210 likes | 356 Views
5S metodologiaren ezarpena. Lea - Artibai Ikastetxea. Garbitasuna eta ordena langunean. Edozein lanetan, segurtasun maila onargarria eskuratzeko zera bermatu behar da :. Ordena eta garbitasuna zuzen eramaten dela. Kolpeak, erorketak … ordenarik ez dagoenean
E N D
5S metodologiaren ezarpena Lea - Artibai Ikastetxea
Garbitasuna eta ordena langunean Edozein lanetan, segurtasun maila onargarria eskuratzeko zera bermatu behar da : Ordena eta garbitasuna zuzen eramaten dela Kolpeak, erorketak … ordenarik ez dagoenean gertatzen dira batipat , materialak gaizki pilatuta edo zorua zikina eta irristakorra. Faktore hauek eragin handia dute istripuak sortzerakoan
Garbitasuna eta ordenaren esanahia Garbi LANGUNEA UNEORO MANTENDU Ordenatua Lanbidea kontutan izan gabe, ordena eta garbitasunari eusteak lanean lagun ditzakegu , LANA : SEGURUAGOA ERRAZAGOA ATSEGINAGOA KALITATE GEHIAGOKOA lortuz
5S Metodologia Antolaketa Ordena 1 2 Garbiketa 5S 5 3 Diziplina eta ohitura 4 Ikus kontrola
5S - en helburua Lan guneetako garbiketa eta ordenaren baldintzak HOBETU eta MANTENTZEA. Ez da estetika - itxura gaia soilik. Besteak beste, honako hauek hobetzen datza : LAN BALDINTZAK. SEGURTASUN MAILA. LAN GIROA. MOTIBAZIOA. EFIKAZIA. Eta ondorioz, erakundearen ... KALITATEA. PRODUKTIBITATEA. LEHIAKORTASUNA.
Berezitasunak Lehenengo hiru faseak , fase PERATIBOAK dira. Laugarren fasea, ohiz kanpoko egoerak azkar Antzemateko ahalegina egiten da, eta, beraz, fase honen helburua da hiru fase operatiboetan lortutako mailari eustea. Bosgarren fasearen xedea da laneko ingurunearen kudeaketa hobetzeko ohituraren bidez lortutako maila sendotzea. Fase horiei hurrenez hurren ekin behar zaie, bata bestearen atzetik hartuz, ikuspegi orokorra eta integratua osatzen baitute. Garrantzizkoa da zehatz mehats ordena jarraitzea eta ez hastea fase bat aurrekoa bukatu baino lehen.
Antolaketa Beharrezkoak diren eta beharrezkoak ez diren materialak berezi egiten dira, alde batera utziz Beharrezko ez diren material horiek. Definizioa Eremuan behar dugun material guztia edukitzea eskura, baina eguneroko lanean erabiltzen duguna baino ez, kopuru egokian. Helburua
Antolaketa egokirik ez balego : • Materialen bila ibilita denbora galtzen da. • Badaezpada ere gordetako materialak metatzea. • Biltegian gordetako materialek balio galtzea. • Dirua xahutzen dugu beharrezkoak ez diren • materialak biltegiratzeko baliabideak erosten. • Lan – eremuan lekua urritzea. • Dirua xahutzen dugu dagoeneko badauden • materialak berriz erosten. • Antolaketarik ez dagoela ematen du : itxura txarra. • Kopia bikoitzak, hirukoitzak, zirkulazioan dauden • kopiak eta horrelakoak agertzen dira.
BEHARREZKO MATERIALA : Eguneroko jardueran erabili eta eremuan bertan izan behar dena. PREMIAGABEKO MATERIALA : Lan – eremuan erabiltzen ez dugun eta gero ere erabiliko ez dugula uste dugun materiala. APROBETXAGARRIAK : Beste lan guneetara bideratzen direnak, artxibo - biltegian gorde beharrekoak ... EZ APROBETXAGARRIAK : Ezertarako behar ez direnak, hau da, zuzenean zaborrera … botatzen ditugunak. “ D “ GUNEA : Zalantzazko materiala kudeatzeko gunea.
Ordena Antolakuntzaren fasean hautatutako material guztia dagokion tokian KOKATZEA eta IDENTIFIKATZEA. Definizioa Gauza bakoitza identifikatuta eta dagokion tokian egotea eta gauza bakoitzak bere tokia izatea. Helburua
Orden egokirik ez balego : • Ez dago irizpide bateraturik beharrezkoak diren • materialak non kokatu behar diren erabakitzeko. • Zaila da materialak eskuratzea, erabiltzea eta • erabili ondoren dagokien tokian berriz jartzea. • Denbora galtzen da materiala bilatzen eta, erabili • ondoren, dagokion tokian berriz jartzen. • Materialak gaizki biltegiratzen dira. • Lan – prozesuan etenaldiak egoten dira. • Erabiltzeko moduan dauden guneak eta baliabideak • alferrik galtzen dira. • Pertsonek istripuak izateko arriskua dago. • Dauzkagun materialak eta baliabideak ez ezagutzea.
IDENTIFIKATU - KOKATU : Lan - eremuko pertsona guztiak jakitea zeintzuk diren erakundeak jarduera betetzeko eskura dituen tokiak, baliabide eta material guztiak eta horiek denak zentzuz jokatuta egotea. Material bakoitzari toki egoki bat eman behar zaio. Dauden eremuak, tokiak eta material beharrezkoak erraz identifikatzeko, irizpide bateratuak eta prozedura estandarizatuak ezarri behar dira.
Garbiketa Zikinkeria iturri oro ezabatu eta kaltetutakoan konpontzea. Definizioa Laneko ingurunea garbi eta material guztiak erabiltzeko modurik egokienean mantentzea, eta, halaber, arazoren bat balego, antzematea. Helburua
Garbiketa egokirik ez balego : • Sarritan izaten dira matxurak eta zaila da hauek • antzematea. • Akatsak ez dira hain nabarmenak. • Garbiketa orokorra egiten da. • Lana eraginkortasun gutxiagoz egiten da. • Zailtasunen aurrean, etsipena eta utzikeria dira • nagusi. • 6. Lan –eremua zikin izatea onartzen da eta harekin • bizitzan ikasten da. • Lan – eremua garbi ez izateak hobekuntzak egiteko • aukera oztopatzen du. • Irudia kaltetua gelditzen da, hala erakundearen • barruan nola kanpoan.
Ikus kontrola Ikusmenezko sistemak ezarri , antolaketa, ordena eta garbiketa faseetan lortu den maila erraz kudeatu ahal izateko. Definizioa Ohiz kanpoko egoerak azkar eta argi ikusi ahal izatea. Helburua
Ikus kontrol egokirik ez balego : • Ez dakigu beharrezkoa ez den material gehiagorik • agertu den. • Ez dakigu beharrezkoak diren material guztiak bertan • dauden edo baten bat falta den. • Ez dakigu makinak eta instalazioak ondo edo • gaizki dabiltzan. • Ez dakigu adierazleak balio egokien gainetik edo • azpitik dauden.
EGOERA ANOMALOA : Aurreko hiru faseetan ezarritako plangintzatik eta lortutako emaitzetatik desbideratzen gaituzten egoera guztiak. Kontrolatu beharreko osagaiak, materialak edo egoerak identifikatu. Kontrola ikusmenez kudeatu ahal izateko aukera emango diguten sistemak sortu.
Diziplina eta ohitura Une oro ezarritako arauak betez jardutea. Definizioa Erabakitako lan - prozedurak zehaztu, ezarri eta ebaluatzea, eta, halaber, hobetu beharreko arloak zein diren azaltzea, laneko ingurunearen antolaketa, ordena eta garbiketa atxiki eta etengabe hobetu ahal izateko. Helburua
Diziplina - Ohitura egokirik ez balego : • Laneko arloan beharrezkoak ez diren materialak • agertzen hasten dira. • Lan – eremuan berriak diren pertsonek ez dituzte • ezagutzen prozedurak eta 5S programa. • Lekuz kanpo dauden eta gaizki identifikatuta / • identifikatu gabe dauden materialak agertzen dira. • Kontrol zerrendak ez daude eguneratuta. • Lan egoera ez seguruak eta makinetan konpondu • gabeko matxurak sortzen dira.
EZARRITAKO ERABIDEAK: Aurreko faseetan ezarritako prozedurak eta funtzionamendu – arauak berrikusi eta aztertu behar dira, zertarako eta laneko behin betiko prozedurak zehaztu eta azartzeko. Laneko eremuan ezartzen diren prozedura eta arauak betetzeko hartzen den konpromisoa da. Egiteko mole iraunkor, berri, hobe eta ezberdina da, antolaketa, ordena ea garbiketa buruzkoa.
Nola definitu dezakegu 5S metodologia Egoera IDEAL - EZI HOBE bat, NON : Premiagabeko materialik ez dago. Dena behar bezala kokatuta eta identifikatuta dago. Zikinkeria iturririk ez dago. Ohiz kanpoko egoera azkar eta argi ikusten dira. Aipaturiko guztia mantendu eta etengabe hobetzen da.