100 likes | 510 Views
OPTIKA GEOMETRIKOA. HELBURUAK. Optika geometrikoak zer aztertzen den eta bere hurbilketak zeintzuk diren jakin. Fermat-en printzipioa ezagutu. Sistema optiko zentratuetan, Optika paraxialaren oinarriak ezagutu. Abbe-ren aldaezina eta lente-eraikitzailearen ekuazioa ezagutu.
E N D
OPTIKA GEOMETRIKOA OPTIKA GEOMETRIKOA
HELBURUAK • Optika geometrikoak zer aztertzen den eta bere hurbilketak zeintzuk diren jakin. • Fermat-en printzipioa ezagutu. • Sistema optiko zentratuetan, Optika paraxialaren oinarriak ezagutu. • Abbe-ren aldaezina eta lente-eraikitzailearen ekuazioa ezagutu. • Sistema katadioptrikoen ariketa sinpleen ebazpena, bai analitikoki bai grafikoki jakin. • Tresna optiko elementalak ezagutu. OPTIKA GEOMETRIKOA
AURKIBIDEA • Oinarrizko kontzeptuak. • Fermat-en printzipioa. • Optika paraxiala sistema zentratuetan. • Doptrioa. • Lente meheak. • Irudien eraketa: metodo grafikoak. • Begia. • Hurbilerako eta urrutirako tresna optikoak. OPTIKA GEOMETRIKOA
Optika geometrikoa irudien eraketa aztertzen duen Optikaren arlo bat da. Hurbilketa bat da, eta honetan argiaren izaera ondulatorioari dagokion difrakzio-fenomenoak mesprezatu egiten dira. Argia: argi-izpiak. Ingurunea: errefrakzio-indizea. Oinarrizko kontzeptuak Fermat-en printzipioa Argiak puntu batetik bestera segitzen duen ibilbidea hauxe da: bide optikoaren “estremal” bat (normalean, minimo bat). Printzipiotik abiatuz, islapena zein errefrakzio-legeak deduzi daitezke. Aktibitateak: Simulazioa OPTIKA GEOMETRIKOA
Sistema optikoa: errefrakzio-indize desberdinetako ingurune-multzoa, elkarrengandik gainazalez banatuta. Sistema zentratua: geruza esferikoak, guztien zentroak lerro zuzen berean aurkitzen direlarik. Sistema optiko perfektua: O objektu batetik datozen izpi guztiak bere O’ irudian errealki edo birtualki biltzen dira. Plano baten irudia beste plano bat da Plano-objektu batean kokatutako edozein figurak bere irudi-planoan kokatuta dagoen figura homologo bat ematen du. Homologoen erlazioa konstantea da plano-bikote batean edozein objektu eta figura bikoterako. Sistema zentratuak OPTIKA GEOMETRIKOA
Ez dago sistema optiko zentraturik sistema perfektua denik, baina baldintza berezi batzuetan guztiak sistema perfektutzat hurbil daitezke. Optika paraxiala: Eraso-angeluak eta errefrakzio zein islapen-angeluak oso txikiak dira. Izpi guztiak sistemaren ardatzaren ia-ia paraleloak dira. Sistemaren irekidurarekin konparatuz, gainazalen kurbadura-erradioak sos handiak dira. Snell-en legea: Optika paraxiala OPTIKA GEOMETRIKOA
Abbe-ren aldaezina: Albo-handipena: n = lehen ingurunearen indizea r = dioptrioaren erradioa s = O-ren posizioa n’= bigarren ingurunearen indizea s’= O’-ren posizioa y = objektuaren tamaina y’= irudiaren tamaina Ispilu esferikoa: n’=-n Dioptrioa OPTIKA GEOMETRIKOA
Lente mehea airetan murgilduta: Albo-handipena: n = lentearen indizea r1 = lehen dioptrioaren erradioa r2 = bigarren dioptrioaren erradioa a = O-ren posizioa a’= O’-ren posizioa f’>0 lente konbergentea (hurbiltzailea) f’<0 lente dibergentea (urruntzailea) Lente meheak Aktibitateak: 3., 6. eta 8. ariketak OPTIKA GEOMETRIKOA
Sistema optiko konplexua da. Sinplifikatzeko bere osagai guztiak aldakorreko lente konbergente soil batez ordezkatuko dugu; lente hau erretinatik, irudiak eratu behar diren lekutik alegia, 22 mm–ra dago: Puntu hurbila (PH): objektu bat garbi ikusi ahal izateko distantzia minimoa. Puntu urruna (PU): objektu bat garbi ikusi ahal izateko distantzia maximoa. Begi normala miopea hipermetropea PH 25 cm <25 cm >25 cm PU < birtuala Begia Aktibitateak: 10. ariketa OPTIKA GEOMETRIKOA
Hurbilerako eta urrutirako tresna optikoak Lupa edo mikroskopio sinplea Objektua lente konbergente baten eta bere objektu-fokuaren artean ipiniz. Irudi handiagoa, zuzena eta birtuala. Mikroskopio konposatua Bi lente-sistemez osatua, objektiboa eta okularra, biak konbergenteak. Irudi handiagoa, alderantzizkatua eta birtuala. Teleskopio errefraktatzailea Bi lente-sistemez osatua, objektiboa eta okularra, biak konbergenteak. Infinituan kokatutako objektu baten irudia handiagoa, alderantzizkatua eta birtuala. Aktibitateak: 11. ariketa OPTIKA GEOMETRIKOA