130 likes | 384 Views
OHITURA. OSASUNGARRIAK. Bizimodu osasuntsuagoak zure osasun egoera hobetuko dizu eta minbizi-mota batzuk eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen lagunduko dizu. Gainera egoera fisiko on batean aurkituko zara eta bizi gogo handiagoa edukiko duzu.
E N D
OHITURA OSASUNGARRIAK
Bizimodu osasuntsuagoak zure osasun egoera hobetuko dizu eta minbizi-mota batzuk eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen lagunduko dizu. Gainera egoera fisiko on batean aurkituko zara eta bizi gogo handiagoa edukiko duzu. Jarraian ohitura osasuntsu batzuk aipatuko ditugu.
Ariketa fisikoa egin Egungo gizarteak gero eta garrantzia handiago ematen dio osasunaren prebentzioari, eta horretarako, ariketa fisikoari buruz edo orokorrean kirola egiteari buruz, asko hitz egiten da. Ez da berria ariketa fisikoa osasuna mantentzako erabatako garrantsia duela, eta prebentzio mailan puntu zentrala hor kokatzen dela.
Baina osasina ez dugu soilik konztzeptu mediku bateteik ikusi behar, ikuspuntiu askoz nere zabalago batetik baizik. Hariketa fisiko dakarren onura beste arlo desberdonetan ere kontuan eduki behar da: • Ongizate psikologikoa. • Stessa murriztu. • Bakoitzaren burutzapena. • Tentuaren aldaketa. • Egoera mediok edo fisologikoa. ...
Ortuarien eta fruta freskoen eguneroko kontsumoa gehitu Elikadura askotarikoa eta orekatua funtsezkoa da osasunerako betiere, hasi haurtzarotik eta helduarora arte.
Gaur egun haurren eta nerabeen populazioan sumatzen diren elikadura arazoak, adibidez, desnutriziotik elikapen desorekaraino doaz -gutxiegiz zein gehiegiz. Elikapen desorekaren prebentziorako, beraz, beharrezkoa da nutrizio hezkuntza egoki bat ematea haurtzarotik hasita, adin horretan finkatzen baitira elikapen ohiturak. Eskola eta familia dira, hortaz, nutrizio hezkuntza hau garatzeko ikastoki nagusiak, atentzio pediatrikoaren laguntzarekin. Era berean elikapen osasungarri batek berebiziko garrantzia dauka zenbait patologiaren prebentzioan eta tratamenduan, esate baterako, gaixotasun kardiobaskularren, hipertentsioaren, diabetesaren, tumore batzuen eta obesitatearen kasuetan. Pertsona helduentzat garrantzitsua da haurtzaroan ikasitako dieta osasungarriaren ohiturari eustea, edo ohitura haiek aldatuz joatea, adinarekin sortzen diren elikagai exijentzien arabera.
Tabakoa ez erre Tabakoaren kontsumoa da pertsona bakoitzak bere borondatez utzi dezakeen gaixotasun eta heriotzako arrisku faktore garrantzitsuena.
Zer irabaziko dut nik tabako utzita? • EGUNEAN BERTAN • Errezeari utzi eta BEREHALA, gorputza tabakoaren toxinak botatzen hasten da.20 MINUTURA, tentsio arteriala eta pultsua normaltzen hasten dira.8 ORDURA, adolean dauden nikotinaren eta karbono-monoxidoaren mailak erdira murrizten dira. • EGUN BATZUETARA • 24 ORDURA, bihotzeko atakea izateko posibilitatea gustxitzen hasten da.48 ORDURA, dastamena eta usaimena berreskuratu egiten dira. • BERANDUXEAGO • 2 ASTETIK 9 HILABETERA, odol-zirkulazioa hobetu egiten da. Eztula, nekea eta arnasestua desagertzen hasten dira. Ariketak errezago egiten dira.URTE BETERA, bihotzeko gaixotasunen bat izateko arriskua, erretzaileak duenaren erdia da.5 URTERA, birilako minbiziagatik hiltzeko probabilitaea, ohiz erretzen duenaren erdira jaisten da.10-15 URTERA, birikako minbiziagatik hiltzeko probabilitatea, inoiz erre ez duenaren parekoa da.Berdin gertatzen da infartoa edo bihotzeko gaixotasunen bat izateko arriskuatekin.
Alkohola neurriz edan Alkoholismoa, gehiegizko alkohol kontsumoaren ondorioa, osasun pertsonaleko eta osasun publikoko arazo larria da, eta horregatik erne ibili behar da gerta dadin eragozteko eta, baldin gertatu bada, ahalik azkarren detektatzeko, eta arazoa jasaten dutenei gainditzen laguntzeko.
Alkoholaren larregizko kontsumoak arriskua gehitzen du zenbait gaixotasun edukitzeko: gibel-zirrosia, minbizi-mota batzuk, arteria-hipertentsioa, gaixotasun zerebrobaskularra; eta sortzetiko malformazioak ere agertzen laguntzen du. Gainera, familietan arazoak sortzen ditu (etxe-bortizkeria eta abar), bai eta laneta gizarte-inguruetan ere. Bestalde, berari leporatu behar zaio istripuen zati handi bat, batez ere trafikoistripuen zati handia.
Eguzkiaz gozatu baina zure larrua babestu Eguzki-argia beharrezkoa da, kaltzioaren metabolismoa erregulatzen duen D bitamina sintetizatzeko. Hori lortzeko, 10 minututan eguzkitan paseatzea nahikoa izan daiteke. Horrez gain, eguzki-argiak larruazaleko gaixotasun batzuk obetu ditzake eta gogo-aldartea altxaraztea eragin dezake. Eguzki-argitan jartzeko eguneroko dosiak organismoan gehitzen eta metatzen doaz. Organismoa, bizitzan zehar, arazorik gabe eguzki-erradiazioaren guztizko kantitate zehatz bat pairatzeko baino ez da gai. Guztizko dosi hori gainditzen baldin bada, ondorioak oso larriak izan daitezke, azalekominbizia garatu ahal delarik.
Beraz, eguzki-argitan jartzearen ondorio diren efektu positiboez gozatzeko eta negatiboak murrizteko, oso garrantzitsua da honako neurri hauek hartzea bai hondartzan bai mendian: Eguerdiko 12ak eta arratsaldeko 5ak bitartean zuzeneko eguzkitan jartzea ebitatu. Burua estalita eduki eta begiak eguzkitako betaurrekoekin babestu. Eguzkitan dauden alderdietan, larruazal-motari dagokion, eguzkitik babesteko krema ugari eman: eguzkitan jarri baino ordu erdi lehenago, lainotua egon arren; beti aplikazioa bi edo hiru orduro errepikatuz; krema erabiltzeak ez du eguzkitan gehiegi jartzea eragin behar. Paseatu eta mugitu, eguzkitan etzanda egon beharrean. Likido ugari edan, batez ere ura. Neurri guzti hauek arreta handiz jarraitu neskatoengan edo mutikoengan, eta larruazala noizean behin freskatu, baina ez erabili itsasoko urik. Hiru urte baino gutxiago duten haurrak beti gerizpetan eduki, kamiseta jantzita eta txanoa buruan dutela, eta aldian-aldian ura edanarazi. Inoiz ere ez utzi 6 hilabete baino gutxiago duen haurtxorik, arroparik gabe, zuzeneko eguzkitan.
Hauek dira ohitura osasuntzuenetariko adibide batzuk, badaude askoz gehiago, baina hauek dira guretzat garrantzitsuenak. Lara, Maddi eta Olatz 1ºF Batx