10 likes | 188 Views
DINAMIKA 3: Bizitza arriskuan jartzeraino? HELBURUAK - Etorkinak nondik eta zergatik datozen jakin. - Haiei laguntza emateko zer egin ahal dugun aztertu. EKINTZA NOLA BURUTU 1.- Talde osoko lana .
E N D
DINAMIKA 3:Bizitza arriskuan jartzeraino? HELBURUAK - Etorkinak nondik eta zergatik datozen jakin. - Haiei laguntza emateko zer egin ahal dugun aztertu. EKINTZA NOLA BURUTU 1.- Talde osoko lana. Denon artean gaiari hasiera eman: zer dakigu gai honen inguruan? Zer dira “paterak”? Nondik datoz? Nora doaz? Adibide ezagunak eman. 2.- Banakako edo binakako lana. Fitxa bat bete. Fitxa honetan patera batzuk daude marraztuta. Bertan, idatziz eman behar dituzte Europara etortzeko izan dituzten arrazoiak. 3.- Talde osoko lana. Irakurri ozenki fitxan idatziz emandako zergatiak. Besteen iritzia erantsi bakoitzaren fitxan. 4.- Gogoeta Elkarrizketa baten bitartez honako gogoeta hau egingo dugu: zenbaterainoko garrantzia dute emandako argudioek bizitza arriskuan jartzeko? 5.- Eginkizunak Etorkinek bizi duten egoera horren aurrean gutariko bakoitzak zer egin dezakeen adierazi. Ekintza txikiak edo xumeak izan daitezke: • Begirunez tratatu aldameneko etorkinak: eskolan, auzoan.. • Komentario arrazistarik ez egin. • Albisteak entzuterakoan haien benetako egoera zer-nolakoa izango den pentsatu. • Ondoan ditugun etorkinen egoerara gehiago hurbiltzen saiatu. • Gutunen bidez beste herrialdeetako umeen bizimodua ezagutu. MATERIALA - Fitxa - Albiste ezberdinak - Bizkaiko datu batzuk