40 likes | 207 Views
OHITURA OSASUNGARRIAK. Bizimodu osasuntsuagoa izateko neurriak. Tabakotik urrun egon. Ez erre. Erretzailea bazara, ahalik eta lasterren utzi erretzeari. Ez erre inoiz inoren aurrean. Alkohola edaten baduzu, neurriaz edan.
E N D
Bizimodu osasuntsuagoa izateko neurriak • Tabakotik urrun egon. Ez erre. Erretzailea bazara, ahalik eta lasterren utzi erretzeari. Ez erre inoiz inoren aurrean. • Alkohola edaten baduzu, neurriaz edan. • Ortuarien eta fruta freskoen eguneroko kontsumoa gehitu. Koipe gutxiago hartu. • Ariketa fisikoa egin.Larregizko pisua ebitatu. • Ez egon luzaro eguzkitan eta babes-krema egokia erabili beti.
Elikagai osasuntsuak • Oliba olioa (aukeran, lehen zanpaldian ateratako birjina motakoa) azido oleikoa, E bitamina (antioxidatzailea) eta odoletako kolesterola murrizten diguten beste hainbat sustantzia (fitosterolak, adibidez) dituelako. • Aguakatea, azido oleikoa eta E bitamina dauzkalako. • Hazietatik (ekilore, arto, soja, etab.) eta fruitu sikuetatik erauzitako olioa, gantz poliasegabeez hornitzen gaituelako. Intxaurrak bereziki ugaria du azido linolenikoa (funtsezko gantz azidoa, omega-3 gantz-azidoen aurrendari). • Arrain urdina, omega-3 gantz azidoak dauzkalako
Gaitz kardiobaskularren faktoreak • Pisua: gehiegizko pisua eta obesitatea arrisku-faktoreak dira. • Gorputzeko gantzaren banaketa: horren pisua %10eko gehitzeak (sabelaldean batez ere) gaitz kardiobaskularren arriskua %30ean areagotzen du. • Elikaduran sodio gehiegi hartzea: hipertentsioaren eta, hortaz, gaitz kardiobaskularren arriskua areagotu egiten du. • Odoletako homozisteina-maila altuak (hiperhomozisteinemia): odoletan ugari dagoenean arteroesklerosia -gaitz kardiobaskularra, zerebrobaskularra eta tronbosia- garatzeko arrisku-faktore larri eta independentea da sarri.