzeko. • Enpresek modu eraginkorragoan berrikuntza ibilbidean diseinatu ahal izateko bidea ematen du, ibilbideko urrats bakoitzean eskuragarri dauden laguntzekin. • Berrikuntza mota guztiak hartzen ditu barne: produktuari eta prozesuari dagozkion tradizionalenak, baina baita beste batzuk ere, hala nola, pertsonak eta negozio eredua oinarri dituen enpresa antolamenduan, eskualdaketan berrikuntza. • Kontuan hartzen du ezagutza sortzeko prozesuan, ikerkuntzan eta berrikuntzan parte hartzen duten agente guztien laguntza, baita enpresen aldetik horien eskualdaketa eta erabilera ere. • Bizkaiko Foru Aldundiak hartutako konpromisoari jarraiki, genero ikuspegia gehitzen du proiektuak aztertzerakoan.
Enpresa Berrikuntzaren Plan Integrala • Enpresa Berrikuntzaren Plan Integralak laguntza emango dien proiektuak guztira 492 izango direla aurreikusi da. • Enpresa Berrikuntzaren Plan Integraleko aurrekontua 12.842.500 eurokoa izango da.
Helburu estrategikoak • Enpresa berrikuntza sustatzea eta bultzatzea. • Enpresa sareko lehiakortasuna hobetzea. • Pertsona ekintzaile eta enpresa berriak sortzen laguntzea. • Garatzen ari diren sektore berrien garapena sustatzea. • Gure enpresei transferitu ahal zaien ezagutza berria sortzea.
Jarduteko eremuak • 1. eremua. Enpresetan berrikuntzarako zerbitzuak • 2. eremua. Enpresetan berrikuntza proiektuak sustatzea • 3. eremua Pertsonak oinarri dituen enpresa transformazioa • 4. eremua Enpresa berritzaileak sortzea • 5.eremua Teknologia
1. eremua; Enpresetan berrikuntzarako zerbitzuak • Helburua: Bizkaiko enpresei laguntza ematea berrikuntzaren alde has daitezen eta aurrera egin dezaten, modua edozein dela ere, jarduerak hasierako egoeraren arabera eta sektoreek non jarduten duten eta definitzen dituzten estrategiak pertsonalizatuz. • Laguntza: • Enpresa Kudeaketa Sistema ezartzeko Zerbitzua, EFQM ereduan oinarrituta • Enpresa Erantzukizun Sozialaren Kudeaketa Sistema ezartzeko Zerbitzua • Nazioarteratzeko Berehala Ekiteko Plana • Produktuaren Berrikuntzako Plan Espezifikoa • Berrikuntza Plana egitea • Negozio eredu berriak bilatzea • Proiektua diseinatzea eta produktua eta produkzio prozesua aztertzea • Antolamendu prozesuen araberako Kudeaketa Zerbitzua • Zainketa Estrategikoaren Zerbitzua • Enpresa Informazioaren Sistema (EIS) • Berrikuntza Kudeaketaren Sistema (BKSI)
1. eremua; Enpresetan berrikuntzarako zerbitzuak • Enpresa onuradunak: • Bizkaian produkzio zentroa duten edo balio erantsi handia duten enpresak. • Langileak: 3-100 pertsona. • Jarduera: Industria, Eraikuntza, Garraioa, handizkako industriarekin eta merkataritzarekin lotutako zerbitzuak. • Eskaerak aurkezteko epea: 2009ko urriaren 15era arte • Erakunde laguntzailea: BAI, Bizkaiko Berrikuntza Agentzia • 2009ko aurrekontua: 1.100.000 euro • Aurreikusitako proiektu kopurua: 250 proiektu
2. eremua; Enpresetan berrikuntza proiektuak sustatzea • Helburuak: • Enpresen berrikuntza ahalak eta gaitasuna sustatzea. • Enpresetan berrikuntza proiektuak garatzen eta ezartzen laguntzea. • Bizkaiko enpresa berritzaileen kopurua handitzea, jada berritzen ez duten horiek gehiago berritu dezaten. • Proiektuen garapenari laguntza ematea: • Diseinuko proiektuekin produktuen berrikuntza edo produktu berrien garapena. • Prozesuaren berrikuntza, horrek balio erantsi handiagoa izan dezan. • Antolamenduaren berrikuntza, enpresako kudeaketa eta antolamendu teknika berriak gehitzeko. • Merkatuaren berrikuntza, enpresa merkatura hurbiltzeko modua berriro orientatzea edo aldatzea. • Nazioarteratzea, enpresako nazioarteko dimentsioa garatze aldera.
2. eremua;Enpresetan berrikuntza proiektuak sustatzea • Enpresa onuradunak: • Bizkaian produkzio enpresa duten eta balio erantsi handia duten enpresak. • Langileak: 3-100 pertsona. • Jarduera: Industria, Eraikuntza, Garraioa, handizkako industriarekin eta merkataritzarekin lotutako zerbitzuak. • Eskaerak aurkezteko epea: 2009ko irailaren 15era arte • Erakunde laguntzaiela: BAI, Bizkaiko Berrikuntza Agentzia • 2009 y 2010erako aurrekontua: 4.572.000 euro • Aurreikusitako proiektu kopurua: 125 proiektu
3. eremua; Pertsonak oinarri dituen enpresa transformazioa • Helburuak: • Pertsonen partaidetza oinarri duten proiektuak sustatzea. • Topaleku eta eztabaida guneak sortzea. • Enpresetan esku hartzeko modu batzuk esploratzea, transformazio prozesu horiek bultzatzeko. • Proiektuen garapenari laguntza ematea: • Pertsonen eta taldeen protagonismoa oinarri duten enpresa transformazio proiektuak. • Irismen partzialagoa duten proiektuak, betiere, proiektua epe ertainean gainontzeko erakundeei zabaltzeko konpromisoa baldin badago.
3. eremua;Pertsonak oinarri dituen enpresa transformazioa • Enpresa onuradunak: • Bizkaian produkzio zentroa duten edo balio erantsi handia duten enpresak. • Langileak: 3-100 pertsona. • Jarduera: Industria, Eraikuntza, Garraioa, handizkako industriarekin edo merkataritzarekin lotutako zerbitzuak. • Eskaerak aurkezteko epea: 2009ko irailaren 15era arte • Erakunde laguntzailea: BAI, Bizkaiko Berrikuntza Agentzia • 2009 y 2010erako aurrekontua: 500.000 euro • Aurreikusitako proiektu kopurua: 10 proiektu
4. eremua; Enpresa berritzaileak sortzea • Helburuak: • Enpresa proiektu berritzaile berriak abian jartzen laguntzea • Enpresa berritzaileak sortzean emakume gehiago izatea lortzea. • Lanpostu finkoen sorrera sustatzea. • Enpresa ekimen berriekin zerikusia duten agenteen laguntza areagotzea.
4. eremua; Enpresa berritzaileak sustatzea • Honako hauen garapenean laguntza ematea: • Enpresa proiektu berritzaileak edota oinarri teknologikokoak: Enpresa Planaren garapena eta definizioa • Oinarri teknologikoko proiektuak • Enpresa planaren garapen gastuaren % 90 arte, 80.000 euro arte. • Proiektu berritzaileak • Enpresa planaren garapen gastuen % 70 arte, 40.000 euro arte. • Enpresa berritzaile berriak: Enpresa berria sortzea, abian jartzea eta merkaturatzea • Inbertsio proiektuak partaidetza maileguaren 100.000 euro arte (Seed Capital) • Eraketa prima 15.000 euro arte • Abian jartzeko gastuak 15.000 euro arte • Lokalaren alokairua ekitaldiko 8.000 euro arte • Jabetza intelektualaren babesa 15.000 euro arte • Pertsona doktoreak edo teknologoak kontratatzea ekitaldiko 15.000 euro arte.
4. eremua; Enpresa berritzaileak sortzea • Beaz, S.A.tik laguntza eta aholkularitza • Azpiegitura, S.A.ko Elkartegietan moduluetarako sarbidea • Barakaldon CEDEMI, S.A. enpresa zentroko moduluetara sarbidea • Partaidetza maileguetara sarbidea eta Seed Capital Bizkaia, S.A.kokapitalean parte hartzea
4. eremua; Enpresa berritzaileak sortzea • Enpresa onuradunak: • Enpresa berritzaile berriak sustatu dituzten pertsona fisikoak. • Enpresa berritzaile berriak sustatu dituzten enpresak eta erakundeak (TZ, unibertsitateak…). • Berriki sortutako enpresa berritzaileak. (Kasu guztietan: egoitza soziala eta fiskala Bizkaian) • Eskaerak aurkezteko epea: 2009ko irailaren 15era arte • 2009-2011rako aurrekontua: 2.776.000 euro • Aurreikusitako proiektu kopurua: 45 enpresa proiektu eta 50 enpresa berritzaile berri
5. eremua; Teknologia • Helburuak: • I+G unitateak sortzen eta abian jartzen sustatzea, baita dauden I+G unitateen ikerkuntza jardueraren handitzea ere. • Berrikuntza sistemako agenteen eta enpresen artean berrikuntzarako bideak erraztea. • Honako hauen garapenari laguntza ematea: • Industria ikerketarekin zerikusia duten inbertsioak. • Garapen esperimentaleko jarduerekin zerikusia duten inbertsioak. • I+G enpresa unitate berriak sortzea eta abian jartzea. • I+G unitateen kokapen berriak.
5. eremua; Teknologia • Enpresa onuradunak: • Irabazteko asmorik gabeko erakundeak eta nortasun juridikoa dutenak (fundazioak, teknologia zentroak, bikaintasun zentroak, sektore elkarteak eta I+G enpresa unitateak eta enpresak); Bizkaian egoitza soziala eta fiskala. • I+G enpresa unitate berrien edota kokapen berrien kasuan, Bizkaian kokatuta egon daitezela. • Eskaerak aurkezteko epea: 2009ko uztailaren 24ra arte • 2009 y 2010erako aurrekontua: 3.894.500 euro • Aurreikusitako proiektu kopurua: 12 proiektu