150 likes | 257 Views
SALMOAGAZ OTOITZEAN. P asiotarrak. 25. SALMOA. Jainkoaren gidaritza eskatzeko otoitza. Jauna, zuregana jasotzen dot gogoa. Ene Jainko, zuregan dot konfiantza: ez dagidala usteak huts egin! Ez daitezala arerioak nitaz poztu! Zuregan itxaron dabenei
E N D
SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak
25. SALMOA Jainkoaren gidaritza eskatzeko otoitza
Jauna, zuregana jasotzen dot gogoa. Ene Jainko, zuregan dot konfiantza: ez dagidala usteak huts egin! Ez daitezala arerioak nitaz poztu! Zuregan itxaron dabenei ez deutse inoiz usteak huts egingo; bai, ostera, arrazoi barik baztertzen zaituenei!
Azaldu niri, Jauna, zeure bideak, erakutsi ni nondik ibiltea nahi dozun. Zuzendu nagizu zure leialtasunean, eta irakatsi, Zu zara-eta salbatzen nauan Jainkoa; zuregan itxaron dot eten barik.
Ekarri gogora, Jauna, zeure errukia eta maitasuna: betidanikoak dituzu. Ez gogoratu, ostera, Jauna, nire gaztetako pekatuak eta nire errebeldiak. Gogoratu nagizu zeure maitasunaz, zure ontasunari dagokionez.
Ona eta zuzena da Jauna, eta bidea erakusten deutse pekatariei. Apalak zuzenbidez daroaz, bere bidea erakusten deutse apalei.
Jaunak beti maitasunez eta leialtasunez jokatzen dau bere ituna eta legeak gordetzen dabezenekin. Zarana zaralako, parkatu nire errua, Jauna, hain haundia dan arren!
Jakinarazten deutso Jaunak begirune deutsonari zein jokabide behar dauan hautatu. Zoriontsu biziko da eta haren ondorengoak lurraz jabetuko.
Adiskide ditu Jaunak begirune deutsoenak, ezagutuazotzen deutse bere ituna. Jaunarengan ditut beti neure begiak, nire oinak jausteko arriskutik gordetzen ditualako.
Itzuli niregana eta erruki zakidaz, bakarrik nagolako eta dohakabe! Larritasunak zarratuta dot bihotza, atara nagizu estuasun honeetatik.
Ikusi nire atsekabea eta pena, parkatu nire pekatu guztiak. Ikusi zein ugari diran nire arerioak, zein gogor naben gorrotatzen.
Gorde nagizu bizirik, libratu! Ez hutsik itzi nire ustea, zuregan dodalako babesa!
Prestutasunak eta zuzentasunak zainduko nabe, zuregan itxaron dot-eta. Ene Jainko, askatu Israel zoritxar guztietatik!
OTOITZA ABESTIA ERRUKIZKO AITA Doinua: “Triste bizi naiz eta” 1 Bihotz haundiko Aita ta errukiorra, guk hau ez sinistea bai dala gogorra. Zelan izan leiteke hain itsu ta gorra? Hau da inoiz ordaindu ezin dogun zorra. 3 Zeuk bialdu zenduan Semea mundura, errukitsu zarala erakutsi gura. “Izan errukiorrak Aita dan modura”, danok salbatzea da Aitaren ardura. 4 Aita, hori bihotza samur ta leiala errukizko itsaso sakon ta zabala! Egizu hau benetan sinistu daidala, eskerrik asko, Aita, bai ona zarala! 2 Jesus eta lapurra biak kurutzean, - “Jesus, nitaz gomuta zeruan sartzean”. - “Gaur han izango zara Neurekin batean, Aitatxo han daukagu geure zain atean”. A. Martzel