40 likes | 216 Views
JARDUERA:. Beroa. Buztinezko Etxetxoa. Etxe txiki bateko eskulana taldeka egingo dute. Tresna egokiak erabiliz, buztinaren propietate termikoak zeintzuk diren ezagutuko dituzte. Metalez eginkako etxetxoarekin konparatuko dituzte.
E N D
JARDUERA: Beroa
Buztinezko Etxetxoa • Etxe txiki bateko eskulana taldeka egingo dute. • Tresna egokiak erabiliz, buztinaren propietate termikoak zeintzuk diren ezagutuko dituzte. • Metalez eginkako etxetxoarekin konparatuko dituzte. • Eskultura eraldatuz joango da, ikasten dabiltzan kontzeptuen arabera. Etxetxoaren hormak buztin gehiagorekin jantziaz… • Bukaeran emandako kontzeptuei buruz galdera egingo zaie.
ETXEGILEA ZARA ETA BUZTIN PILOA DAUKAZU ERAIKITZEKO. ZEIN LEKU AUKERATUKO ZENUKE? ARRAZOITU Buztina, inertzia termiko handiko sustantzia da. Inertzia termikoa, gorputz batek gorde dezaken bero kopuruaren adierazgarria da. Egunean zehar etxeko hormak eguzki izpiak direla eta(erradiazioa), berotu egiten dira. Baina bero hau etxe-barrura ahulduta heltzen da buztinaren eroankortasun termikoa txikia delako. Eroankortasun termikoa beroak, material bat zeharkatzeko duen ahalmenaren adierazgarria da, beroak hormako beste alderdira heltzeko duen zailtasun maila alegia. Gauean aldiz, kanpoan hotz handia egiten du, etxeko horma hoztu egingo da. Baina orain beroaren norabidea etxe-barrutik kanporakoa izango da. Hau, unibertsoan tenperatura diferentzia bat dagoenean, energia edo beroa tenperatura handieneko lekutik txikienekora hedatzen delako gertatzen da. Baina etxea asko hozteko kanpoko giroa tenperatura txikietan mantendu behar da ordu askoz (eroankortasun termikoarengatik), eta ordu honek igaro aurretik egunduko du. Beraz etxeko sasoia atsegina izango da egun osoan zehar. Beroaren hedapena hormatik zehar kondukzioaren bitartez egiten da. Kondukzioa eta erradiazioa aipatu dugu, beroaren hedapenerako hirugarren mekanismoa konbekzioa izanik.