310 likes | 502 Views
EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO ZENBAIT JARDUERA. FUNTSAKETA. Aurkeztutako jarduera guztiak bi ikasturtetan zehar garatu dira (2004-2005 eta 2005-2006). Erreniega Ikastetxearen lehenengo urratsak dira bai Hezkuntza bai Hizkuntza Proiektuetan.
E N D
EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO ZENBAIT JARDUERA
FUNTSAKETA Aurkeztutako jarduera guztiak bi ikasturtetan zehar garatu dira (2004-2005 eta 2005-2006). Erreniega Ikastetxearen lehenengo urratsak dira bai Hezkuntza bai Hizkuntza Proiektuetan. Gure ikastetxeak dituen nortasun ikurrak azpimarratuz Hezkuntza Proiektuaren garapenari hasiera eman diogu. Beste aldetik, hizkuntzen trataerak duen zailtasuna gainditzea bide luzea denez, gure hezkuntza komunitatean ahozkotasuna indartzeko ematen diren egoera komunikatiboak eta praktika onak indarrean izatea gure helburua da.
PRESTAKUNTZA • 2004-2005 ikasturtean:“Euskara sustatzeko estrategiak” • 2005-2006 ikasturtean:“Ahozko Hizkuntzan trebakuntza.100 bat aktibitate ikasgeletan ongi mintzatzeko” • 2005-2006 ikasturtean: “Irrati saioak eskolan” “Piki programa” “Eskolako liburutegia: dinamizatzeko proposamenak”
IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA LAN TALDEAK LIBURUTEGIA INFORMATIKA EUSKARA KURRIKULARRA
IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA • Euskararen diagnosia • “Etxetik hasi behar delako” kanpaina • Eskolako logotipoa • Eskolako Web gunea : www.pnte.cfnavarra.es/erreniegaip • “Euskaraz Mintza” indartu • Euskararen erabilera • Eskolako agenda
Euskararen diagnosia • HELBURUA: ikastetxeko euskararen erabilera neurtzea. • TRESNAK: mintzagrama eta branka. • NORTZUK: eskola-komunitatearen alde guztiak.
Guraso euskaldunak bazarete… Zuetako bat euskalduna bada… Si desconocéis el euskera… “Etxetik hasi behar delako”kanpaina • Triptikoa sortu eta familiei banatu. • Gurasoentzat euskara eta jokoen ikastaroak antolatu.
Eskolaren logotipoa 2004-05 ikasturteanikastetxearen logotipoa sortu genuen. Egilea: Karmele Tamayo. Eskola partehartzaile eta dinamikoaren ideia bilatzen du; beste aldetik, letra motak eskola batean gaudela gogorazten digu
Logotipoa ezagutzera emateko horren inguruan erakusketa bat antolatu zen. Maila guztietako ikasleek bere ekarpena egin zuten.
Zizur eta kanpoko komunikabideetan zabaldu zen logotipo eta Web orriaren berria.
Logotipoa material ezberdinetan inprimatu da eskolako ikurra bihurtuz.
Bulegoko materialak: kartazalak, zigiluak… Eskolako hormak logoaren koloreekin margotu dira
Web guneawww.pnte.cfnavarra.es/erreniegaip Web orria ikastetxeko produkzioa da, sektore desberdinetako langileek sortua. Erabat interaktiboa, bizia, eta maiz berritzen duguna. Helburua da gure hezkuntza komunitatea plazaratzea.
2005-2006 ikasturteandiseinua berrituzen zenbait atal osatuz.
“Euskaraz mintza!” Ikasleek jostaldi garaian, joko eta herri kirolaren bitartez, erregistro ez-formalak erabiltzeko aukera dute.
Eskolako agenda Eskola agenda soilik euskaraz egina dago. Honen bitartez, ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazioan euskararen presentzia bermatzen da, hizkuntza lantzeko tresna bihurtzen delarik.
EUSKARA CURRICULARRA • OINARRI TEORIKOA:Zenbait apunte teoriko aztertu eta laburtu, programaketak hausnartu, galdetegi bat prestatu eta tutore guztiei pasa, emaitzak aztertu eta ondorioak atera. • IKASTETXEAREN HIZKUNTZA PROIEKTUA: IHP eta euskera kurrikularraren lan taldeen bitartez hartutako akordietan bere garapena hasia dago. • AHOZKOTASUNAREN GARRANTZIA: Atal hau bereziki landuko da, hizkuntza idatzia eta irakurketa liburutegiko lan taldean gehiago sakontzen delako.
ADIERAZLEAK AZTERTU: Ahozko hizkuntzari dagozkion adierazleen azterketa zikloz ziklo . • ARIKETA ETA JOKOEN BILDUMA: Ahozkotasuna lantzeko egindako moduluan Aitor Zenarruzabeitiak emandako jokuak eta beste iturrietatik hartutakoak, txosten batean bildu dira programaketetan txertatzeko. • IRRATI SAIOAK ESKOLAN: EIBZk eskeinitako prestakuntza egin ondoren ahozkotasuna lantzeko baliabide hau martxan jarriko da.
LIBURUTEGIA • Liburutegiko araudia. • Liburu kokapen markak. • SHU (sailkapen hamartar unibertsala) horma-irudiak. • Liburutegiaren erabilera hobetzeko ekintzak. • IRAKURKETA PLANA: Irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzen diseinua.
Liburu kokapen marka Ikasle bakoitzak berea erabiltzen du, hartu duen liburuaren kokapena gogora ahal izateko.
Irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak: Ikasletxikiak ikaskide nagusien tutoretzapean.
Euskal idazleekin topaketak Ekintza hau modu sakon batez lantzen da izugarrizko etekin didaktikoa ateratzen delarik.
INFORMATIKA Teknologia berriak baliabide lagungarria hizkuntzen ikaskuntzan.
BESTE EKINTZA BATZUK Ikastetxean garatzen diren beste jarduera batzuk, lan-taldeetan egindako lana osatzen dute. Hauek sistematikoki lantzen diren neurrian aukera ezin hobea bihurtzen dira hizkuntzaren erabilera bultzatzeko.
Eskolako aldizkaria 2003/04 Ikasturtean 6. mailako ikasleen laguntzaz ikastetxeko “e.gurea” izeneko aldizkaria sortu zen. Dagoeneko bost aldiz kaleratu da. Ikastetxe mailan gertatutako ekinaldiak, berriak, pasadizoak... kontatzen dituena. ERRENIEGA IKASTETXEKO ALDIZKARIA
Eskolakoantzerkia Ikasturtero, hirugarren zikloko ikasleek antzezlanak prestatzen dituzte eta ikasle txikiei eskaintzen dizkiete.
Bertsolaritza Astero 5. mailatan saio bat dute ordutegi lektiboaren barruan. Ikasitakoa, ikastetxearen jaietan erakusten da: ihauteriaren pregoia, kultur asteko emanaldiak.
Kultur astea “Hitza” inguruan antolatu ziren aste honetako ekintzak: bertsolariak, ipuin-kontalariak, musika emanaldia, ikasleen arteko antzerki, ipuin eta atsotitzen trukaketak.
BUKAERAKO GOGOETA Jarduera xume hauetan hizkuntzaren erabilera sustatzeko balio pedagogiko handia agerian da. Askotan, gure kurrikulumean gain-gainetik baizik ez diegu eusten, kontuan izan gabe bere sistematizazioak suposatzen duen aberastasuna.