130 likes | 328 Views
URA. 2007 – 2008 IKASTURTEA. 1. ZIKLOA. Kalean iturriak, putzuak, estoldak eta estalpeak aztertu ditugu. Hurrengoa eskatzen dugu: Estalpe gehiago jarri Zirkuito bat sortu alferrik galtzen dena berriz erabiltzeko Hondatuta dauden iturri eta hodiak konpondu
E N D
URA 2007 – 2008 IKASTURTEA
1. ZIKLOA Kalean iturriak, putzuak, estoldak eta estalpeak aztertu ditugu. Hurrengoa eskatzen dugu: • Estalpe gehiago jarri • Zirkuito bat sortu alferrik galtzen dena berriz erabiltzeko • Hondatuta dauden iturri eta hodiak konpondu • Gutxiago gastatczen duten iturriak jarri • Haizea egiten duenean estoldak tapatu ez zikintzeko
Baina guk ere konpromisoak hartuko ditugu: • Ur botila erabiliko dut edateko eta soberan dagoena aprobetxatu • Arduradunei iturrietan indar gutxiago jartzeko esan. • Eskuak garbitzeko eta dutxatzeko xaboia neurriz erabili • Ez dut urarekin alferrik jolastuko • Ez dut zikinkeririk botako estoldetara
2. ZIKLOA Guk galdeketak egin dizkiogu jendeari, iritziak bildu ditugu eta hauek aztertuz hurrengoa eskatzen dugu: • Kaleak eta ibaiak ondo garbitzea • Kaleak beharrezkoa denean bakarrik garbitzea urarekin • Udaletxeak etxeetara ura aurrezteko informazioa bidali eta iturrietan jartzeko filtroak doan banatzea • Landareria zaindu eta espezie egokituak jartzea eta ureztatzeko oriako ibaia ez erabiltzea.
Araztegi gehiago jartzea, etxeetara ura garbiago iristeko • Zakurrentzat toki bereziak jarri eta gorotzak biltzeko zakarrontzi berezi gehiago jartzea • Iturri publiko gehiago jarri, baino inauterietan iturri guztiak itxi. • Udaletik ura zaindu, eta gure eskaerei azkarrago erantzun
Baina guk ere konpromisoak hartuko ditugu: • Etxean ura aurreztuko dugu: bainatu beharrean dutxatuko gara; platerak, ortzak, eskuak ... garbitzerakoan iturria itxi egingo dugu. • Ikastetxeetan ura aurrezteko erregulatu eta alferrik ez gastatzea • Zabor guztiak (olioa, papera, plastikoa, kristala ...) berziklatzea. • Ibaietako urak ez zikintzeko, zaborra komunetik behera ez dugu botako.
3. ZIKLOA Guk ibaialdeko jarduerak egin ditugu. Aztertu ditugun ibaiak Malo, Belabieta, Ubaran eta Leitzaran izan dira. Nahiz eta gehienak egoera onean egon zaborra aurkitu dugu guztietan. Ondorioz hurrengoa eskatzen dizuegu: • Fabrikei debekatzea gai kimikoak botatzea. • Zuhaitz eta animaliak zaintzea presatan arrainentzat pasoak jarriz. • Ibaietako hainbat toki arriskutsutan barandak jartzea. • Ibaiak aztertu eta garbitzaileak pasaraztea, bi astez behin. • Ibaiertzak zaintzea eta arauak betetzen ez dituztenei isuna jartzea.
Kartel informatiboak jartzea. • Ura garbitzeko garbiguneak jartzea. • Egun pasak antolatzea ibaiertzak garbitzeko • Ibaiertzetan kontainerrak eta zakarrontziak jartzea. • Ibaiertzetako sasi eta osinak moztea.
Baina guk ere hurrengo konpromisoak hartuko ditugu. • Landareak eta animaliak errespetatuko ditugu. • Gai kutsagarriak leku egokietara eramango ditugu. • Uraren gastua kontrolatuko dugu. • Zaborrak inon ez ditugu botako, zakarrontzira bota edo bestela etxera eramango ditugu. • Ikusitako zenbait zabor jasoko ditugu. • Etxeetan ere uraren kutxadura murriztuko dugu
DBH 1./4. DBH 1 eta 2 mailako ikasleok ibaialdeko jarduerak erabili genituen Belabieta, Malo, Ubaran eta Leitzaran ibaiak aztertzeko. Ur kalitatea, animalia eta landareak, inguruko eraikinak eta zaborrak aztertu genituen. DBH 3 eta 4 mailako ikasleok, alde batetik, Leitzaran eta Oria ibaien kalitatea eta arriskua aztertu genuen eta, bestetik, lorategiak aztertu genituen uraren ikuspuntutik.
Jarraian, Udalari egiten dizkiogun hobekuntza proposamenak azaltzen dira: • Uraren kudeaketa denon esku egotea. • Ikuskariak jarri eta inspekzioak egitea zaborrak eta isuriak ibaira ez botatzeko, jendea gehien ibiltzen den tokietan eta fabriketan. • Araztegiak jartzea ibaietara doan ura garbiagoa izateko. • Ibaia eta honen inguruak garbitzea, jende laguntza bilatuz, kanpainak eta azterketak eginez. • Isunak jartzea zaborra lurrera botatzen duenari. • Iragarkiak jarri eta informazioa jendeari eman, modu ezberdinetan, ura nola aurreztu jakinarazteko eta zaborrak ez botatzeko. • Landareak ureztatzeko ura, leku ezberdinetatik atera. • Iturrietan filtroak jartzea
Baina guk hainbat proposamen egiteaz gain hurrengo konpromisoak hartzen ditugu: • Komunetik eta arraskatik ez bota zaborrik. • Ikastetxean, etxean eta gure esku dauden tokietan ura aurreztea. • Kanpainetan guk parte hartu. • Zaborra zaborrontzietara botatzea
Pixka bat asko da! Denon artean lortuko dugu