170 likes | 341 Views
Montserrateko beneditar alabak. Mompouren “Musika isilak” Jainkoaren tronuaren aurrean isiltasunera gonbidatzen gaitu. Hirutasun Guztiz Santua C Zikloa. Jerusalemen Jesusek Jainkoaren MISTERIOA azaltzen digu. GURTU DEZAGUN apaltasunez.
E N D
Montserrateko beneditar alabak Mompouren “Musika isilak” Jainkoaren tronuaren aurrean isiltasunera gonbidatzen gaitu Hirutasun Guztiz Santua C Zikloa
Jerusalemen Jesusek Jainkoaren MISTERIOA azaltzen digu GURTU DEZAGUN apaltasunez
Ravenakoak dira agertuko diren irudi guztiak, V-VI. mendekoak, gurtze-zentzua sutsu bizi zuten garaietan. Gauza ez da Jainkoaren Misterioa ulertzea, ezta gizakia berarena ere, ESKER ONEZ BIZITZEA baino.
San Vital elizako sarrera agertu zitzaizkion Abrahami Hirurak
Jn 16, 12-15 Aldi hartan honela esan zien Jesusek bere ikasleei: «Badut oraindik hamaika gauza esateko, baina oraingoz ez zarete gauza ondo ulertzeko.
Pazkoan bere misterioa ageri zaigu Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu geure bihotzetara (2. irakurgaia) Pazkoko egutegia
Baina egiaren Espiritua etortzean, egia beteraino gidatuko zaituzte.
Espiritu Santuak zabalduko dizue egiaren ezagutza Gizakiekin nuen neure gozamena (1. irakurgaia)
Ez da mintzatuko bere kabuz, baizik eta nik jakinaraziko diodana adierazi eta etorkizuna iragarriko dizue.
Jaunak larratuko zaituzte Zer da gizona, zu hartaz oroitzeko? (Salmoa)
Berak nire Jainko aintza azalduko du, adieraziko dizuena niregandik hartuko baitu.
Espirituak nire aintza agertuko dizue Ez al dakizue nirea den oro zuena dela?
Aitak duen oro nirea da. Horregatik esan dizuet Espirituak niregandik hartuko duela adieraziko dizuena.”
Zeruko Jaunak lurra bere aintzaz bete du Ez al duzue sumatu?
Kreazioan isurtzen den Aita naiz, sortutakoari kidetzen zaion Semea, GUZTIA duintzen duen Espiritua. Galdutako semearen zain dagoen Aita errukiorra, uztarri astuna bere gain hartzen duen Bildotsa, zuen Kontsolatzailea, etsirik zaudetenean. Zuen ildoetara hazia botatzen duen Ereilea naiz, fruitua emateko lurperatzen den Hazia naiz, mundua hazteko BIZI-HATSA naiz. HIRUKIDE naiz: ELKARTE-Jainkoa, PARTAIDE-Jainkoa, HARREMAN-Jainkoa, eta bertara DEITUA ZARA.
Jainko, gure Jaun Ona, Sortu gaituzuna, Salbatu eta zure ondora Bizi-Hatsa ematen diguzuna, ez gaitzazu aldentzen utzi zure ELKARTE horretatik.