280 likes | 509 Views
IKASLEEI HEZIKETA INTEGRALA ESKEINIZ. KOLDO MITXELENA INSTITUTUA 2009-2010. OHARRAK:. Hemen jasotzen da urteetako lana , pertsona askoren ekarpenekin: irakasleak, ikasleak, gurasoak, aurretiko zuzendaritzetako kideak ...
E N D
IKASLEEI HEZIKETA INTEGRALA ESKEINIZ KOLDO MITXELENA INSTITUTUA 2009-2010
OHARRAK: • Hemen jasotzen da urteetako lana, pertsona askoren ekarpenekin: irakasleak, ikasleak, gurasoak, aurretiko zuzendaritzetako kideak ... • Idatziz, hitzetan, egiten duguna jaso nahi izan dugu, praktika horren zergatiak eta nondik-norakoak argituz, beti ere hortik aurrera hobetzeko ahaleginean gaudelarik
IKASLEEI HEZIKETA INTEGRALA ESKEINI BALORE HEZIKETA: ikastetxeak definitutako ildoak serioz hartu • üGuztion pentsaera eta izaera errespetatzea • üElkarbizitzarako denon ardura eta konpromisoa • üEuskal Herriko errealitate eta kulturarekiko arreta berezia • üBeste kulturak ezagutzeko jarrera irekia • üGizarteko bidegabekeriez kontzientzia hartzea • üHezkuntza eginkizunean ikasleen partehartze aktiboa • üLanerako ohitura eta jakinmina piztea • üMetodologia ireki eta malgua • üIkasleen aniztasunari erantzutea • Euskara da gure komunikazio hizkuntza: normaltze bidean bere erabilera sustatuko da • Gure baloreak:Zintzotasuna, egiazaletasuna, sentikortasuna, elkartasuna, adiskidetasuna eta tolerantzia • Ikasleak beren buruaren jabe, libre, arduratsu eta kritikoak nahi ditugu (“Ikastetxearen ildo eta printzipio nagusiak” dokumentutik jasota)
IKASLEEI HEZIKETA INTEGRALA ESKEINI 1. GELAKO JARDUERAK 2. GELA INGURUKO JARDUERAK BALORE HEZIKETA:3 esparru nagusi 3. EGUNEROKO ELKARBIZITZAREN GESTIOA
IKASLEEI HEZIKETA INTEGRALA ESKEINI Irakasleok ikasgaietan Balore Heziketa edukiak Tutoretza saioak ZEHAR LERROAK EKINTZAK, ... Etika-AEO BIZIKIDETZA PLANA HNP Hitzaldi-saio interesagarriak Euskaraz Bastobi BALORE HEZIKETA Eskolaz kanpoko ekintzak Kanpotiko adituen eskuhartzea Eguneroko elkarbizitzaren gestioa Elkarbizitza batzordeak Disziplina prozedurak Ikasleen eskubideak Irakasleon jarrera Gurasoekiko lankidetza Txangoak, bidaiak, ... Bitartekaritza estrategiak Bullyingerako estrategiak
Baloreak: abiapuntuak Baloreak biziz transmititzen dira, ez hainbeste hitzez. Horregatik irakasleon eredua gure baliabiderik eraginkorrenetakoa da. Koherentzia behar dugu gure mezuak sinesgarriak izango badira. Ikasleok errespetatuak eta onartuak sentitu behar dira, errespetua eta onarpena eskatu behar badiegu. Arazoen aurrean ikuspegi hezitzailea hobetsiko dugu, gure irakasle funtzioarekin bat datorrena: ikasleak heziz doaz eta gure laguntza behar dute gogoeta egiteko, konpromezuak hartzeko, erabakiak hartzeko, ... Prozedura desberdinetan parte hartzea eta konpromezua bultzatuko dugu, ikastetxea guztiok propio sentitzeko eta inplikazio eraginkor positiboa bideratzeko
Koldo Mitxelenan EUSKARAZ 1.Gure Ikastetxean euskara da komunikazio-hizkuntza. 2. Ikasle askorentzat euskara bigarren hizkuntza denez gero, gure ikastetxeak ikaste prozesu egoki eta osoa bermatzearren euskararen ezagutza lantzearekin batera harekiko motibazioa eta erabilera sustatuko ditu. 3. Gure ikastetxeak Euskal Herria euskara berreskuratzeko asmoz egiten ari den ahaleginarekin bat egiten du; horrenbestez, eskola jardueretan hizkuntzaren normalkuntza helburutzat hartuko du eta, halaber, gizartean aipaturiko xedearen alde sortzen diren ekimenetan parte hartuko du. • IKASLEEI ESKATU BEHARREKOA (Ebaluatzeko) • Irakaslearekin euskaraz beti • Gelan publikoki,euskaraz: gurehizkuntza publikoa da • Arlo pribatuan, ikasleak patioan, pasiluetan, biltzen direnean,animatuegingo ditugu euskaraz egin dezaten (egunerokoa, kanpainak, ...).
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK Kirol eta kultur ekintzak: saskibaloia, eskubaloia, aerobic-a, dantza, ... (150 partaide) OINARRIZKO IRIZPIDEAK: Zintzo jokatu Hezitzeko eta disfrutatzeko jarduera, ez irabazteko Parte hartze arduratsu eta saiatua landu (ikasle zein gurasoena) Elkar errespetatzea, edozein motatako biolentzia arbuiatuz Norbanako zein taldeko hobekuntzarako bidea EUSKARAZ BASTOBI guraso elkarteak antolatutako jarduerak
KANPOTIKO ESKUHARTZEA KANPOTIKO HAINBAT ERAGILE ABERASGARRI DATOZ, PLANIFIKAZIO HONEN ARABERA: DBH LEHEN ZIKLOA DBH BIGARREN ZIKLOA BATXILERGOA – L.H.
KANPOTIKO ESKUHARTZEA batxilergoa-LH BATXILERGOA – L.H. 1. MAILA 2. MAILA BERRITZEGUNEA: GENERO BIOLENTZIAREN KONTRAKO SAOIAK AESLEME: BIZKARREHURRAREN ISTRIPUEN PREBENTZIOA ODOL EMAILEAK: ODOL EMATEARI BURUZKO HITZALDIA HNP: HITZALDIA, MOTIBAZIOA LANTZEKO
KANPOTIKO ESKUHARTZEA dbh – 2. zikloa DBH BIGARREN ZIKLOA 3. MAILA SEXU AFEKTIBO HEZKUNTZA TAILERRA ASEXORIA: SEXUARI BURUZKO INFORMAZIO GUNEAK EZAGUTZEKO GURUTZE GORRIA: GENERO INDARKERIA 4. MAILA HIRI BATZORDEA: HIESAREKIKO PREBENTZIOA ENFASIS: SEXU ORIENTAZIOARI BURUZKO PROGRAMA GPS: GENERORIK GABEKO LANBIDEA
KANPOTIKO ESKUHARTZEA dbh – 1. zikloa DBH LEHEN ZIKLOA 1. MAILA URTXINTXA: EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO PROGRAMA TINKO: EUSKARAZKO ZINEMA KERIK GABEKO GELAK: TABAKOAREN KONTRAKO PROGRAMA 2. MAILA SALUDA A LA VIDA: ELIKADURA ARAZOAK PREBENITZEKO PROGRAMA URTXINTXA: HEZIKETA SEXU-AFEKTIBOA TINKO: EUSKARAZKO ZINEMA KONTROHOL: ALKOHOLAREN KONTSUMOAZ NERABEA ETA ZU: HEZIKETA SEXU-AFEKTIBOA MONTEHERMOSO: HAURREN GIZA ESKUBIDEAK
Elkarbizitza:oinarriak • Elkarbizitzagestionatzeko guztion partaidetza da oinarria, guztion eskutan baitago hartu-emana. • Institutua ikasleak hezitzeko esparrua da jarduera eta harremanetan ere. • Komunikazio zubiak funtsezkoak dira Komunikazio esparru hauek estabilitatea behar dute, ohitura bihurtu, ez salbuespena(eguneroko jarrera irekia, batzoredeak, web orria, blog-a, ...) • Jarrera zabala behar da beste pertsonaren kezkak eta beharrak ulertzeko. Enpatia derrigorrezkoa dugu. • Arazoak eta tirabirak egongo direla dakigunez, arazoei nola egiten diegun aurre definituko du gure jardun pedagogikoa.
Elkarbizitza batzordeak Mailakako batzordeak: ikasleen ordezkariak, mailako irakasleren bat (tutore ez dena) eta zuzendaritzako kide bat Gai asko jorratzen dira: konponketak edo garbiketak, ikasleen arteko arazoak, proposamen zehatzak, ikasle-irakasle harremanak,... Ordezkariek gainontzeko ikasleen kezkak jaso eta informazioa gelara eramaten dute. Ikasle guztiek dute Batzordearen bileren berri. Tresna baliotsuak dira eguneroko dinamika partehartzaile eta zabala lortzeko. Bilerak eraginkorrak izatea nahi dugu, eta horregatik, guztion adostasunean, ahal bada,erabakiakhartzen dira.
Disziplina prozedurak Portaera desegokia ikasleak hezitzeko aukera bat da; baliabide eta balore pertsonalak lantzeko bidea irekitzen digu egoera honek DISZIPLINA ESTRATEGIA BATZUK • Gure helburuak honakoak dira: • portaera desegokiari buruzko gogoeta ikaslearengan sortu, • egindakoa onartzetik elkarbizitza berreraikitzeko bidea jarri • eta konpentsatu, ahal den neurrian, egindako kaltea
Disziplina estrategiak Ikaslearekin hitz egin, behin eta berriro, arazoa ezagutzeko, egindakoaren larritasunaz ohartarazteko, enpatia lantzeko, egoerari irteera emateko asmoak eta proposamenak bideratzeko Idatzizko gogoetak, portaera azalduz eta balorapena eginez Eginiko kaltea konpondu/leuntzeko egin dezaketena eskatzen diogu ikasleari: kalte materiala, dagokien ordainketa; Institutuaren mesederako lanak (garbiketa, adibidez); pertsona bat sufritu edo mindu bada, azalpena eta barkamen eskaera (idatziz zein ahoz) Gelatik baztertzea ordu batzuetan Konpromezuak (idatziz zein ahoz ), portaera eta jarduera zehatzak eskatuz, bete beharrekoak eta noizero ebaluatuko direnak. Portaera bat zuzentzen denean edota aurrerapausuak ematen direnean onartu eta baloratu
Ikasleen eskubideak Legediak eta gure arautegiak hainbat eskubide onartzen dizkie ikasleei: greba eskubidea, adierazpen askatasuna, biltzeko eskubidea, ... Eskubideak erabiltzeko direlakoan gaude, eta horregatik normaltasunaren adierazlea da ikasleek greba egitea, asanbladan biltzea edota kartelak jartzea. Eskubideez baliatzeko muga estuegirik ez jartzea, tolerantziaren irizpidea hobetsiz Jarduera horietan guztiekiko errespetua funtsezkoa da • Barne arau eta prozedurak betetzeaheziketa helburua da • Honen inguruko erabakiak hartzeko funtsezkoa da komunikazio ona izatea ikasleekin
Irakasleon jarrera: Irakasleontzako prozedura gida • Lehentasuna ematen diogu gure giroari: ikasleekiko harremanak hurbilak, konfidantzazkoak eta errespetuzkoak izan daitezen. Honakoa lortzeko: • Ikasleek eredu argi eta koherentea izatea irakaslearen jarreran eta portaeran: errespetua, hurbiltasuna, ardura, eguneroko dinamikan. Guk beti errespetua erakusteak izugarri errezten digu errespetuaren eskaria ikasleei egitea. • Komunikazioa erreza eta konfidantzazkoa: horrela hobeto eta gehiago ikas-irakas daiteke, guztiontzako modu aberasgarri eta atseginago batean. • Erlazio sarea, kalitate onekoa: Egunerokoan zein gatazka edota arazo bat sortzen denean izugarri laguntzen du honek: gure aukerak eta arazoaren garapena askoz egokiagoak izango dira eta konponbideetarako ate gehiago izango ditugu zabalik. Irizpide orokorrak Arazoen aurrean Ohiko jarrerak
Ongi burutu eginbeharra: ordukotasuna, lanaren planifikazio egokia, klaseak garaian bukatuta (ez lehenago) ... Argi azalduz ikasleei zer egin behar duten eta nola Agertu beti prest laguntzeko ikas-irakas prozesuan Entzun ikasleei eta kontuan hartu haien dudak, eskariak eta beharrak. Ikasleen egoera ulertzeko beren lekuan jartzen saiatu: hortik errezagoa izango zaigu gure eskariak eta ikasgaiaren beharrak ikasleei adieraztea Honen ildotik, galdetu, eskatu iritzia, gaiez eta ikas-irakas prozesuari buruz, bi aldeetako komunikazioa bermatzeko eta helburu komunak bideratzeko Ez mehatxatu, ez iraindu, ez utzi barregarri ikasleak Ikasleen arteko diferentziak errespetatu, maila, erritmo, izaera desberdinak dituzte. Konparazioak gutxitan dira lagungarriak. Ikasleak heziz doazen pertsonak direla ongi barneratzen badugu, errezago ulertuko ditugu eta ikusiko dugu nola lagundu momentu bakoitzean Irizpide orokorrak
Arazoen aurrean Ikasleren batek geure onetik ateratzen gaituenean hobe genuke lasaitasunari eustea, noski. Eta gainera ... • Gaiaren garrantzia ondo neurtu behar da, ez baitatoz beti bat garrantzia eta gure haserrea • Berehala garrasika hasiz gero, konplikatu daitezke gauzak zenbaitetan • Ez ikasleekin ika-mika jardutea, eta are gutxiago modu sarkastikoz edo iraingarriz aritzea. • Ikasleari esan behar zaiona berari esan, ez publikoki, beti ere errespetuz. • Klasea amaitutakoan, ikaslearekin hitz egin arazoa konpontzearren, eta geroago tutoreari jakinarazi. • Ikasle kanporaketaaparteko neurria da (ez ohikoa); orduan zuzendaritzara eraman ikaslea. Ez dezagun ikaslerik bakarrik zuzendaritzara bidali. • Orduan, dagozkion neurriak erabakiko dira, ikasleek argi eta garbi jakin dezaten hasiera-hasieratik errespetu falten eta, oro har, jokabide desegokien aurrean sistematikoki arazoari heldu eta erantzuna emango diogula. • Ez dezagun problemen aurrean ez-ikusiarena egin • Gure jarrera funtsezkoa da: gure lekuan bagaude, arazoari heltzen eta errespetuz jokatzen, asko dugu irabazia geroko. Ikasleengan gogoeta kritikoa sortu behar dugu beren portaeraz: zer nolako eragina duen gelan, ikaskide(ar)engan, irakasle(ar)engan; hau ez dugu lortuko ikasle horrek autoritate moralik onartzen ez badigu. Autoritate moral hori zaintzen dugu ikaslearekiko errespetuzko jokaera dugunean. Gainontzeko ikasleen aurrean, gainera, oso argi egon behar du nork duen portaera desegokia eta hori ez dute definituko gure hitzek, gure jarrera eta gure jarduna baizik • Bestalde, eskolako arazoak askoz errezagoak dira helduok gure lana egoki betetzen dugunean.
Ohiko jarrerak • Zintzo jokatu ikasleekin, hitz egin argi haiekin • Ez itxuraldatu errealitatea, ez manipulatu, onartu egia, haiek ere egiatiak izan daitezen • Huts egiten dugunean, eskatu barkamena, haiek ere gauza bera egin dezaten • Ez epaitu, ez suposatu aurretik ikaslearen asmoak, kezkak, arazoak, … • Arretaz entzun ikasleei, hartu ikaslea heldua balitz bezala, bera horrela portatzea nahi baduzu
Gurasoekiko lankidetza Gauzak hobeto doaz gurasoekin batera lan egitean: • Komunikazioa zaindu eta indartu behar da: • Harremana tutore eta gurasoen artean • Hasierako bilera ongi prestatu • Egunerokoari buruzko informazioa eman eta elkarbanatu: telefonoa, bilerak, e-inika, ... • Irakasleek eta gurasoek elkar entzuteko prozedura • Arazoak daudenean, gurasoekin kontatu, egoki bideratzeko: • Arazo larriak tutore eta zuzendaritzaren bidez eraman, familien arteko liskarrak ekidituz • Informazio zuzena eta osoena eman gurasoei • Konponketarako laguntza eskaera zehatzak egin • Heziketa planteamendu komunetik abiatu
Txangoak, bidaiak, ... Bultzatuko ditugu, irakasle eta ikasleek elkarrekin egoteko denborak eta lekuak direlako, ikasle-irakasle harremana estutzeko aukera ematen dute ekintzok, elkar hobeto ezagutuz gelatik kanpo • Ikasleen arteko giro egokiazainduko dugu • Posible denean, ikasleak ekintzen prestakuntzan inplikatzen badira, askoz eraginkorragoak izango dira. • Ebaluazio irizpideetan elkarbizitza irizpideak jaso honelako ekintzetan, ikasleei jakinarazi: elkarrekiko eta inguruekiko errespetua, parte hartzea, ...
Txangoak, bidaiak, ... • DBHko 1. maila: • ZUHATZA IRLA • DBHko 1.-2. maila: • BARNETEGIA (Aubixa,...) • SALOU (PIEE) • DBHko 3. maila: • ESKIATZE JARDUNAK • DBHko 4. maila: • IKASKETA BIDAIA • BATXILERGO 2. maila: • SALAMANCArako BIDAIA
Bitartekaritza estrategiak • Askotan BITARTEKARITZA beharrezkoa da, arazo batean. Gure institutuan, ohiko arazoei irteera emateko daukagu: • Tutorea, lehen mailako bitartekaritza lanetan • Elkarbizitza Batzordea, heltzen zaizkion arazoetan • Zuzendaritzako kideak • Beste bitartekariren bat ere egon daiteke egoerak eta baldintzek hala eskatuko balute (irakaslea, ikaslea, gurasoa, ...) OHIKO PROZEDURA
Bitartekaritza: PROZEDURA BAT • Bakoitzari entzun: nola sentitzen den eta zergatik • Gero enpatia lantzen da (ikuspuntuak ezagutarazi) • Konponbiderako urratsak: • Inplikatutakoei eskatzen zaie idatziz espresatzeko zer dauden prest egiteko arazoa konpontzearren, zer proposa dezakete beren aldetik • Hortik bilatzen da adostasun-konpromezua • Jarraipena egiten da konpromezuen betetze maila bermatzeko
Bullyingerako estrategiak • Estrategia nagusia prebentzioa da: • Barne diskurtsoa sortu erlazio eta errespetuaren inguruan, honelako jarrerak onartzen ez dituena • Giroa zaindu honelako erasoak ikasleek lekuz kanpo sentitzeko • Prozedurak ezarri laster antzemateko eta guztion artean aurre egiteko (Elkarbizitza Batzordeak, tutoretzaren jarraipen hurbila, ...) • Hala ere, honelako kasu baten aurrean, • protokoloa zehatz-mehatz jarraitu (Pikas) • informazioa ongi gorde • jarraipena egin
BIZIKIDETZA PLANA: TRESNA BAT SENTSIBILIZAZIOA EGITEKO: Ildo honetatik kanpaina eta ekintzak burutzeko PLANIFIKAZIOA EGITEKO: Aldatu beharrekoa eta txertatu behar diren berrikuntzak antolatzeko DIAGNOSIA EGITEKO: Gure institutuko errealitatea hobeto ezagutzeko AZKEN BATEAN, BIZIKIDETZA ETA BALOREEN IKUSPEGITIK INSTITUTUA BIRPENTSATZEKO